Frankismoaren Kanpo-Politika: Isolamendutik Irekierara

Historia2,88 KB

Hastapenetako frankismoaren kanpo-politika

Ardatzeko potentzietara hurbiltzea

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta hilabete gutxira, Bigarren Mundu Gerra (BMG) hasi zen. Erregimenak pozez hartu zuen gerraren hasiera, baina Ardatzaren porrotak eragin zuzena izan zuen frankismoaren bilakaeran. Hasiera batean, Espainia neutral deklaratu zen.

Francok Bigarren Mundu Gerran parte hartu nahi zuen, baina Espainiak ez zeukan horretarako baliabide nahikorik. 1940an, Franco Hitlerrekin bildu zen Hendaian, baina hitzarmenak ez zuen aurrera egin.

Handik gutxira, Franco eta Mussolini Bordigheran (Italia) bildu ziren. Hitlerrekin bezala, Espainia gerran sartzeko aukeraz hitz egin zuten, baina egoera aurreko bileraren antzekoa izan zen. Azkenean, Espainia neutral deklaratu zen. Nahiz eta neutraltasuna mantendu, beligerantzia eza aldarrikatu zuen.

Espainian Dibisio Urdina osatu zen, Errusiako frontean sobietar komunismoaren kontra borrokatzeko, Alemaniari laguntza emanez.

Faxismotik urruntzea

Espainia neutral deklaratu zen 1943an, eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran bidalitako Dibisio Urdina erretiratu zuen. Irailean, agur faxista eta alkandora urdinaren erabilera ofiziala deuseztatu ziren.

Nazioarteko isolamendua

  • Joan Borboikoak monarkia berrezartzea eskatu zuen.
  • Espainia NBEtik eta nazioarteko beste erakundeetatik kanpo utzi zuten.

Urteak aurrera egin ahala, mundu mailako bi bloke agertu ziren: bata komunista eta bestea kapitalista.

Franco, komunismoaren aurkako aliatu

Espainia nazioarteko erakundeetan sartzen hasi zen: FAO, UNESCO eta NBE. Frankismoak isolamendua gainditu zuen itun diplomatikoen bidez: Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen eta, 1953an, Madrilgo Itunak izenpetu ziren Estatu Batuekin. Hala ere, Espainia ez zen NATOn onartua izan.

Erregimenaren irekiera kontrolatua

Langileek gero eta greba gehiago egiten zituzten, eta unibertsitateko ikasleek manifestazioak antolatzen zituzten. Hiru krisi gertatu ziren aldi berean: soziala, ekonomikoa eta politikoa.

Interbentzionismoa eta autarkia

Gerra amaitzean, Espainia eta euskal probintziak baliabiderik gabe zeuden. Frankismoaren hasieratik, urtegiak eraikitzearen aldeko politika hidraulikoa bultzatu zen arazoei aurre egiteko.

Autarkiaren ondorioak

Elikagaien eskasia gero eta handiagoa zen eta premia-premiazko produktuak garestitu egin ziren. Ondorioz, gobernuak bi errazionamendu-liburuxka kaleratu zituen. Muturreko pobreziak gora egin zuen. Goseari aurre egiteko, erregimenak Gizarte Sorospena baliatu zuen eta, azkenik, gobernuak nekazaritza-ekoizpenean esku hartu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML