Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Cádizko 1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Garrantzia

Historia2,86 KB

Testua testuinguruan jartzea

Cádizko Konstituzioa 1812ko martxoaren 19an onartu zen, San Jose egunean. Hortaz, La Pepa ezizenez ezagutzen da. Esan genezake hau Espainiako lehen berezko konstituzioa dela.

Testu hau idatzi zen garaian, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik, Independentzia Gerra gertatzen ari zen. Frantziak, Fontainebleuko Itunaren bidez, Espainia inbaditu zuen eta, horrela, espainiarren kontrako jarrera piztu zen. Horrez gain, liberalak zeuden eta Napoleonek Espainiako penintsula bere inperioaren barnean sartu nahi zuen, hau da, konkistatu.

Borboien dinastiak koroa Bonaparteren esku utzi behar izan zuen eta Napoleonek bere anaia bidali zuen Espainiara errege gisa. Espainiako biztanle askok ez zuten Jose Bonaparte errege...

Jarraitu irakurtzen "Cádizko 1812ko Konstituzioa: Testuingurua eta Garrantzia" »

Fernando VII: 1814–1833 — Absolutismoa eta Erresistentzia

Historia2,44 KB

Fernando VII (1814–1833)

Seiurteko absolutista (1814–1820)

Bitarte horretan, krisialdi larria egon zen gizartean. Absolutismoaren berrezarkuntza hasi zen, Persiarren Manifestuaren bidez. Nobleak Cádizko Gorteen aurka agertu ziren, Espainia defendatu eta tronu absolutista berrezarri nahi zutela.

1814ko maiatzaren 5ean, Fernando VIIk estatu-kolpea eman zuen. Kezka nagusia absolutismoa mantentzea izan zen une hartan, eta krisialdia areagotu egin zen: nekazaritzako prezioak behera egin zuten eta ogasun publikoek ere jaitsiera handia izan zuten. Momentu horretan, Ameriketan independentzia prozesuak hasi ziren eta Espainiak diru mordoa erabili zuen horren aurka joateko. Desamortizazio saiakerak egin ziren; hau da, nobleek erabiltzen ez zituzten...

Jarraitu irakurtzen "Fernando VII: 1814–1833 — Absolutismoa eta Erresistentzia" »

Fernando VII.a: Liberalismoa eta Absolutismoa (1820-1833)

Historia2,66 KB

Fernando VII.aren erregealdia: 1820-1833

Hirurteko Liberalaren hasiera (1820)

Arazo hauen aurrean, eta erregeak afrantsestu zein liberalen aurka abian jarritako zapalkuntza kontuan hartuta, oposizio liberala nagusitu zen. Hainbat altxamenduren ostean, 1820an Rafael Riego komandanteak eta Antonio Quiroga koronelak zuzendutako altxamenduak aurrera egin zuen.

Guzti honen ondorioz, Espainian berriz liberalismoa nagusitu zen, eta 1820ko martxoan Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa sinatu zuen. Honek Hirurteko Liberalari hasiera eman zion.

Liberalen joerak Gorteetan

Gorteak bildu zirenean, bi joera sortu ziren:

  • Asaldatuak (Exaltatuak): Iraultza erradikala nahi zuten (sufragio unibertsala eta botereen banaketa).
  • Moderatuak: Erregeak erreformetan esku hartze
...
Jarraitu irakurtzen "Fernando VII.a: Liberalismoa eta Absolutismoa (1820-1833)" »

Espainiako Estatu Liberalaren Eraketa

Historia3,43 KB

Estatu Liberala: Sarrera eta Testuingurua

Kolonien independentziaren ondorioz, Espainia nazioarteko politikan bigarren mailan gelditu zen. Bere produktuak saltzeko merkatua galdu zuen, baita garrantzi handiko lehengaiak ere.

Errepublika burujabe berrietan, barne arazo eta tentsio larriak sortu ziren, askapen prozesuaren gidari izan ziren kreolek ezarritako kontrol politiko, ekonomiko eta soziala zela eta.

Liberalismoa atera zen garaile Maria Kristina erreginaordearen eta Espartero erregeordearen agintaldietan. Konstituzio-erregimena behin finkatuta gelditu zen Isabel II.aren garaian.

Seiurtekoan, progresistek, demokratek eta errepublikarrek iraultza demokratikoa gailendu zuten. Euskal Foru-erregimena konstituzioaren esparru berriari egokitu zitzaion....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Estatu Liberalaren Eraketa" »

1812ko Konstituzioaren iruzkina eta testuingurua

Historia3,8 KB

1812KO KONSTITUZIOAREN IRUZKINA

Aurkezpena

Testu hau Espainiako lehen Konstituzioaren zati bat da. Cadizen, 1812ko martxoaren 19an idatzita dago. Testu politiko-juridikoa da. Cadizen bildutako diputatuak idatzi eta erregeari eta herritar guztiei zuzendu zioten, beraz, testu publikoa da. Oso momentu kritikoan idatzi zen: Espainia frantsesen aurkako independentzia-gerran murgilduta zegoen, Napoleonen tropek Espainia inbaditu zutelako eta koroa bere anaia José Bonaparteri eman ziolako. Bitartean, Karlos IV.a eta Fernando VII.a bahituta zeuden eta agintean hutsunea zegoen. Bere helburua Espainiako erregimen politikoa aldatzea zen, monarkia parlamentarioa ezarriz.

Azterketa

Sarreran aipatzen da Espainiak monarkia konstituzionala duela; Gorteek egin...

Jarraitu irakurtzen "1812ko Konstituzioaren iruzkina eta testuingurua" »

Frantziako iraultzaren etapak

Historia2,67 KB

              FRANTZIAKO IRAULTZAREN FASEAK

1. Monarkia       BILTZAR KONSTITUZIOGILEA 1789-1791
A) Herri-mugimendua landa-eremuetara zabaldu zen. B) Sistema feudalaren abolizioa dekretatu zen. C) Gizakiaren eta herritarren eskubideen adierazpena. D) Aginte-banaketa: ··Gobernua(betearazlea) erregearen esku. ··Asanblea(legegilea), aukeratutako ordezkariak. ··Auzitegiak(judiziala) epailea independienteak.
                  MONARKIA KONSTITUZIONALA 1791-92
A) 1791ko konstituzioa onetsi zen. B) Asanblea Legegilea eratu zen. 
2 alderdi nabarmendu ziren: Girondinoak: burgesia moderatua. Monarkia konstituzionala defendatzen zuten. Jakobinoak: Erradikalak ziren. Monarkia desagertzea eta sufragio unibertsala defendatzen zuten.
...
Jarraitu irakurtzen "Frantziako iraultzaren etapak" »

La Lucha de Clases eta Bizkaiko Langile Mugimendua

Historia3,62 KB

"La Lucha de Clases" astekaria eta testuinguru historikoa

Ideia nagusiak: La Lucha de Clases Bilbon sortutako astekari sozialista izan zen. 1891n agertu zen, Valentín Hernández Aldaeta zuzendaria zelarik, eta 1937an debekatu zuten.

Langileen antolamendua eta 1890eko greba

Astekariak langileen antolamendua erakusten du eta derrigorrezko barrakoien eta denden aurka agertzen da. Bertan, ordezkari politikoekin hitz egiteko batzorde bat eratzea proposatzen zen.

  • 1890eko grebaren aipamena: Salatzen duten egoeraren aurrekari nagusietako bat da.
  • Akordioak: Partzialki bete ziren; lanaldian adostutakoa onartu zen, baina gainerako puntuetan ugazabek hitza jan zuten.
  • Egoeraren deskribapena: Kontratu bat lortu ahal izateko, enpresaren etxeak eta dendak (kantinak)
...
Jarraitu irakurtzen "La Lucha de Clases eta Bizkaiko Langile Mugimendua" »

Fernando VII eta Hirurteko Liberala (1812–1824)

Historia3,02 KB

Fernando VII eta Hirurteko Liberala

Hirurteko Liberalaren alderdi nagusiak

Riegoren altxamenduak jarraipena izan zuen leku askotan ⇒ Fernando VII derrigortuta erregimen konstituzionala onartzera ⇒ 1812ko Konstituzioa berrezarri eta garai berri bat hasi: Hirurteko Liberala. Garai honetan konstituzioak markatzen zituen ezaugarri liberalak ezarri ziren: askatasun indibidualen bermea, erregimen fiskalaren berrikuntza…

Elizaren aurkako neurriak

  • Hamarrenaren abolizioa
  • Inkisizioaren desagerpena
  • Erlijio-ordenen desamortizazioa
  • Moje-ordenen desagerpena

Neurri hauek Elizaren boterea ahultzeko hartu ziren; erregea, ordea, askotan oztopo izan zen.

Liberal taldeetan banaketa

  • Liberal moderatuak: 1812ko Konstituzioa aldatu nahi zuten, erregeari botere gehiago
...
Jarraitu irakurtzen "Fernando VII eta Hirurteko Liberala (1812–1824)" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak

Historia5,82 KB

Sarrera: Monarkiaren Amaiera eta Errepublikaren Aldarrikapena

1930ean Primo de Riverak dimisioa aurkeztu zuen; ondorioz, Berenguer jeneralak hartu zuen agintea hauteskundeak antolatzeko. Oposizioa elkartu egin zen eta 1930ean Donostiako Hitzarmena sinatu zuten errepublikarrek, sozialistak eta beste alderdi batzuek monarkiaren aurka. Ekintza desberdinak egin zituzten hori lortzeko (Jacako altxamendua, greba orokorra). 1931ko apirilaren 12an, Aznarrek udal hauteskundeak antolatu zituen eta errepublikar-sozialistak nagusitu ziren. Apirilaren 13an errepublika aldarrikatu zen (Eibarren). Alfontso XIII.ak errege-ahalmenari uko egitea erabaki zuen.

Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

Behin-behineko gobernuak apiriletik abendura iraun zuen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Historia eta Erreformak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia2,31 KB

Euskal Autonomia Estatutuaren ibilbidea

1876ko uztailaren 21ean, III. Gerra Karlistaren ondoren, Alfontso XII.ak Euskal Foruak erabat deuseztatu zituen. 1878an Kontzertu Ekonomikoak martxan jarri ziren. Hala ere, 1931. urtean, II. Errepublikaren aldarrikapenarekin, konstituzio berri bat promulgatu zen abenduan, Autonomia Estatutuei atea irekiz. Honela, Katalunia, Galizia eta Euskal Herria beren estatutuak lortzeko prozesuari hasiera eman zioten.

Jose Antonio Agirrek, Bizkaiko alkateekin batera, manifestu bat idatzi zuen eta bertan EAJ alderdiak Errepublika onartu zuen. 1931ko ekainaren 14an euskal nazionalistak elkartu ziren Lizarran egindako asanbladan; bertan Madrilen estatutua aurkeztea onartu zen eta Eliza-Estatu harremanetan Euskal Herriak...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »