Joaquín Costaren kritika: Oligarkia eta kaxikismoa (1901)
Sarrera
Joaquín: Aztergai dugun testu hau, Oligarquía y caciquismo como forma actual de gobierno en España, saiakera politikoaren pasartea da; beraz, testu politikoa eta literarioa da. Joaquín Costa, erregenerazionismoaren aitzindariak, idatzi zuen, eta Madrilen argitaratu zen 1901ean. Lan honetan, Costa Errestaurazioaren sistema politikoa aztertzen eta kritikatzen du.
Errestaurazioaren egitura politikoa
Costak Errestaurazioaren sistema politikoaren osagaiak aipatzen ditu, ondoko hiru maila bereiziz:
- Oligarkak: agintean txandakatzen ziren alderdi bietako buruzagiak, hiriburuan bizi zirenak.
- Jauntxoak: probintzietan bizi ziren pertsona boteretsuak.
- Gobernadore zibilak: aurreko bien artean bitartekaritza lana egiten zutenak.
Costak dio oligarkek eta jauntxoek osatzen zutela klase gobernatzailea, alderditan bananduta. Hala ere, esaten du ez zutela izen hori merezi, ez baitziren ordezkatzen zuten nazioaren parte; bere ustez «gorputz arrotza» baino ez ziren. Azkenik, Costak salatzen du klase gobernatzaileak, bere posizioa aprobetxatuz, hauteskundeetan iruzurra egiten zuela agintean mantentzeko.
Hauteskundeetan kontrola eta kaxikismoa
Costak nabarmentzen duenez, nekazal inguruetan jauntxoek kontrolatzen zituzten bozketak, eta nahi zuten erara aldatzen zituzten hauteskundeen emaitzak, une horretan agintean egotea egokitzen zitzaion alderdiaren arabera.
Testuaren historiala eta testuingurua
Testu hau Errestaurazio garaian idatzi zen, María Kristina erregeordetzaren amaieran, hain zuzen ere. Seiurteko Iraultzailea hondoratu eta errepublika finkatzeko saioak ezerezean gelditu zirenez, 1874ko amaieran Borboien monarkia berrezarri zen, Isabel II.aren seme Alfonso XII-ren bitartez. Horrela hasi zen Errestaurazioa.
Antonio Cánovas del Castillok bideratu zuen Errestaurazioa, eta berak eratu zuen garai hartako sistema politikoa. Errestaurazioan erregimen liberal moderatura itzuli zen, baina moduak berriztatuta, era guztietako joera liberalak bildu ahal izateko. Cánovasen sistemaren helburu nagusia egonkortasun politiko eta soziala eta garapen ekonomikoa bermatzea izan zen. Egonkortasun politikoa lortzeko, Cánovasek bi alderdiren arteko txandakatzea ezarri zuen: Alderdi Kontserbadorea (Cánovas buru, garaiko moderatuak eta unionistak biltzen zituen) eta Alderdi Liberala (Sagastak zuzenduta, garaiko progresistez eta demokrata monarkikoz osatua zegoena). Alderdien arteko txandakatzea bermatzeko, hauteskundeetan iruzurra egin zuten agintariek.
1898ko krisia eta erregenerazionismoa
90eko hamarkadako azken urteetan bi alderdiek zailtasun politiko, ekonomiko eta sozial gogorrak izan zituzten. Azken kolonien galerak (Kuba, Puerto Riko eta Filipinak), 1898an, izugarrizko garrantzia izan zuen: horrek Errestaurazioko lehen krisia piztu zuen, 98ko krisia. Azken kolonien galerak, kalte ekonomikoak ez ezik, ondorio politikoak ere ekarri zituen; izan ere, agerian utzi zituen Errestaurazioko sistemaren akatsak, eta pesimismoa eta gogo kritikoa nagusitu ziren espainiar gizartean.
Horren adierazpide izan ziren Erregenerazionismoa deritzon mugimendu ideologikoa eta 98ko belaunaldia deituriko idazle eta artista plastikoen taldea. Erregenerazionismoak Errestaurazioaren sistema berritzea proposatzen zuen, Espainiako arazo larriei aurre egiteko: jauntxokeria, analfabetismoa, latifundismoa… Mugimendu horren aitzindaria testuaren egilea zen, Joaquín Costa. Bere idatziek eragin handia izan zuten XX. mendearen hasieran. Ildo beretik, 98ko belaunaldiko kideek (Unamuno, Azorín, Baroja, Maeztu…) eraberritze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian uzteko saioak egin zituzten.
Ondorioak eta Errestaurazioaren gainbehera
1885ean, Alfonso XII hil egin zen, eta bere emazte María Kristinak hartu zuen erregeordetza, Alfonso XIII jaio arte. Cánovasek eta Sagastak txandakatze politikoari eta Errestaurazioaren erregimenari jarraipena ematea hitzartu zuten. Hala ere, XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran, sistema horrek arazo larriak izan zituen: txandakatze politikoaren krisiak, langileen mugimenduak eta nazionalismoaren indartzeak eta Marokoko gerrek era guztietako tentsioak ekarri zituzten.
1902an Alfonso XIII adin nagusitasunera iritsi zen. Bere erregealdian, Errestaurazioaren sistemak gainbehera egin zuen. Txandakatze politikoaren krisiak, langileen mugimenduak eta nazionalismoaren indartzeak eta Marokoko gerrak eragin zuten porrota. Horrek 1923an Primo de Riveraren estatu kolpea bideratu zuen, eta horrela amaitu zen Errestaurazioa eta ezarri zen diktadura Espainian.
Egileek eta intelektualek eragina
Amaitzeko, Costa eta Errestaurazioa kritikatzen zuten garaiko beste intelektualek eragina izan zuten erregimenaren krisian, jendearen iritzietan eta kontzientzian eragin handia baitzuten. Oposizioko indar politikoek ezin izan zioten krisi honi irtenbide bat eman, eta hau izan zen Primo de Riveraren estatu kolpea eragin zuen testuinguruetako bat.