XIX. mendetik Espainiako Gerra Zibilera: Euskal Nazionalismoa, Sozialismoa eta Errepublika

Historia3,79 KB

XIX. mendea: Industrializazioa eta Ideologia Berriak

Industrializazioak ideologia berriak ekarri zituen: nazionalismoa eta langile mugimendua, sozialismoa eta anarkismoa.

Langile mugimendua

Langileen lan baldintzek sindikatuen sorrera eragin zuten, eta sindikatuek lan baldintzak hobetzeko aldarrikatzen zituzten eskubideak. Sozialismoak PSOE sortu zuen, Pablo Iglesias buru zela, eta Bizkaian nagusitu zen. Perezaguaren grebak (1890-92) garrantzitsuak izan ziren. Geroago PCE eta anarkismoa ere agertu ziren, eta SOV eta ELA sindikatuak sortu ziren.

Nazionalismoa

Nazionalismoaren oinarriak tradizioa eta foruak ziren, bereziki Jainkoa eta legea. Sabino Aranak euskal nazionalismoaren ideologia sortu zuen.

1. Garaia (1893)

Arana erradikala zen. Espainia egotzi zuen, egoera ekonomiko eta sozialaren arazoen erantzule gisa. Espetxeratu egin zuten.

2. Garaia (1898)

Moderatua zen jarrera. Ramón de la Sota sartu zen, eta EAJ (Eusko Alderdi Jeltzalea) sortu zen.

3. Garaia (1902-03)

Autonomia eta independentzia utzi zituzten, eta EAJ desagertarazi nahi izan zuten. Lortu zuten Liga Vasco-Española eta Aurrera HIL sortzea.

Heriotza eta EAJren banaketa

Arana hil ondoren EAJ banatu egin zen: erradikal eta kontserbadoreen artean. Bitartekoen bidea hartu zuten, baina liskarrak izan ziren eta barne zatiketa gertatu zen. Berriro elkartu ziren, pragmatismoa eta autonomia hartuz. ANV ere sortu zen, eta ezkerreko nazionalistak eta beste mugimendu batzuk zabaldu ziren.

Ondorioak

Gaur egun EAJ eta Sozialismoa/PSOE indarra mantentzen dute.

7. Gaia: 1923-1930

Primo de Rivera diktadura (1923-30). Krisia zela eta, Alfonso XIII.a erregea utzi zuen. 1876ko Konstituzioa aurka matxinatu zen eta errepublikazaleak batu ziren monarkiaren aurka. Gobernuak ahultzen hasi ziren, eta Alfonso XIII Frantziara ihes egin zuen.

1931ko Errepublika

1931an Errepublika behin-behineko gobernua sortu zen: errepublikazaleak, sozialistak eta erregionalistak batu ziren. Buruzagi Niceto Alcalá-Zamora izan zen, eta gobernuan Azaña. Aldaketa ugari gauzatu ziren: armada, eliza eta nekazaritzan. Gorteak konstituzio berria onartu zuen: askatasuna, gobernu laikoa, autonomia, sindikatuen eskubideak eta emakumeen sufragio unibertsala. Victoria Kent eta Clara Campoamor aipagarriak izan ziren.

Bienio progresista (1931-33)

Erreforma ugari egin ziren: elizaren kontrako neurriak, zibil ezkontza, dibortzioa, ordena erlijiosoen desegitea, hezkuntza eta nekazaritza erreformak, armada erreforma eta autonomia proiektuak. Erreformen ondorioz, erreboltak izan ziren eta Sanjurjo kolpe militarra saiatu zen.

Bienio kontserbadorea (1934-36)

Eskuineko koalizioa, CEDA buru zela, erreformak gelditu zituen. Katalunia Estatutua bertan behera geratu zen eta EHn ez zen autonomia adostu. Iruzur fiskalen ondorioz, gobernua dimisioa eman zuen. Frente Popularra (ezkerreko koalizioa, sozialistak eta errepublikanoak) sortu zen. Egoera kaotikoa zen eta Sanjurjo eta Mola kolpe militarra prestatzen hasi ziren. Franco buru zela, porrota izan zen, eta Gerra Zibila hasi zen.

Gerra Zibila (1936-39)

Gerra nazionalistak eta errepublikanoen artean izan zen. Sanjurjo, Mola eta Franco buru zirela, Melillan hasi zen mugimendua. Lehen fasean penintsularen hego-mendebalde guztia hartu zuten, eta Iparraldea Mola-k hartu zuen. Madril soil geratu zen. Bigarren fasean Ebroko haran eta Madril+Bartzelona isolatu ziren eta nazionalek irabazi zuten 1939ko apirilaren 1ean.

Ondorioak

Errepublika desegin zen: lege, konstituzio, askatasun eta sufragioa ezabatu ziren. Errepresio handia gertatu zen errepublikanoen eta erregimen berriaren aurkakoen kontra.

Deskargatu

PDF Word HTML