Fernando VII.a: Liberalismoa eta Absolutismoa (1820-1833)

Historia2,66 KB

Fernando VII.aren erregealdia: 1820-1833

Hirurteko Liberalaren hasiera (1820)

Arazo hauen aurrean, eta erregeak afrantsestu zein liberalen aurka abian jarritako zapalkuntza kontuan hartuta, oposizio liberala nagusitu zen. Hainbat altxamenduren ostean, 1820an Rafael Riego komandanteak eta Antonio Quiroga koronelak zuzendutako altxamenduak aurrera egin zuen.

Guzti honen ondorioz, Espainian berriz liberalismoa nagusitu zen, eta 1820ko martxoan Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa sinatu zuen. Honek Hirurteko Liberalari hasiera eman zion.

Liberalen joerak Gorteetan

Gorteak bildu zirenean, bi joera sortu ziren:

  • Asaldatuak (Exaltatuak): Iraultza erradikala nahi zuten (sufragio unibertsala eta botereen banaketa).
  • Moderatuak: Erregeak erreformetan esku hartze handiagoa izatea, erregearen zeregin betearazlea eta sufragio mugatua nahi zuten.

Azkenik, moderatuak jarri ziren gobernuan eta Cadizko legeak aplikatu zituzten. Aipagarria da Euskal Herrian foruak abolitu zirela, probintzietako aldundiak eratuz.

Absolutismoaren berrezarpena

Hala ere, politika liberalek erabateko oposizioa sortu zuten klero, lurjabe eta herritar batzuengan, eta erregezaleen oposizio armatua antolatu zen. Azkenik, Fernando VII.ak laguntza eskatu zion Aliantza Santuari, eta absolutismoa berrezarri zen.

Hamarraldi Gaitzesgarria (1823-1833)

Berriro ere, 1823tik 1833ra arte absolutismoa indartu zen, Hamarraldi Gaitzesgarria deritzon garaian. Erregeak ideia liberalen aurkako zapalkuntza gogorra bideratu zuen urte hauetan zehar.

Baina oraingoan ere Fernando VII.ak ezin izan zien barneko eta kanpoko zorrei aurre egin, eta bere zapalkuntzak sortutako eskandaluaren ondorioz, Europako monarkiek herrialdea adiskidetzera behartu zuten Amnistia Dekretua sinatuz. Honek absolutismoaren porrota ekarri zuen, eta erregezale kontserbadoreak erregearen anaia zen Carlos Isidro infantearen inguruan bildu ziren.

Ondorengotza arazoa

Honi, Espainiako koroaren ondorengotza arazoa batu zitzaion. Fernando VII.ak ordura arteko Lege Salikoa indargabetu eta Berrezarpen Pragmatikoa jarri zuen indarrean, bere emaztea Maria Kristinarekin izandako alaba Isabeli tronua eskainiz.

Ondorioak

Bukatzeko, esan beharra dago dokumentu honek eragina izan zuela Independentzia Gerra osteko Espainiako bilakaeran, hain zuzen ere, erregeak absolutismoa berrezartzeko hartu zuen erabakian. Garrantzitsua da, gainera, garaiko absolutisten ideologiari buruzko informazioa eskaintzen digulako.

Deskargatu

PDF Word HTML