Nietzsche: Erlijioa, Jainkoaren Heriotza eta Supergizakia

Filosofia eta etika2,46 KB

Erlijioa eta Kristautasuna Nietzscheren Ikuspegitik

Nietzscheren aburuz, erlijioa beldurretik sortzen da. Gainera, erlijio ororen aurka egiten du, erlijioak metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten duelako: naturaz gaindiko gizaki transzendenteak aldarrikatzen ditu eta antzinako balio dionisiakoak baztertzen ditu. Bestalde, kristautasuna platonismo herrikoia dela dio, ahula eta esklabotzat hartzen du. Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu.

Nietzscherentzat Jesu Kristo ez da Elizaren sortzailea, gizon apal eta onguratsua baizik.

Jainkoaren Kontzeptua eta Nihilismoa

Kristautasunaren ideia guztien oinarrian Jainkoa dago, bizitzaren aurkakoa. Jainkoaren sorrera ametsezkoa da guztiz. Jainkoa desagertzean hari lotutako balioak ere desagertuko dira. Eta balio horien arbuioa nihilismoaren ezaugarria da.

Jainkoaren Heriotza eta Gizakiaren Eraldaketa

Horrela mintzatu zen Zaratustra laneko 'Gizaki Zoroa' atala guztiz deigarria da. Jainkoaren heriotza ezinbestekoa da gizaki askeak moralaren eraldaketari ekin diezaion. Heriotza horrek utzitako hutsuneaz jabetzen den lehena gizaki zoroa da. Eta heriotzaren ondoren bi urrats daude:

  • Arriskutsua: gizakiak noraezean gelditzeko arriskua duelako.
  • Txalogarria: supergizakia konturatzen denean gizaki berriak haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Gizakiak bere buruaren gainetik beste gizaki maila bat sortu behar du, supergizakia hain zuzen ere.

Supergizakiaren Etorrera eta Eraldaketa Prozesua

Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa, supergizakiaren etorrera da. Inolako asmorik eta indar sortzailerik gabe dagoen azken gizakiaren aurrean supergizakiaren itxaropenaz arituko da Zaratustra. Nietzschek iraganarekin apurtu nahi du gizaki berri bat sortzeko, bere etorkizunaren jabe izan dadin. Giza esentzia etengabe eraldatzen ari den zerbait da. Gizakiak pobretua eta bihurritua izan da hasieran, eta askatu egiten da Jainkoaren heriotzaren ondoren.

Eraldaketa horren urratsak irudi batzuen bidez azaltzen ditu Nietzschek:

  • Lehen fasean, espiritua gamelu bihurtzen da.
  • Ondoren, gamelua lehoi bihurtzen da. Hala ere, lehoiak ez du indar nahikorik balio berriak sortzeko.
  • Azkenik, lehoia haur bihurtzen da, balio berriak sortzeko gai den izaki gisa.

Deskargatu

PDF Word HTML