Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Arrazionalismoa vs Enpirismoa: Ezagutzaren Oinarriak

Filosofia eta etika3,73 KB

Descartesen Metodo Kartesiarraren Arauak

Descartesen metodo kartesiarrak lau arau nagusi ditu:

  1. Ebidentziaren araua: Ez jotzea egiazkotzat argi eta garbi ez dakigun ezer. Presa eta aurreiritziak albo batera utzi, eta soilik arrazoimenari argi eta garbi aurkezten zaiona onartu behar da.
  2. Analisiaren araua: Zailtasun bakoitza behar dugun zati guztietan banatzea, hobeto konpondu ahal izateko. Ezagutzak egiazko ziurtasuna eskuratu nahi badu, soiletik hasi behar du.
  3. Sintesiaren araua: Ezagutzak errazenetatik konplexuenetara ordenatu behar ditugu.
  4. Enumerazio edo berrikuspenaren erregela: Beti enumerazio osoak (zerrendaketa konplexuak) eta berrikuspen orokorrak egin behar ditugu, ezer ez dugula ahaztu ziurtatu arte.

Adimenaren Eragiketak

Ezagutzeko bi modu...

Jarraitu irakurtzen "Arrazionalismoa vs Enpirismoa: Ezagutzaren Oinarriak" »

Arimaren Elikadura: Ezagutza, Diziplina eta Bertutea

Filosofia eta etika3,02 KB

Arimaren Izaera eta Elikadura: Ezagutzaren eta Bertutearen Garrantzia

Testu honetan, egileak, pertsonaien arteko elkarrizketa baten bidez, arimaren izaerari eta elikadura-iturriei buruzko gai sakon bat aurkezten du. Arimak bere elikagaiak ote dituen eta ezagutzari eta zientziari lotuta ote dagoen galdetzen du. Amak dio arima jakintzatik eta zientziatik bakarrik elikatzen dela, funtsezko lotura ezarriz arimaren elikaduraren eta jakintzen eskurapenaren artean.

Arimaren Elikadura eta Pentsamendu Filosofikoa

Ideia hauek Tomas Akinokoa eta Aristoteles bezalako pentsalari klasikoekin alderatuz gero, antzekotasunak aurki daitezke giza garapenean jakintzak eta jakituriak duten garrantzia azpimarratzen duen ikuspegi aristotelikoarekin. Ikuspegi estoikoak,...

Jarraitu irakurtzen "Arimaren Elikadura: Ezagutza, Diziplina eta Bertutea" »

Agustinen Filosofia: Platonen eta Neoplatonismoaren Eragina

Filosofia eta etika2,83 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinengan

Platonen filosofiak eragin handia izan zuen Agustinengan. Haren pentsamenduak Agustinen ikuspegi filosofikoaren oinarriak ezarri zituen, nahiz eta Agustinek bere fede kristauaren argitan egokitu eta berrinterpretatu zituen ideia asko.

Ontologia: Jainkoa eta Bi Munduen Teoria

Ontologiari dagokionez, Agustinek Platonen bi munduen existentzia onartzen badu ere (mundu sentigarria eta mundu ulergarria), Ideien mundua ez da Jainkoarekin bateragarria, biak absolutuak baitira. Hori azaltzeko, Neoplatonismoa eta Plotinoren pentsamendua aurki ditzakegu erdibide gisa. Filosofia platondar honek Platonen pentsamenduaz gain, beste antzinako filosofien ideiak elkartzen ditu. Plotinoren filosofiaren gailurrean Bat-a...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen Filosofia: Platonen eta Neoplatonismoaren Eragina" »

Platonen Filosofia: Ideietatik Zoriontasunera

Filosofia eta etika2,37 KB

Ongiaren Ideia

Ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan, "ideiak" eta kontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak izango dira. Horrelakoak ditugu, besteak beste, aritmetika (kalkuluaren jakintza den bezain batean), zentzumenen okerreko atzemateak zuzentzen baititu; geometria, forma aldaezinen zientzia gisa; eta azkenik, astronomia, mugimenduetatik perfektuena, hau da, zeruetakoa, ikertzen duena.

Mundu Ikusgaia

Mundu ikusgaia gauza material eta bizidunen mundua litzateke, zentzumenen bidez hautematen duguna, aldakorra, jariakorra eta inperfektua. Platonen arabera, mundu hau ideien munduaren kopia litzateke, imitazioa. Platonek bi objektu mota bereizten zituen mundu ikusgarrian: objektu ikusgarriak eta irudiak....

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Ideietatik Zoriontasunera" »

Materialismo Historikoa: Marxen Historiaren Zientzia

Filosofia eta etika2,74 KB

Materialismo Historikoa: Sarrera

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Funtsean, Hegelek historia nola ikusten zuenaren ikuskeraren aldaketa dakar.

Materialismoaren eta Idealismoaren Kontrastea

Hegelen iritziz, ideia da dialektikoki bilakatzen ari dena. Marxentzat, ostera, historia dialektikoki ulertu eta ikusi behar da, baina Hegelek ideia dioen tokian Marxek materia jartzen du.

Marxek burgesiaren materialismoa kritikatzen du, gizakia izaki pasibo gisa hartzen delako. Marxen materialismoa, aldiz, gizakiaren baieztapena da, historiaren protagonista gisa.

Materialismo Historikoaren Oinarriak

Materialismo historikoa bi ideia hauetan oinarritzen da:

  1. Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin finkatzen dituen harremanak harreman naturalak
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Historiaren Zientzia" »

Filosofia Modernoaren Aurrekariak eta Descartesen Arrazionalismoa

Filosofia eta etika1,98 KB

Gizartearen eraldaketa eta Zientzia Iraultza

Berpizkundean, hainbat gertaera nagusi izan ziren: Absolutismoaren gorakada, Elizaren Kontrarreforma eta Zientzia Iraultza.

Absolutismoa eta Kontrarreforma

Absolutismoari dagokionez, Erdi Aroan jauntxoek lortutako boterea erregeek berreskuratuko dute, hainbat baliabide erabiliz, eta horrela, erregeen boterea handituz joango da. Absolutismoa ez da garai historiko bat bakarrik, pentsamolde eta jarrera bat ere bada.

Bestalde, garai haietan, Elizaren Kontrarreforma gertatuko da. Egindako erreformagatik, Elizak indar asko galduko du, ordura arte jakintza guztia monopolizatzen baitzuen.

Zientziaren gorakada

Beraz, Elizak behera eta Zientziak gora egingo dute. Aipatzekoa da zientziaren gorakada hau filosofia...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Modernoaren Aurrekariak eta Descartesen Arrazionalismoa" »

Ezagutzaren Teoriak eta Mailak: Filosofiaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika5,05 KB

Ezagutzeko Moduak

Dogmatismoa: Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du. Izan ere, gure ezagutzazko ahalmenak horretarako gai direlakoan daude pertsona horiek.

Eszeptizismoa: Honen ustez, ezinezkoa da ezagutza fidagarriak eskuratzea, inoiz ez baitago nahiko frogarik zerbait egiazkotzat hartzeko.

Subjektibismoa eta Erlatibismoa: Unibertsalki baliozkoak diren egiak lortzeko aukerarik ez dagoela uste dute. Subjektibismoaren ustez, egiazkoa zer den jakitea subjektu bakoitzaren esku dago. Erlatibismoaren ustez, aldiz, zerbait egiazkotzat edo gezurrezkotzat jotzea kultura, garai edo giza talde bakoitzaren esku dago.

Pragmatismoa: Egiazkoa eta baliagarria parekatzen ditu. Hau da, baliagarria dela iritziz gero, egiazkotzat jotzen...

Jarraitu irakurtzen "Ezagutzaren Teoriak eta Mailak: Filosofiaren Ikuspegiak" »

Enpirismoa: Ezagutzaren Iturburua Esperientzian

Filosofia eta etika2,22 KB

Enpirismoa

Enpirismoa XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdian Britainiar uharteetan garatu zen korronte filosofiko bat da. Enpirismoaren eta Europa kontinentalean garatu zen arrazionalismoaren arteko eztabaida Kanten filosofia kritikoa agertu arte luzatu zen. Kanten filosofia kritikoan bi korronte filosofiko hauek bat egiten dute.

Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

  1. Esperientzia da ezagutzaren iturria. Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel huts bat da, eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.
  2. Esperientzia bera da arrazoimenaren muga. Esperientziatik haratago joanez gero, probablea edo zalantzakorra denaren esparruan sartzen gara.
  3. Eduki metafisikoak ezagutezinak dira,
...
Jarraitu irakurtzen "Enpirismoa: Ezagutzaren Iturburua Esperientzian" »

Justizia, Kontzientzia Morala eta Animalien Etika: Kohlbergen Etapak eta Gogoetak

Filosofia eta etika2,35 KB

Justiziaren Arazoibide Moralak

Kohlbergen Etapak

Kohlbergen arabera, arrazoibide moralaren garapena hiru etapatan banatzen da: prekonbentzionala, konbentzionala eta postkonbentzionala. Herautasun morala prozesu bat da, non hasieran heteronomia nagusi den eta gailurra autonomia morala den.

Maila Prekonbentzionala

Maila honetako pertsonentzat, beren interesak asetzen dituena da justua, eta ondorioen arabera ona (saria) edo txarra (zigorra) da. Indibiduo hauek heteronomoak dira, ulkada berekoietan oinarritzen direlako (menpe).

Maila Konbentzionala

Maila honetakoek justutzat jotzen dute beren gizarteko ohiturekin bat datorrena. Maila prekonbentzionalekoak baino autonomoagoak dira, baina oraindik heteronomoak, beren gizarteko ohituretara moldatzen direlako....

Jarraitu irakurtzen "Justizia, Kontzientzia Morala eta Animalien Etika: Kohlbergen Etapak eta Gogoetak" »

Nietzsche: Erlijioa, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,46 KB

Erlijioa eta Kristautasuna Nietzscheren Ikuspegitik

Nietzscheren aburuz, erlijioa beldurretik sortzen da. Gainera, erlijio ororen aurka egiten du, erlijioak metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten duelako: naturaz gaindiko gizaki transzendenteak aldarrikatzen ditu eta antzinako balio dionisiakoak baztertzen ditu. Bestalde, kristautasuna platonismo herrikoia dela dio, ahula eta esklabotzat hartzen du. Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu.

Nietzscherentzat Jesu Kristo ez da Elizaren sortzailea, gizon apal eta onguratsua baizik.

Jainkoaren Kontzeptua eta Nihilismoa

Kristautasunaren ideia guztien oinarrian Jainkoa dago, bizitzaren aurkakoa. Jainkoaren sorrera ametsezkoa da guztiz. Jainkoa desagertzean hari lotutako balioak ere...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Erlijioa, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia" »