Euskal Lurraldeen Industrializazioaren Ondorio Sozialak

Historia2,41 KB

Industrializazio Prozesuaren Gizarte Ondorioak

XIX. mendearen bukaeran euskal lurraldeek aldaketa nabarmenak bizi izan zituzten: nekazal gizarte izatetik gizarte moderno eta industrial batera igaro ziren.

Industrializazio prozesuaren ondorio nagusietako bat gizarte mailaren polarizazio handia izan zen, langileriaren eta burgesiaren artean.

Burgesiaren Garapena

Bizkaian

Bizkaian, burgesia meategien, fabrikaren, ontziolen eta bankuen jabea zen. Burgesia honek bere botere ekonomikoa adierazten zuten etxe aberatsak eraiki zituen Nerbioi ibaiaren eskuinaldean.

Gipuzkoan

Gipuzkoako burgesiak ez zuen Bizkaikoaren garrantzia eta eragina lortu, baina probintziako elite bihurtu zen eta gipuzkoar gizartean pisu handia hartu zuen.

Langileak (Proletargoa)

Langileria edo proletargoa industrializazioaren ondorioz sortu zen eta honen garapenarekin batera hazi zen gizarte talde berri hau. Bizkaian garatu zen gehienbat, bertan eman baitzen prozesu industrializatzaile garrantzitsuena.

Lan eta Bizi Baldintzak

Langileen egoera ez zen batere erraza; haien lan eta bizi baldintzak oso gogorrak ziren. Milaka langile iritsi ziren inguruko probintzietatik lan egitera, eta hauek pobrezia handian eta baldintza gogorretan bizitzera behartuak zeuden.

  • Meategietako jabeek barrakoi eta kantina sistema bat ezarri zuten.
  • Lan fisiko handia eta askotan arriskutsua egitera behartuak zeuden, lan istripu ugari gertatuz.
  • Gaixotasun asko zabaldu ziren langileriaren artean eta epidemiak egon ziren, langileen heriotza tasa handituz.
Langileen Mobilizazioa

Egoera hau kontuan izanik, ez da harritzekoa meategietako langile hauek Bizkaiko langileriaren abangoardia bihurtzea.

XIX eta XX. Mendeko Gatazkak

XIX. eta XX. mendeetan gatazka asko izan ziren. Mobilizazio hauen arrazoiak langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko eskaerak ziren:

  1. Lan baldintzak hobetzea.
  2. Bizi baldintzak hobetzea.
  3. Eskubide sindikalak lortzea.

Mobilizazio hauen artean 1890eko grebak entzute handia izan zuen. Gobernuak gerra egoera deklaratu zuen eta armadak parte hartu zuen. Greba amaitu eta langileen egoera tamalgarria zela onartu bazen ere, patronalak ez zituen akordio guztiak errespetatu.

Deskargatu

PDF Word HTML