Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Jainkoaren existentzia: Bost ibilbideak

Filosofia eta etika2,09 KB

Jainkoa badela egia errebelatua da eta Tomas Akinokoaren ustez, arrazoimenaren bidez froga daiteke bere existentzia. Jainkoa ez da mundu materialeko izakia eta esperientziarekin bakarrik ezin da frogatu bere existentzia, arrazoimena beharrezkoa da. Gizakiontzat jainkoa ezagutzea ez da erraza baina bai posiblea.

Tomasek jainkoa badela frogatzeko bost bide aurkezten ditu Summa Theologiae liburuan. Bide hauek independenteak dira beraien artean baina egitura komuna dute eta batekin nahikoa da Jainkoaren existentzia frogatzeko.

Lehen bidea: Motore higiezinaren bidea

Munduan aldaketak gertatzen dira, orduan, higidura bakoitzak atzetik kausa higiarazle bat du. Hau kate bat da baina ez da posible infinituraino iristea, lehen eragile bat izan behar du,...

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren existentzia: Bost ibilbideak" »

Ilustrazioaren Oinarrizko Kontzeptuak: Askatasuna, Aurrerapena eta Gidaritza

Filosofia eta etika2,38 KB

Erabilera Pribatua eta Publikoa

Erabilera pribatua pertsona batek ezagutzen edo kezka gisa duen gai bati buruz ari denean gauzatzen da, baina ez bere izen propioan mintzo denean, baizik eta duen kargutik edo erakunde bateko partaide gisa ari denean. Kanten ustez, halakoetan, arrazoiaren erabilera muga liteke, askatasun gutxitze horrek Ilustrazioari kalterik egin gabe. Erabilera publikoa eta pribatua bata bestearengandik oso urrun badoaz, erabaki beharra izaten du pertsonak: erakunde hori utzi, barruan segituz aldatzen ahalegindu... (kanporatua ere izan liteke). Zenbaitetan, ez da erraza izaten erabilera bat non bukatzen den eta bestea non hasten den zehaztea.

Askatasuna

Kanten ustez, Ilustraziorako ezinbesteko baldintza da askatasuna. Gizakiak...

Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Oinarrizko Kontzeptuak: Askatasuna, Aurrerapena eta Gidaritza" »

Jainkoaren Kreazioa, Ondasunak, Bertutea, Bekatua, Zoriontasuna, Akademikoa eta Jakinduria

Filosofia eta etika3,72 KB

Jainkoa: atributuak eta kreatzailea

Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua, eta aldagaitza da. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu ditu. Izatea Jainkoagandik jaso dute.Jainkozko kreazio librea, San Agustinen iritziz, bat-batekoa eta osoa da. Bibliako sei egunetako kontakizuna alegoria bat da. Jainkoak era zuzenean, bitartekorik gabe, sortua da dena. Hala ere, kreazioa denboran zehar hedatzen da, eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira, beren jaiotza-arrazoiek edo ideien kopiek, denboran zehar, heldutasun- eta jaiotza- unea lortzen dutenean, Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera.

Ondasun iraunkorrak eta iragankorrak

Suntsiezinak diren ondasunak, hots,...

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren Kreazioa, Ondasunak, Bertutea, Bekatua, Zoriontasuna, Akademikoa eta Jakinduria" »

Fedea eta Arrazoimena Santo Tomasengan

Filosofia eta etika2,61 KB

Errealitatea nolakoa den aztertzeko bi bide bereizi zituen: fedearena, teologiarena, bata, eta filosofiarena, arrazoimenarena, bestea. Abiapuntu ezberdina dute eta bide ezberdina jarraitzen dute. Filosofiari egia naturala dagokio, eta Teologiari naturaz gaindiko egia. Filosofiak arrazoimena erabiltzen du, behetik gora abiatzen da –zentzumenetatik abiatuz- eta arrazoimenaren egiak aurkitzen ditu. Teologiak errebelazioa du abiapuntu eta jainkozko autoritatean oinarrituz, fedearen eremuko egiak lortzen ditu. Bakoitzak bere aldetik egia lortu badezake (independienteak dira) ere, ezin du bien artean gatazkarik egon, arrazoimena eta fedea Jainkotik baitatoz. Arrazoimena buruaskia da egia lortzeko (San Agustineki ezberdintasun nagusia , hark arrazoimenak...

Jarraitu irakurtzen "Fedea eta Arrazoimena Santo Tomasengan" »

Metodo kartesiarra: Ezagutzaren bilaketa

Filosofia eta etika2,09 KB

Metodo kartesiarra

Metodoa gauza guztien gainetik ezagutza perfektura eramango gaituen bidea da. Metodoa ezagutza guztietara aplikatzen diren arau batzuetan datza eta hori hala da inteligentzia eta arrazoitze gaitasunak berberak direlako gizaki guztietan. Metodoaren xedea, beraz, arrazoiaren erabilera naturala erraztea da. Metodoa jarraiki desbideraketa hau sahiestuko dugu, eta ez dugu inoiz hartuko egiatzat errakuntza bat.

Ebidentziaren Araua

Ez dugu ezer egiatzat hartuko, baldin eta adimenarentzat agerikoa ez bada, argi eta bereizia izan behar da.

Analisia edo Azterketaren Araua

Baieztapen konplexuak haiek osatzen dituzten elementu sinpleenetan bereizi behar dira, arazoa ahalik eta gehiena zatitu behar dugu, natura soiletan banatita geratu arte....

Jarraitu irakurtzen "Metodo kartesiarra: Ezagutzaren bilaketa" »

Egiaren Teoriak: Koherentzia eta Elkarrekikotasuna

Filosofia eta etika5,2 KB

Egia: Elkarrekikotasun eta Egokitzapen Teoria

Teoria hori gure kulturan sen onekoa iruditzen zaiguna jasotzen duen egia ulertzeko modua da. Egia hau dela baieztatzen du: esaten edo pentsatzen dugunaren eta errealitatearen arteko elkarrekikotasuna edo egokitzapena. Adibidez, norbaitek pentsatzen edo esaten badu «Orain euria ari du» eta ondoren leihotik begiratu eta euria erortzen ikusten badu, onartu beharko dugu esakune hori egiazkoa dela. Hori horrela, teoria horrek defendatzen du egia esakune batzuen ezaugarria dela, eta esakune horiek munduan dagoenarekin edo hartan gertatzen denarekin bat egiten dute. Esakune faltsuek ez dute ezaugarri hori.

Egia elkarrekikotasun gisa lantzen duen teorian aurkitzen dira ezagutzearen jarduera osatzen duten...

Jarraitu irakurtzen "Egiaren Teoriak: Koherentzia eta Elkarrekikotasuna" »

San Agustinen Bizitza eta Testuingurua

Filosofia eta etika2,43 KB

1. SAN AGUSTINEN BIZITZA ETA TESTUINGURUA

Aurelio Agustin edo San Agustin Hiponakoa, haren goitizenari kontraesanez, ez zen Hiponan jaio; Tagasten baizik, hain boteretsu zen Erromatar Inperioaren menpe zegoen Ipar Afrikako eskualde batean, 354. urtean. Inperioaren barne zegoen probintzia zenez, paganismoa zen bertan bestelako erlijio batean sinestea (geroago, dakigunez aldatu egingo da kristautasuna Inperioko erlijio nagusia bihurtuz).

Nahiz eta bere aita Aurelio paganoa izan, amak, Monikak, semea hezitu zuen ideologiaren jarraitzailea zen, kristautasunean zuen fedea, hain zuzen ere. Hala ere, Agustin gaztaroan zebilela, kristautasunetik nahiko aldendu zen; nahiz eta, geroago, ikusiko dugun bezala Jainkoaren eskuetan berriz ere jarri.

Madaurara...

Jarraitu irakurtzen "San Agustinen Bizitza eta Testuingurua" »

Substantzia, Akzidenteak eta Izatea Filosofian

Filosofia eta etika2,99 KB

Substantzia eta Akzidenteak: Oinarrizko Kontzeptuak

Filosofian, funtsezko bi kontzeptu dira substantzia eta akzidenteak, errealitatearen izaera eta aldaketa ulertzeko ezinbestekoak.

Substantzia: Berezko Izatea

Substantzia objektuaren berezko eta funtsezko definizioa da: «den hori izateko izaki denak gal ez dezakeena», beti berdin eta bere horretan irauten duena. Gauzen beharrezko esentziarekin identifikatu da.

Akzidenteak: Ezaugarri Kontingenteak

Akzidenteak objektu horrek funtsezkoak ez dituen ezaugarriak dira. Objektu bat definitzeko beharrezkoak ez diren ezaugarriak dira, eta desagertu egiten dira objektuetan gertatzen diren aldaketen ondorioz. Hori dela eta, kontingenteak dira.

Substantziaren Bilakaera Historian Zehar

Antzinaroa eta Erdi Aroa:

...
Jarraitu irakurtzen "Substantzia, Akzidenteak eta Izatea Filosofian" »

Platon eta Aristoteles: Gobernu, Errealitate eta Ezagutza

Filosofia eta etika3,46 KB

Platon eta Sofistak: Gobernuaren Ikuspegiak

Platonen Gobernu Ideala: Filosofo-Erregea

Platonen ustez, hiria gobernari bakar batek gidatu beharko luke. Gobernari horrek ikasketa bereziak izan beharko lituzke, eta arimaren atal arrazionala ordezkatuko luke, zuhurtzia bertute nagusi duela.

Platonen iritziz, monarkia zen gobernu mota hoberena, agintari bakar bat baitzegoen. Izan ere, Platonen ustez, justizia hiriaren bertutea da, eta filosofoak, ideien mundutik eta balore gorenetatik gertu daudenez, haiek izan behar dira gobernariak, ongia eta justizia inork baino hobeto ezagutzen dituztelako.

Platoni ez zitzaion demokrazia batere gustatzen, bi arrazoi nagusirengatik:

  • Bere maisu izandako Sokrates hiltzeagatik.
  • Herriaren gobernua denez, baina herria gobernatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Aristoteles: Gobernu, Errealitate eta Ezagutza" »

Marxen Filosofiaren Interpretazioak

Filosofia eta etika2,2 KB

Marx eragMarxen filosofiaren zenbait interpretazio egin izan dira, eta hala, zenbait marxismo ere sortu. Badira zenbait sistema filosofiko marxistatzat dutela bere burua, eta Marxen oinarri batzuetatik sortzen direnak. Aniztasuna oso handia da arlo horretan. Hala ere, Marxen bi interpretazio mota bereiz daitezke, ortodoxoaz gain: interpretazio humanista eta interpretazio zientifikoa.

Lehenbizikoa interpretazio humanistaren eredua da, Lukács-ek, Bloch-ek edo Schaff-ek ordezkatzen dutena. Haien ustez, marxismoaren ardatza gizakia da: mamitzat askatasuna duena eta balio gorena eta lehena dena. Ekonomia ez da muina, gizakiaren tresna bat baizik. Korronte honen arabera, metodoa borroka-elementua baino ez da, gizarte kapitalistak eraso egiten dion...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Filosofiaren Interpretazioak" »