Berrezarkuntza: Gobernu, Hauteskunde eta Alderdi Politikoak
Gobernuaren Eraketa
Bi alderdi monarkikoak txandaka aritu ziren agintean, aurrez horrela erabaki ondoren.
Gobernua aldatu behar zenean, Erregeak edo Erreginaordeak gobernua osa zezala agintzen zion oposizioko buruari, eta Parlamentua desegiteko dekretua ere ematen zuen.
Ondoren, gobernuburu berriak hauteskundeetarako deia zabaltzen zuen.
Hauteskundeak eta Manipulazioa
Biztanleriaren %5ek soilik hartzen zuen parte hasieran.
Encasillado: Gobernazio ministroak barruti bakoitzean aukeratu beharreko hautagaien zerrendak prestatzen zituen, bertan bizi ziren ala ez kontuan hartu gabe. Askotan, zerrenda hauetan “cuneroak” zeuden.
Kazikeak: Zerrenden berri ematen zitzaien alkate eta kazikeei, eta hauek behar zen guztia egiten zuten gobernuak nahi zituen emaitzak lortzeko: hauteskunde-errolda edo aktak faltsutu, botoak erosi, manipulatu, indarra erabili... Honi putxerazo esaten zitzaion.
Kazikeek gobernuari sostengua ematen zioten, eta honek eskari guztiei erantzuten zien ordainetan: zergak ordaintzean, soldadutzara joan behar zenean, lanpostu onak...
Alderdi Politikoak
Alderdi dinastiazaleek ez zuten alde handirik elkarren artean. Haien arteko adostasun ezak ez ziren funtsezkoak. Konstituzioa zuten oinarrizko kontsentsua. Liberalek neurri progresistagoak eta laikoagoak bideratzen zituzten, eta kontserbadoreek ez zituzten berriro kentzen. Hori gertatu zen, esate baterako, 1890ean botorako eskubidea gizonezko adin nagusi guztiengana zabaldu zenean.
Alderdi Kontserbadorea
Liderra Cánovas.
Gizarte talde boteretsuenek osatzen zuten haren oinarri soziala.
Gobernuan egon zirenean, Karlistada amaitu zen, Kubako gerra amaitu zen, Elizarekin Hitzarmenak egin ziren eta Euskal Foruak aldarazi zituzten.
Alderdi Liberala
Liderra Sagasta.
Lehengo demokratak, erradikalak eta errepublikazale ez-erradikalak osatzen zuten.
Gobernuan egon zirenean, gizonezko guztien botorako eskubidea ezarri zen, Elkarteen Legea eman zuten eta zinpekoen (jueza) bidezko epaiketak hasi ziren.
Sistematik Kanpo Geratu Zirenak
Sistematik kanpo geratu ziren herri-klaseetako sektore nagusiak. Bi buruzagi nagusiak desagertu ondoren, indartsu agertuko dira: errepublikazaleak, nazionalistak eta langile-erakundeak. Hau nabarmen geratuko da 1917an.