Blasco Ibáñez, Meatzariak eta Bizkaiko Industrializazioa
Testuaren Jatorria eta Kontekstua
Testu hau lehen mailako iturria da jatorriaren aldetik eta, formari dagokionez, testu literarioa, eleberri bat baita. Edukiari erreparatuz, gai sozio-kulturala jorratzen duela ikus dezakegu, Bizkaiko meatzarien bizi-egoera azaltzen duelako.
El Intruso eleberriaren analisia
Egilea ezaguna da: Vicente Blasco Ibáñez, garaiko eleberrigilea eta politikaria. Beraz, egile bakarreko testua da. Pasarte hau Valentzian 1904an argitaratutako El intruso eleberrikoa da. Argitalpen unea: Errestaurazio garaia, Alfontso XIII.aren erregealdia eta Euskal Herrian industrializazioa hasi berri zenean.
Eleberria publikatu zenean, helburua zen momentu horretan Espainian langileen artean zegoen bizi-egoera islatzea, haien baldintza txarrak...