XX. mendeko historia: Konstituzioa, Frankismoa eta Gerrak

Historia2,99 KB

1931ko Konstituzioa eta Fronte Popularra

1931ko Konstituzioaren berrikuntzak

1931ko Konstituzioa lehen konstituzio guztiz demokratikoa izan zen. Honako berrikuntza hauek ekarri zituen:

  • Gizabanakoen eskubide ugari aitortzen ziren.
  • Sufragio unibertsala, sexu-banaketarik gabe.
  • Estatu ez-konfesionala.
  • Lurralde-antolamendu deszentralizatua.
  • Gizarte-ongizatearen garrantzia.

Fronte Popularra eta Gerra Zibilaren ataria

Fronte Popularra sozialistek, komunistek, alderdi popularrek eta zenbait indar abertzalek osatzen zuten. Hauteskundeak oso gutxigatik irabazi zituzten. Alcalá-Zamora kargutik kendu eta Azaña jarri zen presidente. Istilu armatuak gertatu ziren eta Francok Espainiako tropen altxamendua behartu zuen.

Frankismoaren ezaugarri nagusiak

  • Francok botere guztiak zituen, estatu-burua zen eta buruzagi eztabaidaezina bihurtu zen.
  • Alderdi legal bakarra zegoen: FET y de las JONS.
  • Pertsonen eskubide eta askatasunak ezabatu zituen eta adierazpen nazionalistak debekatu ziren.

Deskolonizazioaren kausak

Bigarren Mundu Gerra (2MG) amaitu zenean, deskolonizazioak egoera berri bat sortu zuen:

  • Bigarren Mundu Gerrak koloniei ohartarazi zien metropoliak ahulak zirela.
  • Gerrak mugimendu nazionalistak sendotu zituen.
  • AEBk eta SESBk ez zuten kolonia tradizionalik.
  • NBEren zeregina ere garrantzitsua izan zen.

Gerra Hotza: Berlin eta Korea

Gerra Hotzaren lehen liskarra Berlingo krisia izan zen. Gerra amaitu ondoren, Alemania lautan banatu zen eta Alemaniako Errepublika Federala (AEF) sortu zuten. Herritar askok Mendebaldera emigratu nahi zuten, bizi-egoera hobeak zirelako; orduan, Mendebaldean blokeoak porrot egin zuen eta 1948ko blokeoak Gerra Hotzaren hasiera eragin zuen.

Munduan komunismoa hedatzea galarazi nahi zuten. 1950ean, Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen; orduan, 1953an akordio batera iritsi ziren eta Korea bitan banatu zen.

Bigarren Mundu Gerra: Kausak eta ondorioak

Gerraren kausak

  • Demokraziaren ahultasuna eta 1929ko cracka.
  • Ardatzeko potentzien arteko itunak.
  • Alemaniaren politika espansionista.
  • Totalitarismoaren indartzea.
  • Poloniaren inbasioa.

Gerraren ondorioak

  • Ondorio demografikoak: 60 milioi hildako eta 35 milioi zauritu. Generazio bat galdu zen. Kontzentrazio-esparruen ondorioz, biztanleria zibila biktima nagusi bihurtu zen.
  • Aldaketa politikoak: Mendebaldeko Europak munduko politika-nagusitasuna galdu zuen. Europako herrialdeek koloniak galdu zituzten eta AEB eta SESB artean tirabira asko sortu ziren.
  • Ondorio ekonomikoak: Parte hartu zuten herrialdeek ekonomia-krisi handia eduki zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML