1855eko Burdinbideen Lege Orokorra eta Trenbidearen Historia
Gobernu progresistak burdinbidearen eraikuntza bultzatzeko Burdinbideen Lege Orokorra atera zuen. Lege horrek zenbait abantaila eman zien burdinbidean inbertitu zuten konpainia pribatuei: laguntzak trenbidea egiteko eta materialen inportazioei muga-zergak ezabatzea, besteak beste.
Legearen ezaugarriak eta araudia
Lege honek trenbide-sarea eraikitzeko araudia finkatu zuen. Besteak beste, finantzatze-sistema, muga-zergen salbuespena eta bidearen zabalera arautu zituen. Lege honen babesean, urte horietan zenbait tren-konpainia sortu ziren, gehienak kanpoko kapitalez eratuak.
Eraikuntza prozesuaren gabeziak eta ondorioak
Espainiako tren-sarearen eraikuntza berandu eta azkarregi egin zen, ondo planifikatu gabe. Horren ondorioz, burdinbideak ez zituen Espainiako ekonomiarentzat espero zitezkeen onurak ekarri:
- Atzerriko kapitala: Legeak konpainia pribatuei eskaintzen zizkien onurek atzerriko kapitala erakarri zuten. Ondorioz, tren-sarearen zatirik handiena kanpoko enpresek eraiki zuten, euren herrialdeetatik ekarritako materiala erabiliz; beraz, Espainiako industriak ez zuen ia etekinik atera.
- Kapitalaren kontzentrazioa: Kapitalak burdinbidean kontzentratu izana beste sektoreen kalterako izan zen (industriarena, adibidez).
- Materialen kalitatea: Kalitate gutxiko materialak erabili ziren eta, ondorioz, konponketa-gastuak handiak ziren.
- Bidearen zabalera: Europako gainerako herrialdeetan baino bide zabalagoa aukeratu zen. Erabaki honen ondorioz, Espainia Europako saretik kanpo geratu zen.
Burdinbidearen krisia eta nazionalizazioa
Lege hau indarrean jarri eta hurrengo urteetan ikusi zen trenbidearen esplotaziotik ateratzen ziren etekinak espero zirenak baino txikiagoak zirela, eta hamar urte iraungo zuen burdinbidearen krisia hasi zen. Burdinbidearen eraikuntza berregin zen krisitik aurrera atera ziren konpainia batzuen eskutik, baina 1930eko hamarkadatik aurrera burdinbidea berriro krisian sartu zen.
RENFEren sorrera eta AHTa
Beharrezkoa izan zen estatuaren esku-hartze gero eta handiagoa: RENFEren sorrerarekin burdinbidea nazionalizatu egin zen, tren-konpainia pribatuak desagertuz. Denbora pasa ahala, burdinbideak garrantzia galdu zuen beste garraiobide batzuen mesedetan. Hala ere, 1980ko hamarkadan, estatua abiadura handiko trenan (AHT) inbertitzen hasi zen.