Justizia, Kontzientzia Morala eta Animalien Etika: Kohlbergen Etapak eta Gogoetak

Filosofia eta etika2,35 KB

Justiziaren Arazoibide Moralak

Kohlbergen Etapak

Kohlbergen arabera, arrazoibide moralaren garapena hiru etapatan banatzen da: prekonbentzionala, konbentzionala eta postkonbentzionala. Herautasun morala prozesu bat da, non hasieran heteronomia nagusi den eta gailurra autonomia morala den.

Maila Prekonbentzionala

Maila honetako pertsonentzat, beren interesak asetzen dituena da justua, eta ondorioen arabera ona (saria) edo txarra (zigorra) da. Indibiduo hauek heteronomoak dira, ulkada berekoietan oinarritzen direlako (menpe).

Maila Konbentzionala

Maila honetakoek justutzat jotzen dute beren gizarteko ohiturekin bat datorrena. Maila prekonbentzionalekoak baino autonomoagoak dira, baina oraindik heteronomoak, beren gizarteko ohituretara moldatzen direlako.

Maila Postkonbentzionala

Maila honetan, pertsonek ondo bereizten dituzte gizarteko arauak eta printzipio moralak. Guztiz autonomoak dira, beren kontzientziak gidatzen dituelako eta guztion eskubideak kontuan hartzen dituztelako.

Gizaki Ez Diren Animalien Etika

Animaliak Subjektu Moralak?

Gizaki ez diren animaliak ez dira subjektu moralak. Moralak aukeratzen laguntzen digu, eta animaliek ez dute ona eta txarra desberdintzeko gaitasunik. Animaliek estimulu bat jasotzerakoan beren genetikak agindutakoari jarraitzen diote. Gizakiok, aldiz, ez gaude genetikoki determinatuta, eta ondorioz, erabakiak hartu eta justifikatu behar ditugu.

Kontzientzia Morala

Definizioa eta Funtzioak

Kontzientzia morala ona eta txarra dena bereizteko printzipioak hautematen ditu eta printzipio horiek aplikatzen jakiten laguntzen digu. Funtzio nagusiak hauek dira:

  • Bakoitza gidatzea, guztiz inposatu gabe.
  • Printzipioak aplikatzen jakitea.
  • Jarrera autokritikoa izatea, jarrera txarren aurrean kontzientzia izatea.

Izaera Moralaren Ardura

Determinismoa ala Aukera Askea?

Alde batetik, ez gara gure izaeraren arduradun bakarrak, geneen bidez izaera eta kualitate batzuk eskuratzen baititugu. Hala ere, geneek ez gaituzte guztiz baldintzatzen. Beraz, beste alde batetik, bai gara arduradunak, izaera landu eta aldatu daitekeelako. Esaterako, ekintza onak errepikatuz bertuteak sortzen ditugu, eta ekintza txarrak saihestuz, bizioak.

Deskargatu

PDF Word HTML