Fernando VII: 1814–1833 — Absolutismoa eta Erresistentzia
Fernando VII (1814–1833)
Seiurteko absolutista (1814–1820)
Bitarte horretan, krisialdi larria egon zen gizartean. Absolutismoaren berrezarkuntza hasi zen, Persiarren Manifestuaren bidez. Nobleak Cádizko Gorteen aurka agertu ziren, Espainia defendatu eta tronu absolutista berrezarri nahi zutela.
1814ko maiatzaren 5ean, Fernando VIIk estatu-kolpea eman zuen. Kezka nagusia absolutismoa mantentzea izan zen une hartan, eta krisialdia areagotu egin zen: nekazaritzako prezioak behera egin zuten eta ogasun publikoek ere jaitsiera handia izan zuten. Momentu horretan, Ameriketan independentzia prozesuak hasi ziren eta Espainiak diru mordoa erabili zuen horren aurka joateko. Desamortizazio saiakerak egin ziren; hau da, nobleek erabiltzen ez zituzten lurrak merkatuan saldu zituzten diru truke.
Baina absolutismoak zenbait ondorio ekarri zituen:
- Gorte liberalen legeak indargabetu ziren.
- Estamentuzko gizartea berrezarri zen.
- Inquisizioa berrabiarazi zuten.
- Euskal foruen berrezarpena.
Liberalak honen aurka azaldu ziren, baina zapalkuntza gogorra jaso arren, indartu eta matxinatu egin ziren. Riego eta Quirogek (1820) berriz lortu zuten hiru urteko liberalismoa ezartzea.
Hirurteko konstituzionala (1820–1823)
Estatu berri honetan zenbait erreforma egin ziren. Inquisizioa desegin zen, sistema fiskala berritu zuten, jaurerriak desagertu egin ziren, elizaren aurkako jarrera gogorra azaldu zen, jesuitak kanporatu zituzten eta 1812ko Konstituzioko zenbait legeria berriro indarrean jarri ziren; eskubideen bermaketaren legeak berretsi ziren.
Liberalak bi taldetan banatzen ziren: moderatuak eta asaldatuak (erradikalak). Moderatuek oso modu neurtuan defendatzen zuten liberalismoa, eta erregea garrantzitsutzat zuten. Asaldatuek, berriz, erregeari boterea kendu nahi zioten, ganbera bakarra nahi zuten, eta denek botoa emateko aukera izatea nahi zuten (emakumeek ez), herria guztiena zela defendatuz.
Hala ere, hemen ere absolutisten oposizioa agertu zen, gobernatzeko aukera gutxi baitzuten. Talde armatuen eta elizaren presioa handia izan zen. San Luiseko Ehun Mila Semearen tropak (1823) Espainian sartu ziren absolutismoa berrezartzeko. Hauek Espainian sartu eta liberalismoa kendu zuten, berriro monarkia ezarriz Fernando VIIarekin; beraz, porrota suertatu zen liberalentzat.