Materialismo Historikoa: Marxen Historiaren Zientzia

Filosofia eta etika2,74 KB

Materialismo Historikoa: Sarrera

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Funtsean, Hegelek historia nola ikusten zuenaren ikuskeraren aldaketa dakar.

Materialismoaren eta Idealismoaren Kontrastea

Hegelen iritziz, ideia da dialektikoki bilakatzen ari dena. Marxentzat, ostera, historia dialektikoki ulertu eta ikusi behar da, baina Hegelek ideia dioen tokian Marxek materia jartzen du.

Marxek burgesiaren materialismoa kritikatzen du, gizakia izaki pasibo gisa hartzen delako. Marxen materialismoa, aldiz, gizakiaren baieztapena da, historiaren protagonista gisa.

Materialismo Historikoaren Oinarriak

Materialismo historikoa bi ideia hauetan oinarritzen da:

  1. Gizakiak beste gizakiekin eta naturarekin finkatzen dituen harremanak harreman naturalak dira, hots, gizakiak naturari bere ondasunak ateratzen dizkio. Ondoren, gizakiek ondasun materialak ekoizten eta trukatzen dizkiote elkarri, beren behar materialak ase ahal izateko. Honi bizitzaren ekoizpen soziala deitzen dio.
  2. Harreman horiek, azken batean, ideologia eta Estatuaren egitura juridiko-politikoa sortzen dute, hau da, gainegitura deitzen dena. Hau da materialismo dialektikoa eta historikoa.

Aurkaritzan: Idealismoa

Materialismo historikoaren aurkaritzan idealismoa dugu:

Idealismo motak

  • Filosofoen idealismoa: Gizasemeak naturarekin eta gainerako gizakiekin dituen harremanak askotarikoak dira: ideologikoak, kulturalak, filosofikoak, juridikoak... eta inola ere ez diete erreparatzen materialak diren erlazioei.
  • Idealistena: Ideologia eta Estatua gizarte baten alderdirik garrantzitsuena dira. Harreman ideologikoak dira erlazio ekonomiko eta sozial mota bat sortzen dutenak.
  • Kontserbadoreena: Errealitate historikoa existitu egiten da, gertakari absolutu gisa onartu behar dugu. Ez dugu zertan aldatu, ulertu eta esplikatu behar ditugu soilik.
  • Idealismo legitimatzailea: Zanpaketa-erregimen horren sostengu bihurtzen da, gauzen interpretazio idealista eztabaidatu gabe onartuz, aldatzeko asmorik gabe.

Materialismo Historikoaren Esangura

Marxen materialismo historikoa historiaren interpretazioa da, materiaren bidez egiten den interpretazioa, prozesu dialektiko baten bidez. Ondasun materialen produkzio-sistema da materia hori, edo produkzio-harreman ekonomikoak ere izan daitezke.

Materialismo historikoaren esangura honako hau da: giza historia baldintzatzen duena ez da espiritua (Hegel), produkzio-harreman ekonomikoak baizik. Bizitza materialaren produkzio moduak bizitza sozialaren prozesua baldintzatzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML