Espainiako II. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta Erreformak
1. Sarrera: Errepublikaren bilakaera politikoa (1931-1936)
Errepublikak eboluzio pendularra izan zuen. Beste garaietako arazoak konpontzen saiatu baino gehiago, gobernu batek besteak egindakoa desegin zuen.
1.1. Monarkiatik errepublikarako aldaketa
1923an Canovasen Berrezarkuntza sistema eta Primo de Riveraren diktadura amaitu ziren, monarkia gordez. Diktadura erori ondoren ezinezkoa zen sistem konstituzionalera itzulitzea, monarkiaren aurkako sozialistak, errepublikazaleak eta erregionalistak baitzeuden.
1930-1931 bitartean errepublikara eman zuten ekintzak hauek izan ziren:
- Donostiako ituna: Sozialistak, errepublikazaleak eta nasionalistak elkartu ziren; Alcala Zamorak presiditutako Batzordea eratu zuten, behin-behineko gobernua osatuko zuena.
- Jacako altxamendua eta Cuatro Vientoseko aerodromoa: 1930eko abenduan porrota izan zuten.
- Hauteskundeetako boikota: Berenguerrek deitutako hauteskunde orokorrei boikota egin zieten eta Berenguerrek dimititu egin zuen. Aznarrek monarkiaren aldeko edo kontrako erreferendum bihurtu zen udal hauteskundeetarako deia egin zuen. Monarkikoek gehiengo lortu zuten, baina erregea erbesteratu egin zen gerra zibila eragozteko.
1.2. Errepublikaren aldarrikapena
1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen. Francesc Maciák Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen Iberiako federazioaren barruan. Espainiar ezkerrek 1931ko udal hauteskundeetara deitu zuten, non Batzorde Iraultzaileak Behin-Behineko Gobernua osatu zuen. Ezkerrak boterean egonda, errepublikak ezin izan zien arazoei aurre egin:
- 1929ko krisiaren ondorio ekonomiko sozialak.
- Aurreko garaietako arazo estrukturalak.
- Ezegonkortasun politikoa eta erdi mailako klaseen laguntza falta.
- Errepublika gero eta erradikalagoa bihurtu izana, gerra zibila sorraraziz.
2. Behin-behineko Gobernua (1931ko apirila-abendua)
Alcala Zamorak presiditu zuen, Azaña eta Largo Caballero kide zituela. Programa politikoak hiru helburu nagusi zituen: konstituzio berria egitea, arazoak identifikatzea eta erreformak abian jartzea.
2.1. 1931ko Konstituzioa
Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak ekainaren 28an egin ziren. Errepublikazaleek eta sozialistek irabazi zuten, Julian Besteiro buru zela. Katolikoek dimititu egin zuten (Alcala Zamora eta Maura). Konstituzioaren ezaugarriak:
- Klase guztietako langileen errepublika zen.
- Demokratikoa, aurrerakoia, deszentralizatua eta laikoa.
- Askatasuna eta eskubide sozialak aldarrikatu ziren.
- Eliza eta estatua bereizi ziren.
- Estatuak jabetza pribatua desjabetzeko ahalmena zuen.
3. Bihurteko Erreformista (1931ko abendua - 1933ko iraila)
3.1. Arazoak eta erreformak
Oposizioko alderdiak kontuan ez hartzeak handia eragin zuen:
- Erlijioa: Arazoa Segura kardinalak monarkiaren eta elizaren aldeko pastorala idatzi zuelako sortu zen; elizaren aurkakoek elizak erre zituzten eta gobernuak Segura kardinala Espainiatik bota zuen. Erreforma gisa, Jesusen Lagundia desegin zen, ezkontza zibilak eta dibortzioa legeztatu ziren, elizak jasotzen zituen dirulaguntzak kendu ziren eta hezkuntzatik erlijioa kendu zen. Ondorioz, katolikoak sistemaren aurka jarri ziren.
- Nekazaritza: Arazoa latifundismoa zen eta lurrak ez ziren landu; Largo Caballerok Nahitaezko Laborantza Dekretua eman zuen. Erreformaren helburua latifundismoa ezabatzea eta nekazariei lurrak banatzea zen, produkzioa handitzeko. Hartutako neurriak: lantzen ez ziren lurrak desjabetu eta indemnizazioa ordaindu zen, eta lurrak nekazarien artean banatu ziren goi noblezia izan ezik. IRA sortu zen eta lurren jabetza estatuarena izatea ezarri zen. Emaitza urriak izan ziren oposizioaren, moteltasunaren, ikerketa faltaren eta jornalerioen haserrearen ondorioz. Ondorio nagusia Casas Viejasko altxamendua izan zen.
- Autonomia: Katalunian Maciák Estat Català aldarrikatu zuen. Behin-behineko gobernuak Generalitatea aitortu eta autonomia estatu bat sortu zuen. 1932an Kataluniako Autonomia Estatutu Proiektua erreferendum baten bidez onartu zen, eta Espainiako Gorteek ere onespena eman zioten urte berean. 1932an Euskad eta Nafarroarako estatutu baten aurreproiektua egin zen, baina oposizioagatik bertan behera geratu zen.
- Arazo sozialak: Largo Caballero Lan Ministroa zen; 8 orduko lanaldia ezarri zuen eta greba eskubidea arautu zuen. Hala ere, nekazaritzako erreformaren porrotagatik eta 1929ko krisiagatik langileen lan baldintzak ez ziren hobetu. UGTk gobernuari lagundu zion, baina CNTk ez.
- Hezkuntza: 1931ko Konstituzioaren arabera lehen hezkuntzak doakoa eta mistoa izan behar zuen. Analfabetismoari buelta emateko 7.000 ikasle kontratatu ziren eta haurrak eskolarizatu ziren. Bigarren hezkuntzan ere hobekuntzak egin ziren.
- Arazo militarra: Ejertzitoa monarkikoa zenez, errepublikarentzat arazoa zen. Ofizialen kopurua gutxitu zen eta militarrei Errepublikarekiko fideltasun zin egitea behartu zitzaien, bestela erretiroa hartuz. Zaragozako Akademia Militarra itxi eta Eraso Guardia sortu zen.
3.2. Bihurteko erreformistaren porrota
Gobernuak ez zituen bere helburuak lortu eta oposizioa gero eta handiagoa zen. Sozialisten eta errepublikazaleen arteko aliantza hautsi egin zen Casas Viejas gertaeraren ondorioz. Bi gertaera nagusi: Sanjurjo jeneralaren altxamendu eskuindarra eta anarkisten matxinadak Katalunian eta Andaluzian. Azkenik, Azañak dimititu egin zuen.
4. Bihurteko Kontserbadorea (1932ko iraila - 1936ko otsaila)
Alcala Zamorak hauteskunde orokorrak deitu zituen eta emakumeek lehen aldiz botoa eman zuten. Eskuindarren arrakastaren arrazoiak: Azañaren erradikalismoagatiko beldurra, CEDA elkartuta aurkeztu izana, ezkertiarrak bananduta joatea eta CNTren abstentsioa. CEDAk irabazi arren, Lerrouxen alderdiak gobernatu zuen CEDAren laguntzarekin, bihurteko erreformak deuseztatuz.
4.1. Erradikalen gobernua: kontraerreformak
- Erlijioa: Erlijioak berriz indarra hartu zuen eskoletan eta dirulaguntzetan.
- Nekazaritza: Lurrak jabeei itzuli zitzaizkien eta gutxieneko soldatak kendu ziren. Ondorioz, langabezia igo zen eta grebak ugaritu ziren.
- Autonomia: Kataluniako autonomia oztopatu zen eta euskal estatua eragotzi zen. Diputatu katalan ezkertiarrek Madrilgo Gorteak utzi zituzten.
- Amnistia Legea: Sanjurjo jenerala eta 1932ko estatu kolpeko parte-hartzaileak kartzelatik atera zituzten. Horren ondorioz, sozialistak, komunistak eta anarkistak harremanetan jarri ziren fronte komun bat sortzeko.
4.2. Erradikalen eta CEDAren gobernua
1934an nekazari eta industriako langileen grebak egon ziren, UGTk eta CNTk bultzatuta. Gobernuan CEDAko hiru ministro sartu zirenean, Asturiaseko Urriko Iraultza piztu zen. Luis Companys-ek Estat Català aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika federalaren barruan, eta gobernu zentralak gogor erreprimitu zuen. Errepublika sozialista aldarrikatu zen eta zapaltzeko, Marokotik Legioa ekarri zuten. Ondorioz, gobernu eskuindarra erradikalizatu egin zen, nekazaritza legea kontraerreforma bihurtu zen, gizartea bi taldetan banatu zen, Lerrouxen dimisioa gertatu zen eta hauteskundeak deitu ziren.
5. Fronte Popularra (1936ko otsaila - uztaila)
Hauteskundeak 1936ko otsailaren 16an egin ziren. Fronte Popularrak irabazi zuen alde txikiarekin. Azaña Errepublikako lehendakari bihurtu zen eta Casares Quiroga gobernuburu. Iraultza giroa nagusitu zen. 1936an militar ezkertiar eta eskuindarrak estatu kolpe bat prestatzen hasi ziren. Pistolari batzuk Eraso Guardiako teniente bat hil zuten eta, horren bueltan, parlamentario buru bat hil zuten. 1936ko uztailaren 18an Altxamendu Nazionala hasi zen, gerra zibila ekarriz. Hiru urte ondoren, Franco jeneralaren diktadura ezarri zen.