Iraultzaren helburuak eta ondorioak Europan
Helburu eta printzipioak
- Iraultza aurreko ordena berrezartzea
- Frantziari boterea kendu Europan; lehenengo potentziak garaile izan behar zuten
- Indarra erabili beharrezkoa: ordena eta segurtasuna bermatzea
- Europako mapa berregituratzea
- Legezkotasuna: soilik monarchia absolutuak legezkotzat hartzen ziren
- Oreka politikoa: Europako mapa berrantolatzea oreka bilatuz
- Ondarea: agintarien eskubideen arabera mugak finkatzea
- Aliantzak: tratatu eta akordioak ezartzea
- Kongresuak: gatazka edo enfrentamenduak mahai gainean hitz egiteko
- Interbentzionismoa: auzo herri baten desorekaren ondorioz esku hartzeko eskubidea
1820ko iraultza
- Altxamendu militarra gobernuaren kontra
- Sozietate sekretuek iraultzak sortu zituzten: masoneria eta karbonarioak
- Iraultzari lotutako estatu gehienak Mediterraneoan izan ziren
- Buruzagiak: militarrak eta intelektualak
- Helburua: monarkia absolutua amaitzea
- Espainian, Fernando VIIren absolutismoa ez zen jasangarria
- Amerikatik diru gutxi zetorren; baliabide berriak lortzeko oztopoak
- Sevillan, Riego komandanteak matxinada zuzendu zuen eta agindu egin zuen
- Ondorioz, Fernandok 1812ko Cádizko Konstituzioa berreskuratu/onartu zuen
- Laukoitza Aliantzak kezkatuta kongresuen sistema aktibatu zuen: Veronako Biltzarra
- Greziarrek Otomandar Inperiotik banandu eta independentzia lortu zuten
Faktoreak
- Demografia-faktorea
- Garraioen iraultza
- Merkatuak eta finantza-sistemak
- Egiturak politikoak eta sozialak
- Zientzia eta ekonomia liberalaren iraultzak
- Nekazaritza Iraultza:
- Britainian gertatu; aldaketak eta berrikuntzak
- Jabetzaren sistema juridikoa aldatu zen
- Bi teknika: open field eta common field sistemak desagertu edo aldatu ziren
- Lurrak hedatu eta hesitu egin ziren: lana indibidualizatu eta ekoizpena handitu zen
- Jabe txikiek lurrak nekazari aberatsei saldu behar izan zizkieten
- Produktibitatea gora egin zuen; jornalari pobreek lurrak galdu zituzten
- Ondorioz, beste bizimodu baten bila hirira jo zuten
- Ekonomia indibidualista ezarri zen: lortutako produkzioa merkatura bideratu zen
Industria Iraultzaren ondorioak
Ondorio ekonomikoak
Industria bihurtu zen ekoizpen-jardueraren jarduera nagusi eta jarduera ekonomikoa nabarmen handitu zen. Nagusitasun hori Mendebaldeko Europako eta beste herrien arteko aldea areagotu zuen. Teknologia eta garraioaren (trena, itsasontziak, autoa, hegazkinak) garapenak mundu osoan zabalkunde eragin zuen; Japonen eta beste herrialde batzuetan industrializazioa hedatu zen.
Ondorio demografiko eta sozialak
Biztanleria gehitu egin zen; hirigune industrialak sortu ziren eta migrazio ugari eman ziren (Europatik emigratzeak Argentinara, Australia, Estatu Batuetara, Kanada-era). Iraultzek klase-gizartea eratu zuten: langile klasea agertu zen eta arazo sozialak azaldu ziren, lege sozialeko neurriak proposatu eta bideratu ziren.
Ondorio politikoak
Industria iraultzek liberalismo politikoa indartu zuten. Kolonialismoa berpiztu zen: enpresa nazionalek kolonietan inbertitu zuten, eta horrek nazioarteko lehia eta tentsioak eragin zituen. Herrialde batzuek neurri protekzionistak ezarri zituzten eta neurri interbentzionistak hartu ziren merkatuak babesteko.