Batxilergoa mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Espainiako liberalismoaren oinarria

Historia3,74 KB

Cadizko Gorteen lan iraultzailea eta 1812ko Konstituzioa

Independentzia Gerran (1808-1814), frantsesen aurka borrokatzeko eta boterea zentralizatzeko, probintzietako juntek Junta Zentrala sortu zuten 1808ko irailaren 25ean. Frantsesen aurrerapenaren ondorioz, Junta Zentrala Cadizera joan zen, eta 1810ean Erregeordetza batek hartu zuen haren lekua. Urte bereko irailaren 24an, Cadizko Gorteak bildu ziren. Bi joera nagusi zeuden: liberalak, erreformen aldekoak, eta absolutistak, monarkia absolutuaren eta Antzinako Erregimenaren aldekoak. Liberalek gehiengoa zuten, eta nazio-subiranotasuna aldarrikatu zuten, boterea nazioari zegokiola defendatuz.

Gorteek Antzinako Erregimena desegiteko hainbat dekretu onartu zituzten. Besteak beste, prentsa- eta...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Espainiako liberalismoaren oinarria" »

Euskal Foruak: XIX. mendera arteko lege propioak eta pribilegioak

Historia3,31 KB

1.5. Foru-auzia

Forua XIX. mendera arte

Foruak tokiko edo lurraldeko lege propioak ziren, Erdi Aroan zehar Penintsula Iberikoan ezarriak. Hor biltzen dira arauak, eskubideak eta pribilegioak, nobleek, erregeek edo tokiko kontseiluek emandakoak. Errege Katolikoekin (1469-1504) Gaztelako lurraldeak eta Aragoikoak batu ziren, baita Nafarroa ere, 1516an anexionatua izango zelarik. Erresuma eta lurralde bakoitzak bere erakunde propioak, askatasunak eta lege propioak edo Foruak mantendu zituen.

Habsburgo dinastiarekin (XVI. eta XVII. mendeak) foruak baieztatu ziren, baina Ondorengotza Gerraren ondoren, Borboi etxeko lehen erregea, Felipe V.a, Oin Berriko Dekretuaren bidez kendu zituen guztiak Aragoiko Koroan, Carlos Habsburgokoaren alde gerran parte...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak: XIX. mendera arteko lege propioak eta pribilegioak" »

Independentzia Gerra eta Espainiako Liberalismoaren Jatorria: Historia Gida Osoa

Historia26,62 KB

1.1. Independentzia Gerra eta Jose I.aren Gobernua

Independentzia Gerra (1808-1814)

Gerraren zergatiak eta arrazoiak

Carlos IV.aren ahulezia Napoleon aurrean. 1807an erregeak Fontainebleauko Ituna sinatu zuen, frantziar armadari Espainian sartzeko baimena emanez Portugal inbaditzeko. Napoleonen asmoa Iberiar Penintsula osoa konkistatzea zen.

Aranjuezko Matxinada. 1808ko martxoan, frantziar tropak Espainian sartu eta puntu estrategikoenak okupatu zituzten, eta Godoyk errege-familiaren ihesa Amerikara prestatu zuen. Erregearen semea, Fernando, bere aitaren borondatearen aurka, kleroaren eta gorteko nobleziaren babesarekin herri-matxinada zuzendu zuen, helburua Carlos IV.aren abdikazioa eta Fernando errege bihurtzea zela.

Baionako abdikazioak. Helburua...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra eta Espainiako Liberalismoaren Jatorria: Historia Gida Osoa" »

Espainiako Historia: Gertakariak, Konstituzioak eta Ondorioak (1810-1878)

Historia3,29 KB

Gertakariak 1.2

Gorteen deialdia (1810eko urtarrila)
Cadizko Gorteen lehen bilera (1810eko irailaren 24a)
Inprenta-askatasunaren dekretua (1810)

Jauntxo-erregimenaren abolizioa (1811)
Inkisizioaren abolizioa (1813)
1812ko Konstituzioaren aldarrikapena (1812ko martxoaren 19a)
Fernando VII.aren itzulera (1814ko martxoa)

Pertsiarren Manifestua (1814ko apirila)
Valentziako Dekretua (1814ko maiatzaren 4a)
Hirurteko Liberalaren hasiera (1820):

Gertakariak 1.3

Ostendeko Ituna (1866)
1868ko Iraultza ("La Gloriosa", iraila)

1869ko Konstituzioaren aldarrikapena

Kubako Hamar Urteko Gerraren hasiera (1868)

Prim jeneralaren erailketa (1870eko abendua)
Amadeo I.aren erregealdia eta abdikazioa (1871-1873)

Bigarren Gerra Karlistaren hasiera (1872)
Lehen Errepublikaren aldarrikapena...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia: Gertakariak, Konstituzioak eta Ondorioak (1810-1878)" »

Felipe V-etik Lehen Errepublikara: Espainiako liberalismoaren garapena

Historia9,29 KB

Felipe V-ek lege salikoa ezarri

1713an emakumeek ezin zuten erregearen ondorengoa izan. Karlos Maria Isidro izan zen ondorengoa 1830era arte. Fernando VII.a Kristinarekin ezkondu eta haurdun geratu zenean, 1830eko Berrespen Pragmatikoak emakumeei erregina izateko eskubidea aitortu zien.

Karlistak eta liberalak

  • Karlistak: absolutismo monarkikoaren alde eta Isidroren alde.
  • Liberalak: Isabelen alde, Kristina erreginaordearen agintaldian.

Fernando VII.a hil zenean, Karlistak matxinatu ziren.

Sarrera

Fernando hil zenean, Isabel adingabea zen. Erregetza Kristina erreginaordearen (1833-1840) eta Espartero jeneral erregeordearen (1840-1843) esku geratu zen.

Garai honetan finkatu ziren Espainian estatu liberalaren oinarriak. Zentralizazio politiko eta administratiboa...

Jarraitu irakurtzen "Felipe V-etik Lehen Errepublikara: Espainiako liberalismoaren garapena" »

Antzinako Erregimenaren Krisia eta II. Errepublika: Espainiako Historia Laburra

Historia8,69 KB

Antzinako erregimenaren krisia: Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Karlos IV.aren erregealdia Frantziarekiko etsaitasunarekin hasi zen. Espainiak Frantziako Iraultzaren ideiak saihesten zituen bakartze prozesu batean zegoen eta Frantziari gerra deklaratu zion. 1795ean Basileako bakearekin, Frantziak merkataritza-lehentasunak lortu zituen eta Santo Domingo uhartea bereganatu zuen. 1796an San Ildefonso ituna sinatuz, Espainia Erresuma Batuaren aurkako gerran sartu zen eta Trafalgar batailan porrot egin zuen. Madrilgo ituna eta Fontainebleauko ituna (1807) sinatu zituen Frantziarekin, Portugalen aurka joateko. Gerrak eragindako gastuengatik, Espainiako ekonomia porrot egiteko puntuan zegoen.

Karlos IV.ak Manuel Godoy bihurtu zuen lehen ministro...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Krisia eta II. Errepublika: Espainiako Historia Laburra" »

Francoren diktadura: Espainiako frankismoaren garapena eta krisia

Historia4,42 KB

Frankismoaren garapena (1939-1975)

Franco Espainiako diktadore bakarra izan zen 1939tik 1975era arte. Gerra Zibila (1936-1939) amaitu ondoren, Frankismoa sortu zen: erregimen autoritario, militar eta pertsonalista bat, isolamendu politiko, ekonomiko eta sozialarekin.

Osagai ideologikoak

Frankismoaren oinarri ideologikoak hauek izan ziren:

  • Falangismoa: "FET y de las JONS" alderdia, demokraziaren aurkakoa.
  • Katolizismoa: Estatua eta Eliza banaezinak, konfesionala.
  • Antikomunismoa: etsaiak, kapitalisten onarpena.
  • Nazionalismoa: zentralismorako joera.
  • Sindikalismoa: kapitalista izan.

Gizarte-oinarriak

Erregimenak honako sektoreen laguntza izan zuen:

  • Armada: Errepublikaren aurkako gerra kontrolatzeko.
  • Falangea: Francoren zerbitzuan, ideiak galtzen zituen erregimen
...
Jarraitu irakurtzen "Francoren diktadura: Espainiako frankismoaren garapena eta krisia" »

Espainiako II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak

Historia7,96 KB

1. Sarrera: Errepublikaren bilakaera politikoa (1931-1936)

Errepublikak eboluzio pendularra izan zuen. Beste garaietako arazoak konpontzen saiatu baino gehiago, gobernu batek besteak egindakoa desegin zuen.

1.1. Monarkiatik errepublikarako aldaketa

1923an Canovasen Berrezarkuntza sistema eta Primo de Riveraren diktadura amaitu ziren, monarkia gordez. Diktadura erori ondoren ezinezkoa zen sistem konstituzionalera itzulitzea, monarkiaren aurkako sozialistak, errepublikazaleak eta erregionalistak baitzeuden.

1930-1931 bitartean errepublikara eman zuten ekintzak hauek izan ziren:

  • Donostiako ituna: Sozialistak, errepublikazaleak eta nasionalistak elkartu ziren; Alcala Zamorak presiditutako Batzordea eratu zuten, behin-behineko gobernua osatuko zuena.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak" »

XIX. mendetik Espainiako Gerra Zibilera: Euskal Nazionalismoa, Sozialismoa eta Errepublika

Historia3,79 KB

XIX. mendea: Industrializazioa eta Ideologia Berriak

Industrializazioak ideologia berriak ekarri zituen: nazionalismoa eta langile mugimendua, sozialismoa eta anarkismoa.

Langile mugimendua

Langileen lan baldintzek sindikatuen sorrera eragin zuten, eta sindikatuek lan baldintzak hobetzeko aldarrikatzen zituzten eskubideak. Sozialismoak PSOE sortu zuen, Pablo Iglesias buru zela, eta Bizkaian nagusitu zen. Perezaguaren grebak (1890-92) garrantzitsuak izan ziren. Geroago PCE eta anarkismoa ere agertu ziren, eta SOV eta ELA sindikatuak sortu ziren.

Nazionalismoa

Nazionalismoaren oinarriak tradizioa eta foruak ziren, bereziki Jainkoa eta legea. Sabino Aranak euskal nazionalismoaren ideologia sortu zuen.

1. Garaia (1893)

Arana erradikala zen. Espainia egotzi...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendetik Espainiako Gerra Zibilera: Euskal Nazionalismoa, Sozialismoa eta Errepublika" »

Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila (1931-1936)

Historia4,13 KB

Sorrera eta Testuingurua (1931-1936)

1931ko apirilaren 14aren ondoren, Errepublika ezarri zen eta Euskal Herriko estatutuaren garapena aztertzeko prozesu ezberdinak sortu ziren. Biurteko reformistan eta erreforma garaian, Euskal Herriko tradizionalistak eta nazionalistak eskuinean kokatu ziren (Errepublikazaleak, Sozialistak eta EAE-ANVko kideak ezkerrean zeudela). Eskuinak hauteskundeak irabazi zituen eta autonomia estatusaren aldeko esku-hartze handia egon zen.

Lehen Estatutu Proiektua: Lizarrako Estatutua

Eusko Ikaskuntzak bultzaturik, helburua Euskal Herriko garapen sozioekonomiko, kultural eta politikoa lortzea zen. Proiektuak 4 probintzia bildu eta Errepublika federalean sartzea proposatzen zuen, oinarri elebidunarekin eta Madrilgo Batzordea...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila (1931-1936)" »