La Lucha de Clases eta Bizkaiko Langile Mugimendua

Historia3,62 KB

"La Lucha de Clases" astekaria eta testuinguru historikoa

Ideia nagusiak: La Lucha de Clases Bilbon sortutako astekari sozialista izan zen. 1891n agertu zen, Valentín Hernández Aldaeta zuzendaria zelarik, eta 1937an debekatu zuten.

Langileen antolamendua eta 1890eko greba

Astekariak langileen antolamendua erakusten du eta derrigorrezko barrakoien eta denden aurka agertzen da. Bertan, ordezkari politikoekin hitz egiteko batzorde bat eratzea proposatzen zen.

  • 1890eko grebaren aipamena: Salatzen duten egoeraren aurrekari nagusietako bat da.
  • Akordioak: Partzialki bete ziren; lanaldian adostutakoa onartu zen, baina gainerako puntuetan ugazabek hitza jan zuten.
  • Egoeraren deskribapena: Kontratu bat lortu ahal izateko, enpresaren etxeak eta dendak (kantinak) derrigorrez erabili behar ziren.

Industrializazio prozesua eta hastapenak

Liberalismoaren argudioak erabiltzen dira eta langileen duintasunarekin jokatzen dute: "mendeko izaera librea murriztuz", "legeei egiten zaien iraina" eta "inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen gizakiaren aurkako zapalkuntza".

Aurrekariak: Industrializazio prozesua Euskal Herrian XIX. mendean zehar garatu zen. Burdingintzaren eta metalurgia-industriaren hazkundearen ondorioz, langile-kopuruak gora egin zuen industria, meatzaritza eta eraikuntza jardueretan.

Langile-mugimenduaren hastapenak: Espainian eta Euskal Herrian, 1879an alderdi sozialista (PSOE) eta 1888an UGT sortu ziren. Hasieran indar gutxi zuten: langileak antolatu gabe eta babesik gabe zeuden. 1890eko meatzaritzako greba Bizkaian Facundo Perezagua sozialistak gidatu zuen, eta hainbat lorpen izan zituzten: 10 orduko lan-jardunaldia eta kantinan erosteko zein barrakoietan lo egiteko derrigorra kentzea.

Testuinguru politikoa eta soziala

  • Langileek hasieran ez zuten interes handirik sindikatuetan afiliatzeko.
  • Espainiako gobernuak bake soziala nahi zuen hainbeste gatazken aurrean (Kubako gerra, oposizio politiko gero eta handiagoa).
  • 1890eko grebaren ondorioz lortutako akordioen zati bat oraindik bete gabe zegoen; ugazabek hitza jan zuten agintari politikoen pasibotasunaren aurrean.
  • Langileak gero eta antolatuagoak zeuden PSOEren eta UGTren inguruan, greben arrakasta ikusita.
  • Sozialistak prest zeuden enpresariekin bakezko konponbideak bilatzeko.

Ondorioak eta errebindikazioak

Espainiako gobernuak langileak eta enpresariak ondo konpontzearen aldeko neurriak hartu zituen, gobernadore zibilaren bitartez. Bizkaiko Diputazioak meatzariei ekonomikoki laguntzeko jarrera erakutsi zuen.

Langileen errebindikazio nagusiak:

  • Erosteko askatasuna eta bizilekua aukeratu ahal izatea.
  • Astean behin kobratzea eta soldatak igotzea.

Sozialistek apurka-apurka jarrera moderatuagoa hartu zuten, baina mobilizazioak ez ziren amaitu Facundo Perezagua Bizkaiko sozialisten burua izan zen bitartean.

Testuaren garrantzia eta bilakaera historikoa

Langileek indar eta kontzientzia gero eta handiagoa hartu zuten. Langile-mugimendua garatu zen, batez ere sozialismoaren eta, neurri txikiago batean, anarkismoaren eta komunismoaren inguruan. Tentsio sozialak arindu ziren, batez ere 1910etik aurrera, Indalecio Prieto nagusitu zen arte. Azkenik, 1911n, lehen sindikatu abertzalea sortu zen: SOV (gerora ELA-STV izango zenaren aitzindaria).

Deskargatu

PDF Word HTML