Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Foruak eta Karlistadak: Euskal Herriko Historia Politikoa

Historia4,46 KB

Foruak eta Euskal Herriko Ordenamendu Juridiko-Politikoa

Foruak Euskal Herriko ordenamendu juridiko-politikoak dira. Erregе Katolikoek emandako lehen aldiz idatzita 1526an, baina aurretik ere bazeuden. Foruak pribilegioak ematen zizkien euskal lurraldeei: foru-pasea (legeak ezarri edo deuseztatzeko aukera), zergen salbuespena, zerbitzu militarrik ez egitea eta kontzertu ekonomikoa. Foruek erakunde propioak zituzten: Batzar Nagusia (botere legegilea), exekutiboa (foru aldundia) eta agintaritza exekutiboa.

Foruen mehatxua eta galera

Foruak 1700. urtean Borboiak etorri zirenean mehatxatuta egon ziren. 1808an frantsesek Euskal Herria hartu zuten eta Napoleonek foruak kendu zituzten. Cadizko Konstituzioak (1812) ideia liberalak zabaldu zituen eta...

Jarraitu irakurtzen "Foruak eta Karlistadak: Euskal Herriko Historia Politikoa" »

Espainiako Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Etapak

Historia5,91 KB

Bigarren Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak

1930. urtean, konstituzionalistek, monarkikoek, errepublikanoek eta alderdi sozialistak Donostiako Ituna sinatu zuten. Horren ondorioz, bi korronte nagusi sortu ziren:

  • Politikoa: altxamendu bat burutzeko asmoa zuena.
  • Iraultzailea: monarkiaren ospea galaraztea helburu zuena.

Garai hartako ezegonkortasun politikoan (Berenguer eta Aznarren agintaldietan), gobernuak hauteskunde lasaiak nahi zituen Gorte Konstituziogileak eratzeko bidean; horregatik, udalerri-hauteskundeak deitu ziren. Horrela, 1931ko apirilean udal-hauteskundeak egin ziren: Espainia mailan monarkikoek zinegotzi gehiago lortu bazituzten ere, probintzietako hiriburu gehienetan errepublikanoek eskuratu zuten garaipena.

Errepublikaren

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika: Konstituzioa eta Etapak" »

Euskal Abertzaletasuna eta Industrializazio Prozesua

Historia9,31 KB

Errestaurazioa eta Nazionalismoen Sorrera

Testua Errestaurazio garaian kokatzen da, Maria Kristinaren erregeordetzan, hain zuzen ere. Une honetan, Alfontso XII.aren erregealdian sortutako sistema kanobista martxan mantendu zen Pardoko Itunari esker: bi alderdien txandaketa ziurtatzen zuen eta beste alderdi guztiak politikatik kanpo geratzen ziren. Horrela, oposizioa osatzen zuten.

Mendearen azken hamarkadan, agerian jarri ziren hainbat erregionalismo eta nazionalismo: katalanismoa, Galiziako nazionalismoa, Andaluziako erregionalismoa eta euskal abertzaletasuna.

Euskal Abertzaletasunaren Sustraiak

Euskal abertzaletasuna XIX. mendearen amaieran jaio zen "bizkaitarrismo" mugimenduaren bitartez, Bizkaiari soilik lotutako alderdi gisa jaio baitzen,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Abertzaletasuna eta Industrializazio Prozesua" »

Cadizko Gorteak eta Espainiako Liberalismoaren Jatorria: Analisia eta Ondorioak

Historia4,53 KB

Cadiz

Sailkapena

  • lehengoMailakoa
  • Juridikoa:KonstituzioaArtikulutanBanatua 
  • Politikoa:IdeiaLiberalakDefendatu
  • Autore:Kolektiboa -->CadizkoGorteak
  • HartzaileKolektiboa -->EspainiarGuztiak (publ)
  • IndepGer1810eanHasi1812-03-19Bukatu
  • Helburua:IdeiaLiberalakEspFinkatu

Analisia

Sarreran:EspainiakoErregeJBEspainiarrentzatF7ErregeordetzaEspF7BaionanBahitutaErregHurrengoErab:

1.ArtEspainia =Espainia +koloniak (indepNahiaBaztertu)

3.ArtSubiranotasunNazionala (monarkiaAbsDeuseztatu)

8.ArtEspGuztiekBetebeharrak,LegeAurrean =GizEstAlbor

ForuakEzAipatu (indargabetuZirelaUlertu)

12.ArtEspainiaKatolikoaBesteakDebek

14.Art monarkiaKonstituzional

HiruHurrengo: 15.ArtLegegileaGorteek (diputatu+errege)

16.ArtErregeakBetearazlea 17.Art judizialaEpaitegian

HonekinErregeariBotereaKenduEtaBotereBanaketaBermatu

331.

...
Jarraitu irakurtzen "Cadizko Gorteak eta Espainiako Liberalismoaren Jatorria: Analisia eta Ondorioak" »

Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa: Liberalismoaren Hastapenak

Historia7,74 KB

Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa

Testu hau Espainiako Independentzia Gerra garaian kokatu behar dugu, baina ez zen izan frantsesen kontrako gerra bakarrik, baizik eta iraultza politikoa, Antzinako Erregimenarekin amaituko zuena.

Aurrekariak: Fontainebleauko Ituna eta Baionako Abdikazioak

Carlos IV.aren erregealdiak jasaten zituen arazoek eta barneko egoera ezegonkorrak Napoleon Espainia inbaditzera eraman zuten. Hori ulertzeko, 1807an sinatutako Fontainebleauko Ituna kontuan hartu behar da. Itun horren bidez, Godoyk (Espainiako lehen ministroak) Napoleoni Espainia zeharkatuz Portugalera iristeko baimena eman zion (Portugal Ingalaterraren aliatua zen). Baina frantsesak, bide batez, Espainian geratu ziren. Ondorioz, Independentzia...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Independentzia Gerra eta Cadizko Konstituzioa: Liberalismoaren Hastapenak" »

Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena: 1931-1975 Laburpena

Historia2,07 KB

Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena (1939-1975)

1. Gerra zibila eta frankismoaren oinarriak

Gerra zibilaren ondoren, Francoren diktadura ezarri zen. Armada, alderdi bakarra, eliza eta neurri zorrotzak oinarri nagusiak izan ziren.

  • Armada: botere nagusia.
  • Alderdi bakarra: Falangea.
  • Eliza: babesle nagusia.
  • Ekonomia: elite ekonomikoa eta nekazaritza.

2. Errepresioa eta hizkuntzen politika

Errepresioak hildako, preso eta langile asko utzi zituen. Konfiskazio prozesuak, funtzionario aldaketak eta hizkuntza minoritarioen debekua izan ziren ezaugarri nagusiak.

3. Lehen etapa: nazioartea eta barne politika

Mundu Gerran (1939-1945) Espainia neutral mantendu zen. Ondoren, Gerra Hotza (1945-1991) garaian, nazioarteko isolamendua gainditzen hasi zen...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errepublika eta Frankismoaren Garapena: 1931-1975 Laburpena" »

Trantsizio Politikoa eta Frankismoaren Amaiera

Historia3,8 KB

Eskuinaren Estrategia eta Trantsizioaren Hasiera

Eskuinaren estrategia egoera kritikoan funtsezkoa izan zen aldaketetarako. Espainiako arazoak ezkutatu nahi izan ziren; bakoitza bere herrira itzuli zen. Ariasek aldaketak bultzatu zituen, alderdiak debekatuta zeudela. Blokeoek eta aldaketek sistema puskatu zuten. Suarez eta amnistia, bai eta Erregearen garrantzia ere, giltzarri izan ziren. Medallo, parlamentua, Miranda, Suarez, hauteskunde orokorrak, PCE onartzea eta Areizak Suarez onartzea prozesuaren parte izan ziren.

Ezkerrak Suárezi laguntza eman zion eta UCDk irabazi zuen, nahiz eta gehiengo absoluturik lortu ez. Suárezen konstituzioaren bideak bi arazo nagusi izan zituen erantzuteko (GRAPO, ekintza atzerakoia). Bi alderdik Moncloako Ituna...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizio Politikoa eta Frankismoaren Amaiera" »

Euskal Autonomia Errepublikan: Proiektuak, Gerra Zibila eta Ondorioak

Historia3,36 KB

Sarrera

Errepublika aldarrikatu ondoren, autonomia antolatzea zabaldu zen Euskal Herrian, 1876an foruak galdu zirenetik. 1917an Eusko Autonomiaren aldeko kanpaina hasi zen, eta gobernuari autonomia zabala eskatzeko mugimendua errepublikaren barruan sortu zen. 1918an, Eusko Ikaskuntzak ideologia desberdinak batu zituen euskal autonomiaren prestakuntza lanetan II. Errepublikaren garaian.

Euskal Herriko egoera politikoa

Euskal Herriko egoera politikoa oso anitza zen: errepublikazale sozialistak, abertzaleak, eskuindarrak eta tradizionalistak (karlistak) zeuden. EH ez zen Donostiako Itunean parte hartu, eta horrek autonomia lortzeko zailtasunak ekarri zituen.

Lehen autonomia proiektuak

Eusko Ikaskuntza

Konstituzioa baino lehen, Euskal Estatu Konfederatua,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Errepublikan: Proiektuak, Gerra Zibila eta Ondorioak" »

II. Errepublika eta Frankismoa: Testu Historikoen Azterketa

Historia5,14 KB

Clara Campoamor eta Emakumeen Boto-Eskubidea

Testuaren ezaugarriak: Forma juridikoko testu politiko eta publikoa da, lehen mailako iturria. Clara Campoamor Alderdi Errepublikano Erradikaleko diputatuak Gorte Konstituziogileei zuzendutako hitzaldia da, Madrilen egunkarietan egun berean argitaratua.

Helburua eta ideia nagusiak: Helburu nagusia II. Errepublikan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikoa eta juridikoa lortzea zen, emakumeen askatasuna eta sufragio unibertsala babestuz. Aristotelesen aipamenak erabili zituen eta Victoria Kent diputatuaren aurkako jarrera arrazoitua azaldu zuen. Campoamorrek Konstituzioa goraipatu zuen, Espainia emakumeen boto-eskubidea onartu zuen lehen herrialde latindarra bilakatu zelako, harrotasun handiz....

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Frankismoa: Testu Historikoen Azterketa" »

Espainiako Bigarren Errepublika eta Bere Etapak (1931-1939)

Historia5,07 KB

I. Errepublikaren Ezartzea

I. Errepublika ezartzea: 1931ko apirilaren 12ko udal-hauteskundeen ostean, errepublikazaleak nagusitu ziren. Apirilaren 14an Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zuten alderdi politiko nagusien babesarekin.

II. Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

II. Behin-behineko gobernua (1931ko konstituzioa): 1931ko apirilaren 14an sortutako behin-behineko gobernu errepublikazale-sozialistak, Niceto Alcalá-Zamora gobernu-buru zuela, zenbait neurri eta aldaketa abiarazi zituen. Hauteskunde-deia egin zen Gorte Konstituziogileak sortzeko; ekainaren 28an gehiengo errepublikazale ezkertiarra eta sozialista gailendu zen. Hego Euskal Herrian, aldiz, eskuina, EAJ eta karlistak nagusitu ziren.

1931ko abenduaren 9an Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Bigarren Errepublika eta Bere Etapak (1931-1939)" »