Felipe V-etik Lehen Errepublikara: Espainiako liberalismoaren garapena

Historia9,29 KB

Felipe V-ek lege salikoa ezarri

1713an emakumeek ezin zuten erregearen ondorengoa izan. Karlos Maria Isidro izan zen ondorengoa 1830era arte. Fernando VII.a Kristinarekin ezkondu eta haurdun geratu zenean, 1830eko Berrespen Pragmatikoak emakumeei erregina izateko eskubidea aitortu zien.

Karlistak eta liberalak

  • Karlistak: absolutismo monarkikoaren alde eta Isidroren alde.
  • Liberalak: Isabelen alde, Kristina erreginaordearen agintaldian.

Fernando VII.a hil zenean, Karlistak matxinatu ziren.

Sarrera

Fernando hil zenean, Isabel adingabea zen. Erregetza Kristina erreginaordearen (1833-1840) eta Espartero jeneral erregeordearen (1840-1843) esku geratu zen.

Garai honetan finkatu ziren Espainian estatu liberalaren oinarriak. Zentralizazio politiko eta administratiboa abian jarri zen, eta batasun juridikoa lortzen saiatu ziren.

Liberalismoaren garapena

  • Liberal moderatuak: koroak botere handia izatea eta sufragio murriztua babesten zuten, hau da, aberatsak soilik politikan parte hartzearen alde. Absolutismoaren zenbait alderdi ere babesten zituzten: katolizismoaren nagusitasuna eta pribilegiatuen lur jabetzak.
  • Liberal aurrerakoiak: 1812ko Cadizko Konstituzioaren aldekoak ziren. Erreforma ekonomiko, sozial eta politiko sakonak proposatu zituzten: monarkiaren boterea mugatzea, parlamentua indartzea, estatu laikoa ezartzea eta industrializazioa sustatzea.

Errege Estatutuaren garaiko gobernu moderatua (1833-1835)

Lehen Karlistaldia zela eta, 1833an Maria Kristinak gobernu kontserbadorea osatu zuen Francisco Cea Bermudez buru zela. Liberalen eta armadaren presioen ondorioz, 1834an gobernu moderatua ezarri zuen, Francisco Martínez de la Rosa buru zela. Haren zeregin nagusia 1834ko Errege Estatutua izan zen, monarkia konstituzionalari bidea zabaldu ziona eta absolutismoaren eta Erregimen Zaharraren gainbehera ekarri zuena.

Progresisten goraldia (1835-1837)

Liberal progresistek matxinada eta altxamenduez baliatu zuten gobernura iristeko eta neurri iraultzaileagoak ezartzeko. Maria Kristinak Jose Maria Calatrava progresista jarri zuen gobernuburu eta Juan Álvarez Mendizábal ogasunaren buru. Haien garaiko neurri nabarmenenak hauek izan ziren:

  • Mendizabalen desamortizazioa: elizaren ondasunen desamortizazioa 1835-1837 bitartean egin zen, subasta publikoen bidez, karlisten kontrako gerra finantzatzeko eta zorra murrizteko. Erosle nagusiak noble eta burges aberatsak izan ziren. Ondorioz, nekazariak liberalismoaren aurka jarri ziren.
  • 1837ko Konstituzioa: nazioaren subiranotasuna aldarrikatzen zuen. Hego Euskal Herrian Foru erakundeak deuseztatu eta erakunde konstituzionalistak ezarri zituzten.

Moderatuen itzulera (1839-1840)

1837ko hauteskundeetan moderatuek irabazi zuten, baina 1840an udalen legea ezarri zuten. Lege hura oso zentralista zen, eta Maria Kristinaren eta moderatuen gainbehera ekarri zuen. Milizianoek eta progresistek Esparteroren erregeordetza eskatu zuten, eta Maria Kristina abdikatu zuen.

Espartero erregeordea (1840-1843)

Esparterok progresisten bateratze eta zentralizazio prozesuari jarraipena eman zion. Elizaren ondasunak saltzen eta milizia nazionalaren boterea sendotzen jarraitu zuen. Politika autoritarioa egin zuen, eta horrek progresisten eta moderatuen oposizio gogorra eragin zuen. Ondorioz, Kristinaren aldekoen matxinada eta hirietako altxamenduak gertatu ziren. 1843an Erbesera ihes egin behar izan zuen.

Liberal moderatuen hamarkada (1843-1868)

Bere erregealdian finkatuta gelditu zen estatu liberal zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta finantza arloko oligarkien interesen alde. Alderdi liberal moderatuak (1843-1868) agintean egon zen, 1854-1856 aldia izan ezik, non progresisten esku egon baitzen.

Hamarkada moderatua (1844-1854)

Isabel II.aren erregealdiaren lehen hamarkadan liberal moderatuak egon ziren agintean, eta estatu liberal moderatu, zentralista eta katolikoa sendotu ziren. Ramón María Narváez nabarmendu daiteke agintarien artean.

1849an, gobernu moderatuaren kontrako progresista ezkertiarrek Alderdi Demokrata sortu zuten. Gobernu moderatua latza eta errepresiboa zela salatzen zuten. Gizonaren eskubideen aitorpen zabala, bilzeko eta elkartzeko askatasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala eskatzen zituzten, besteak beste.

1846-1849 bitartean II. Karlistaldia (Katalunian) gertatu zen.

1852an Juan Bravo Murillok Konstituzio proiektu atzerakoi bat aurkeztu zuen, gobernuaren kontrako oposizioa areagotuz. Oposizio bizia egon zen, eta Bravo Murillok dimititu behar izan zuen. Ondoren sortutako gobernuek ez zuten egonkortasun politikorik izan.

Biurteko liberal progresista (1854-1856)

1854an Antonio Cánovas del Castillok Manzanareseko agiria idatzi zuen, erreforma erradikalagoak eskatuz. Progresistek, demokratek eta errepublikarrek iraultza egin zuten, eta matxinada erradikalak izan ziren hainbat hiritan, Madrilen eta Bilbon, eta batzorde iraultzaileak eratu zituzten. Gizarteko asaldura ikusita, Isabel II.ak Esparterori agindu zion gobernura itzultzea.

Erreforma progresistak urte gutxiko epean garrantzi handiko ekimenak egin zituzten legegintzan, administrazioan, ekonomian eta finantzetan. 1855ean Madozen desamortizazio legea onartu zen. 1856ko Konstituzioa idatzi zuten, lehen banketxeak sortu ziren eta trenbideen legea onartu zen.

Moderantismoaren itzulera (1856-1868)

1856an Esparterok dimititu zuen, eta erreginak O'Donnell jarri zuen boterean. Moderatuek eta progresismoaren sektore kontserbadoreenek gobernuaren kide izan ziren, moderantismo ziklo berria hasiz. O'Donnell eta Narváez txandaka egon ziren gobernuan 1856-1858 bitartean. 1858-1863 bitartean Batasun Liberala alderdi zentrista berriak kontrolatu zuen gobernua. 1863tik aurrera, moderatuek berreskuratu zuten agintea.

1866an Europan hasi zen krisi ekonomikoak kiebra eta hornidura krisiak eragin zituen, eta horrek egoera politiko eta sozial liskartsua areagotu zuen. Gobernuak gogor zapaldu zituen erregimenaren kontrako gizarte protestak eta militarren matxinadak.

1868ko iraultza (La Gloriosa)

1868an Juan Bautista Topete Cadizen matxinatu zenean hasi zen iraultza. Militar batzuek jarraitu zioten, baita progresista, demokrata, errepublikar eta unionista batzuek ere. Hirietan batzorde iraultzaileak eratu ziren, joera errepublikar eta demokratikokoak. Armadak Alcoleako Guda galdu zuen, eta Isabel II.ak herrialdetik alde egin behar izan zuen.

Gobernu iraultzailea (1868-1871)

Gobernu iraultzaileak neurri batzuk bultzatu zituen: inprimatzeko, elkartzeko eta biltzeko askatasuna eta irakaskuntza askatasuna erabat finkatzeko, gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezartzeko eta Gorte Konstituziogileak biltzeko. Monarkia konstituzionalaren alde zegoen, baina Borboi dinastia baztertuz. Oposizioan errepublikarrak zeuden, eta kolonietako independentzia ere aldarrikatzen zuten.

Amadeo I.a Saboiakoa (1871-1873)

1871an Amadeo Saboiakoa tronura iritsi zen, 1873ra arte iraun zuen erregealdian. Ezin izan zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizioaren indar gero eta handiagoari, ezta alderdien barneko zatiketei ere: progresista moderatuak eta erradikalak, eta errepublikarren artean unionistak, federalistak eta intrantsigenteak.

Lehen Errepublika (1873-1874)

Erregea abdikatu ondoren, Gorteek Nazio Biltzarrean bilduta Errepublika aldarrikatu zuten. Espainiaren historiako lehen erregimen errepublikarra 1874. urtera arte iraun zuen.

Errepublika federala

1873an, Pi i Margall lehendakari zela, Konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuten. Egitasmo horrek subiranotasuna herriari zegokiola zioen, botere banaketa arautzen zuen, eta eskubide guztiak eta federalismoa aitortzen zituen. Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa ere adierazten zuen, eta deszentralizazioaren bidean, probintziei autonomia handia aitortzen zien. Errepublikarren arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen, eta hirietara zabaldu zen iraultza kantonala. Bitartean, langile anarkistek greba orokorrak egiten zituzten Bartzelonan eta Valentzian, eta Euskal Herrian, Katalunian eta Castellonen gerra karlista zabaltzen ari zen. Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen 1873ko uztailean.

Errepublika unitarioa

Nicolás Salmerón izendatu zuten Errepublikako lehendakari. Errepresio gogorra erabili zuen, armadaren eta Guardia Zibilaren bidez, fronte karlistaren aurrerapenari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko. 1873ko irailean Emilio Castelar hartu zen lehendakari, errepublikar unitarioen adar kontserbadorearen burua zena. 1874ko urtarrilean Manuel Pavía jeneralak estatu kolpea eman zuen, eta Gorteak desegin zituen Guardia Zibilaren bidez. Ondoren Serrano jeneralak hartu zuen lehendakaritza.

Esperientzia errepublikar iraultzaileak zer ekarri zuen ikusita, gizarteko sektore asko Alfontso XII.aren alde jarri ziren: apaizgoa, armada, kontserbadoreak eta moderatuak. Lur jabe handiak Antonio Cánovas del Castilloren inguruan batu ziren, Isabel II.aren semea Alfontso XII.a Espainiako errege izendatzeko.

Alfontso XII.a Espainiako errege (1874)

1874an Alfontso XII.a Espainiako errege izendatu zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML