Platonen Filosofia: Ideietatik Zoriontasunera

Filosofia eta etika2,37 KB

Ongiaren Ideia

Ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan, "ideiak" eta kontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak izango dira. Horrelakoak ditugu, besteak beste, aritmetika (kalkuluaren jakintza den bezain batean), zentzumenen okerreko atzemateak zuzentzen baititu; geometria, forma aldaezinen zientzia gisa; eta azkenik, astronomia, mugimenduetatik perfektuena, hau da, zeruetakoa, ikertzen duena.

Mundu Ikusgaia

Mundu ikusgaia gauza material eta bizidunen mundua litzateke, zentzumenen bidez hautematen duguna, aldakorra, jariakorra eta inperfektua. Platonen arabera, mundu hau ideien munduaren kopia litzateke, imitazioa. Platonek bi objektu mota bereizten zituen mundu ikusgarrian: objektu ikusgarriak eta irudiak.

Sofistak

Sofistak hiriko jakintsuenak ziren; eta gainera, agintarien irakasleak ere baziren. Politikaz nola eztabaidatu irakasten zuten, eta baita legeria ere. Kobratuz irakasten zuten. Sofista batzuk konbentzionalistak dira, eta beste batzuk naturalistak. Beren ustez gertatu beharrekoa gertatzen da, hau da, naturak ez du ikerketagai izan behar eta arazo berriak plazaratu zituzten: antropologikoak, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak.

Bertuteak eta Hiria

Hiria antolatzeko, Platonek kontuan hartzen ditu aurreko puntuan azaldutako arimaren hiru zatiak. Izan ere, gure filosofoaren doktrina politikoak arimaren eta bertuteari buruzko ikusmoldeak ditu oinarri. Platoni, egia esan, ez zaio interesatzen estatuak nolakoak diren jakitea, nolakoak izan beharko luketen zehaztea baizik. Platonen iritziz, hiritarrak elkargoari eskain diezaiokeen laguntza hainbat hobea izango da jaiotzez dituen trebezietara doituz gero. Hirian behar berriak sortu ahala, beste lanbide batzuk ere sortuko dira. Halako batean, hiriaren hazkundearen eskutik, ondoko lurraldeak ere indarrez hartu beharko dira.

Zoriontasuna

Zoriontasuna hiru arimak elkarrekin ondo konpontzetik dator. Arimen multzoa bi zaldi dituen gurdi bat bezalakoa da. Sentimenezko arima zaldi bat litzateke. Suminezko arima beste zaldia litzateke. Arima arrazionala gurdiaren gidaria litzateke. Arima arrazionalak sentimenezko eta suminezko arimak zuzendu behar ditu. Hiru arimen multzoak laugarren bertute bat du, orekarena edo harmoniarena: hiru arimak elkarrekin ondo konpontzeko ahalmena da. Harmonia horrek zoriontasuna dakar.

Deskargatu

PDF Word HTML