Fernando VII eta Hirurteko Liberala (1812–1824)

Historia3,02 KB

Fernando VII eta Hirurteko Liberala

Hirurteko Liberalaren alderdi nagusiak

Riegoren altxamenduak jarraipena izan zuen leku askotan ⇒ Fernando VII derrigortuta erregimen konstituzionala onartzera ⇒ 1812ko Konstituzioa berrezarri eta garai berri bat hasi: Hirurteko Liberala. Garai honetan konstituzioak markatzen zituen ezaugarri liberalak ezarri ziren: askatasun indibidualen bermea, erregimen fiskalaren berrikuntza…

Elizaren aurkako neurriak

  • Hamarrenaren abolizioa
  • Inkisizioaren desagerpena
  • Erlijio-ordenen desamortizazioa
  • Moje-ordenen desagerpena

Neurri hauek Elizaren boterea ahultzeko hartu ziren; erregea, ordea, askotan oztopo izan zen.

Liberal taldeetan banaketa

  • Liberal moderatuak: 1812ko Konstituzioa aldatu nahi zuten, erregeari botere gehiago emateko eta Gorteetan goi-ganbera bat ezartzeko.
  • Liberal asaldatuak (erradikalak): Konstituzioa dagoen bezala aplikatu nahi zuten; hala ere, konstituzio berri baten beharra ikusten zuten.

Liberalen arteko aurkakotasuna eta erregearen oztopoak egoera politiko desorekatua eragin zuten ⇒ erregearen inguruan gobernuaren kontrako kontramatxinada bat antolatu (1821) eta Urgelleko Erregeordetza sortu. 1822an asaldatuek gobernua osatu eta matxinadaren fokuak zapaldu zituzten. 1822an Aliantza Santuak Espainian sartzeko erabakia hartu zuen ⇒ 1823an San Luisen Ehun Mila Semeak frantses ejertzitoak, inolako oztoporik gabe, Espainia okupatu zuen eta Fernando VIIari botere absolutua bueltatu zion ⇒ hirurteko legegia indargabetu eta erreformak deuseztatu ziren.

Ameriketako independentzia: faktoreak eta etapa nagusiak

Independentziaren sorreran eragindako faktoreak:

  • Kreolen ezinegona: goi-kargu politikoak eskuratzea debekatuta, aberastasun eta kultura handiak izan arren.
  • Merkataritza askatasunaren eta garapen ekonomikoaren aurkako murrizketak.
  • Ilustratuen ideiak eta Amerikako Estatu Batuen independentziaren eragina.
  • Napoleonen inbasioak sortutako krisi politikoa.

Emantzipazioaren etapak

  • Independentzia gerra bitartean (1808–1814): independentzia aldarrikatu Napoleonen eta José Bonaparteren kontra. Cádizeko gobernuarekin bat egin zuten. Fernando VIIren bueltarekin, gehienek koroarekin itzuli ziren (Argentina izan ezik).
  • 1814–1824: absolutismoaren berrezarpenarekin altxamenduak sortu ziren kreolen artean; AEBek eta Ingalaterrak egoera bultzatu zuten inguruko ekonomiaren kontrola lortzeko.

Ayacuchoko Bataila eta ondorioak (1824)

1824an, Ayacuchoko Batailan, Espainiak bere kolonien galera baieztatu zuen, Kuba eta Puerto Rico izan ezik. Simón Bolívarrek zuen bateratze-ideologia ez zen guztiz gauzatu faktore desberdinek eraginda: bertakoen botere-asmora eta Estatu Batuen eragina, besteak beste ⇒ Espainiaren mendeko lurraldeetan zatitze politikoa gertatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML