Espainiako Errestaurazioaren Krisia: 1898-1917
Kolonietako Gerrak eta 1898ko Hondamendia
Espainia krisi larri batean dago eta Kuba, Puerto Rico eta Filipinak geratzen zaizkio soilik. AEBk interes ekonomikoa zuen Kuban (azukrea eta meategiak) eta mugimendu iraultzailea gertatzen da, José Martí buru dela. Gerra hasteko puntua Maine itsasontziaren urperaketa izan zen.
Espainiak gudua galdu zuen eta errendizioa Parisko Bake Hitzarmenaren bitartez gertatu zen 1898an. Ondorioak hauek izan ziren:
- Espainiak AEBren esku utzi zituen Filipinak eta Puerto Rico.
- Kubari independentzia eman zion.
- 1899an Espainiak hainbat irla saldu zizkion Alemaniari.
Salmenta honekin Espainiaren kolonialismoa amaitu zen. 98ko hondamendiak nortasun krisia eta Errestaurazioaren krisia ekarri zituen.
Bartzelonako Aste Tragikoa (1909)
1909ko uztailean gertatu zen. Astearen jatorria Kataluniako erreserbistak Marokora bidali nahi izatea izan zen. Bidaltzeko momentuan, emakume batzuk agertu ziren elizaren interesen aurka eginez. Anarkistek, sozialistek eta alderdi errepublikar erradikalak manifestazio bat deitu zuten; tentsioa areagotu eta Aste Tragikoa sortu zen.
Gobernuak Bartzelona setiatu zuen informazioa kanpora ez ateratzeko. Manifestazioaren ondoren, greba orokorra eta matxinadak gertatu ziren. Ondorioz, gobernuaren errepresioa oso gogorra izan zen. Errepresio horrengatik Maurak dimititu behar izan zuen eta Moret jarri zen gobernuburu. Aste Tragikoa bideratu zuenari bota zioten errua: Ferrer i Guardia pedagogo anarkista, antiklerikala eta antimilitarra. Azkenik, fusilatu egin zuten.
1917ko Krisia
Krisi hau bideratzeko, 1876ko Konstituzioaren erreforma eta gizarteko hiru protesta mota gertatu ziren:
1. Militarren krisia
Datoren gobernua Defentsa Batzorde Militarrak (1916) desegiten saiatu zen, baina ez zuen lortu militarren eskaerak gelditzea, estatu-kolpe baten beldur baitzen. Honek erakusten du aginte zibila aginte militarraren menpe zegoela.
2. Altxamendu parlamentarioa
Bartzelonan parlamentarien biltzarra egin zen. Bi helburu nagusi zituzten: 1876ko Konstituzioaren erreforma eta txandakatze-sistemarekin bukatzea. Errepublikanoek, katalanistek eta sozialistek hartu zuten parte, baina ekimenak porrot egin zuen.
3. Langileen greba
1917an greba orokorra deitu zuten CNT eta UGT sindikatuek. Nekazariek ez zuten parte hartu. Armadak greba hau zapaldu zuen eta, ondorioz, anarkisten eta sozialisten arteko banaketa handitu zen.