II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia2,31 KB

Euskal Autonomia Estatutuaren ibilbidea

1876ko uztailaren 21ean, III. Gerra Karlistaren ondoren, Alfontso XII.ak Euskal Foruak erabat deuseztatu zituen. 1878an Kontzertu Ekonomikoak martxan jarri ziren. Hala ere, 1931. urtean, II. Errepublikaren aldarrikapenarekin, konstituzio berri bat promulgatu zen abenduan, Autonomia Estatutuei atea irekiz. Honela, Katalunia, Galizia eta Euskal Herria beren estatutuak lortzeko prozesuari hasiera eman zioten.

Jose Antonio Agirrek, Bizkaiko alkateekin batera, manifestu bat idatzi zuen eta bertan EAJ alderdiak Errepublika onartu zuen. 1931ko ekainaren 14an euskal nazionalistak elkartu ziren Lizarran egindako asanbladan; bertan Madrilen estatutua aurkeztea onartu zen eta Eliza-Estatu harremanetan Euskal Herriak Vatikanorekin konkordatua negoziatzeko eskubidea gehitu zioten.

Lizarrako Estatutua 1931ko irailean aurkeztu baina ez zen onartu, erlijioaren gaiarengatik. Abenduan, estatutuaren idazketan errepublikarrek parte hartzeak behin betiko banandu zituen Nafarroako karlistak eta euskal nazionalistak. Autonomia Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatu zen. Baina gobernu aldaketak (CEDA) Gorteetan estatutuaren onarpena atzeratu zuen. 1936ko urriaren 4a arte ez zen onartu; ordurako Gerra Zibila hasia zen. Araba eta Gipuzkoa Francoren eskuetan zeudenez, Bizkaian bakarrik izan zuen eragina.

Gainera, gerraren ibilbidea ikusirik, 1937ko ekainaren 19an Bilbo militarren eskuetan erori zen eta, berehala, Francok Euskal Gobernua, Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen. Franco hil ondoren, berriro martxan jarri zen Euskal Estatutua, 1979. urtetik gaur egun arte.

Gerra Zibila Euskal Herrian (1936-1937)

Gerra Zibilaren arrazoia aztertzean, konturatzen gara sortzen den Errepublika ez dela denen gustukoa. Errepublikarekin zatiketa hau nabarmenagoa da. Errepublikazaleek, alde batetik, eta militarrek, bestetik, beren desadostasunak gerra baten bitartez konpondu zituzten. 1934ko iraultzak Espainiako gizartearen erabateko haustura ekarri zuen (Las dos Españas). Horregatik, 1936ko otsailean, Fronte Popularra zuzentzen zuen M. Azañaren aurka, militarrek eta eskuineko politikariek altxamendu bat prestatu zuten. 1936ko uztailaren 17an estatu-kolpea gertatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML