Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Primo de Riveraren diktadura eta Monarkiaren amaiera (1923-1931)

Historia-n eguneratua3,13 KB

1923ko irailean, Primo de Riverak estatu-kolpea jo zuen, eta horren ondorioz, sistema parlamentarioa eta 1876ko Konstituzioa amaitu ziren. Erregeak, kolpe militarra onartu zuenez, Primo de Riverari gobernua osatzeko agindu zion. Kolpeak, ia oposiziorik gabe, arrakasta izan zuen.

Horrela, bi fase nagusi bereiz daitezke:

  1. Direktorio Militarra (1923-1925)

    Militarrak jarri zituen estatuko kargu garrantzitsuenetan. Parlamentua deuseztatu egin zen, eta alderdi politikoen ekintzak debekatu zituen. Arazo sozialei aurre egiteko, greba-eskubidea kendu zuen. UGTk Primo de Riveraren diktadura onartu zuen; CNTk, aldiz, ez. Alderdien arteko jazarpena gogorra izan zen: anarkistak, komunistak, euskal nazionalistak, besteak beste.

    Primo de Riveraren diktadura estatua

...
Jarraitu irakurtzen "Primo de Riveraren diktadura eta Monarkiaren amaiera (1923-1931)" »

1917ko Otsaileko eta Urriko iraultzak Errusian: gertaerak eta protagonistak

Historia-n eguneratua4,62 KB

Otsaileko Iraultza (1917)

Lehen Mundu Gerra eta Errusia

Errusia Lehen Mundu Gerran sartu zen 1914ko abuztuan. Lehendik ere ekonomia arazo larriak zituen Errusiak, eta gerran sartzean arazoak are gehiago areagotu ziren. Herritarrek gosetea eta gerra hura amaitzea eskatzen zuten. Ezkerreko erradikalek (boltxebikeek, sozialista iraultzaileek eta anarkistek) eskaera horiek baliatuz boterea eskuratu nahi izan zuten.

Otsaileko Gertakariak eta Protestak

1917ko otsailean herritarrek protesta ugari egin zituzten. San Petersburgon emakumeek manifestazio handia egin zuten, eta "Ogia eta bakea!" eskatu zuten.

Ondorengo egunetan ikasleek eta langileek bakea eskatu zuten eta tsarraren aurkako oihuak egin zituzten. Tsarrak jendearen aurka tiro egiteko agindu zuen,...

Jarraitu irakurtzen "1917ko Otsaileko eta Urriko iraultzak Errusian: gertaerak eta protagonistak" »

Euskal Herriko trantsizio demokratikoa: gertaerak eta erronkak

Historia-n eguneratua4,46 KB

Trantsizioaren Hasiera eta Gertaera Odoltsuak

1976an, greba asko egin ziren Euskal Herrian, eta askatasun eta autonomia handiagoa eskatzeko manifestazio ugari egin ziren. Urte horretan bertan, bi gertaera odoltsu oso garrantzitsu izan ziren:

  • Gasteizen manifestazio batean 5 langile hil zituzten tiroka.
  • Juramendin karlisten kontzentrazioan ere istilu larriak izan ziren.

Langile, politikari eta ikasle guztiak atera ziren kalera askatasuna eskatzera. Gobernuarentzat, langileentzako jazarpena izan zen garrantzitsuena.

Frankismoaren Amaiera eta Erreforma Politikoa

1979ko urtea gogorrena izan zen; hilketak, tentsioa eta presioa oso gogorrak izan ziren urte honetan. Horregatik, erreformak oso azkar egingo zituztela esan zen. Erreforma bat egin zen, baina...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko trantsizio demokratikoa: gertaerak eta erronkak" »

Bizkaiko industria iraultza eta gizarte aldaketak

Historia-n eguneratua5,13 KB

Bizkaiko Industria Iraultza: Testuingurua

Bizkaiko industria iraultza XIX. mendearen amaieran gertatu zen. Garai horretan, Cánovasen txandakatze sistema ezarrita zegoen, eta erregea Alfontso XIII.a zen.

Ezaugarriak eta Garapena

Bizkaiko enpresa gehienak mistoak ziren, eta Euskal Burgesen eta Atzerriko Burgesen (gehienak britainiarrak) inbertsioak zituzten. Mendiko meategietatik zuzenean jasotzen zuten lehengaia eta bertan lantzen zuten. Azpiegitura handiak zituzten (garaiko teknologia aurreratuena), hala nola meatze-trenbideak, aireko tranbiak, plano inklinatuak...

Gero, burdin mea bihurtzen zen, itsasontzietan kargatzen zen, eta Britainia Handira bidaltzen zen %90. Beste %10 Euskal siderurgian lantzen zen.

1890-1910 bitartean, Nerbioi ibaiaren

...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko industria iraultza eta gizarte aldaketak" »

Amerikako eta Frantziako Iraultzak eta Napoleonen Inperioa: Arrazoiak eta Etapak

Historia9,76 KB

(2) Amerikako Iraultzaren arrazoiak

1. Zazpi Urteko Gerraren ondoren, Britainia Handiak koloniei zerga gehiago ezarri nahi izan zizkien gerraren gastuak ordaintzeko.

2. Koloniek ez zuten hori onartu, Britainia Handiko Parlamentuan ordezkaririk ez zutelako; horregatik, "ordezkaritzarik gabe, zergarik ez" defendatu zuten. Gainera, metropoliak kolonien merkataritza eta hedapena kontrolatzen zituen.

3. 1773an, Bostongo Tearen Matxinadan, britainiar ontzietako tea itsasora bota zuten zergen aurka protesta egiteko. Britainia Handiaren erantzun gogorrak Independentzia Gerra piztu zuen 1775ean.

1.2 Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra (1775-1783)

1776ko uztailaren 4an, Hamahiru Koloniek independentzia aldarrikatu zuten Filadelfian, berdintasuna,...

Jarraitu irakurtzen "Amerikako eta Frantziako Iraultzak eta Napoleonen Inperioa: Arrazoiak eta Etapak" »

Espainiako Erregimen Zaharraren Krisia eta Iraultza Liberala

Historia13,26 KB

1. Kronologia Orokorra (1789-1833)

  • 1789: Frantziako Iraultza.
  • 1808-1814: Independentzia Gerra (Jose I.a Bonaparte).
  • 1812: Cadizko Konstituzioa.
  • 1814: Pertsiarren Manifestua.
  • 1814-1820: Seiurteko absolutista.
  • 1820-1823: Hirurteko liberala.
  • 1823-1833: Hamarkada Doilorra (Fernando VII.aren heriotza 1833an).

2. Frantziako Iraultzaren Eragina Espainian

XVIII. mendearen amaieratik Espainiako ilustratuek hainbat aldaketa bultzatu zituzten Antzinako Erregimenean, Europan gertatzen ari zen bezala.

Frantzian, 1789ko Frantziako Iraultzaren ondorioz, monarkia erori zen. Ideia iraultzaile horiek Espainian ez zabaltzeko, Karlos IV.a erregeak muga itxi zuen eta ilustratuak jazarri zituzten. Hala ere, Espainia ezin zen luzaroan Frantziarekin haserre egon, biek etsai...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Erregimen Zaharraren Krisia eta Iraultza Liberala" »

Euskal Herriko eta Penintsulako Historia: Antzinaroa eta Erdi Aroa

Historia7,89 KB

Erromatarren aurreko herriak

Penintsulara erromatarrak iritsi arte (K.a. 218), hiru kultur eremu finkatuko dira, unitate politiko eta muga zehatzik gabe:

  • Herri iberiarrak: Mediterraneoan, Kataluniatik Andaluziara; tartesiar-turdetiarrak nabarmentzen dira. Iberiarrek greziar, feniziar eta kartagotarren eragin sakona jaso zuten. Estatu-hirietan antolatuta, moneta propioa eta ekonomia garatua zuten.
  • Zeltak (K.a. 1000 - V. mendea): Penintsulako goi-ordokian eta mendebaldean, kastroetan finkaturik zeuden. Artzain-gerlari indoeuroparrak ziren, eta burdina zein errausketa-kutxen kultura ekarri zuten. Aurreko bien fusioak zeltiberiarren kultura osatuko du.
  • Iparraldeko herriak: Galaikoak, astureak, kantabroak, baskoiak eta lusitanoak zeuden. Ekonomia xumea
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko eta Penintsulako Historia: Antzinaroa eta Erdi Aroa" »

Trantsizioko Testu Historikoen Analisia

Historia18,38 KB

Sailkapena

Aztergai dugun testua Europako Mugimenduaren Kongresuak onartutako testua da, Espainiak Europar Batasunean sartzeko eskaera egin ondoren. Testua zirkunstantziala da, lehen mailakoa eta eduki politikoa dauka (Espainiari Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ahal izateko bete beharreko baldintza adierazten zaio testuan: “Espainian erregimen demokratikoa ezartzea ezinbesteko pausoa da Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko”). Testuaren egilea Municheko Kongresura gonbidatutako Espainiako ordezkaritza (erbestean zein Espainian dagoen oposizioa) eta kongresua bera da, egile kolektiboa da, beraz. Nazioarteko iritzi publikoari eta Frankoren erregimenari zuzendutako erabakiak dira. 1962ko ekainaren 7an eta 8an elkartu ziren Munichen. Frankoren

...

Jarraitu irakurtzen "Trantsizioko Testu Historikoen Analisia" »

Euskal Nazionalismoa eta Espainiako II. Errepublika

Historia6,16 KB

Sarrera

Euskal nazionalismoa (CNV eta Aberri) antolaketa sendoarekin. Karlistek indarra zuten, eta eskuma eta ezkerra non indartsu zeuden eztabaidagai zen (errep. ez ideologia EHn). Landa eremuan karlisten eta abertzaleen eragina nabarmena zen.

Autonomia Estatuaren Aldeko Ekimenak

1. Ekimena: Lehenengo guda munduala amaitu zen, Wilsonen printzipioekin eta gobernuko liburuarekin (bertan krisi politikoa zegoen).

Lizarrako Estatutua: Errepublikaren aukera autonomia lortzeko. Agirreren mugimendua (abertzaleak, karlistak, katolikoak). Euskal estatutuaren aurreproiektua (4) udal ordezkariekin. Hauteskundeak EAJ eta CEDArekin. Gorteetan estatutua aurkeztu zen, baina ez zuen bat egin konstituzioarekin.

Diputazioen Kudeaketa Batzordearen Proiektua: Konstituzioa...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nazionalismoa eta Espainiako II. Errepublika" »

Zuzeneko eta zeharkako kostuak

Historia14,56 KB

4. KASU PRAKTIKOA
ARAIA S.L. Enpresak Gasteizko BBVA bankuan 20.000 euroko zor-agiria entregatu zuen, bertan
deskontua eginaz. Enpresa honek MURGIL S.L. Enpresarengandik aurtengo otsailaren 2an
sinatutako zor-agiria jaso zuen aipatutako kopurua balio zuen salgai-sorta bat erosi ziolako.

Gainera, eragiketa komertzialaren amaiera ona ziurtatu nahian, bere gerentea, Alkorta Jauna, abal-
emaile izendatzea eskatu zion eta hala egin zuen MURGIL S.L. Enpresak.

Gauzak horrela, denbora iragan eta mugaeguna iritsi zenean, zor-agiria

Mugaeguna: 2024ko apirilaren 2a

20000€

A ARAI S.L

Donostian, 2024ko otsailaren 2a

Luis Alkorta, MURGIL S.Lren ahalordez

ABALISTA: Luis Alkorta ENDOSUGILEA: ARAIA SL

ABALATUA: MURGIL SL ENDOSU-HARTZAILEA: BBVA

2024ko Otsailaren 2an 2024ko...

Jarraitu irakurtzen "Zuzeneko eta zeharkako kostuak" »