Filosofia Modernoaren Aurrekariak eta Descartesen Arrazionalismoa
Gizartearen eraldaketa eta Zientzia Iraultza
Berpizkundean, hainbat gertaera nagusi izan ziren: Absolutismoaren gorakada, Elizaren Kontrarreforma eta Zientzia Iraultza.
Absolutismoa eta Kontrarreforma
Absolutismoari dagokionez, Erdi Aroan jauntxoek lortutako boterea erregeek berreskuratuko dute, hainbat baliabide erabiliz, eta horrela, erregeen boterea handituz joango da. Absolutismoa ez da garai historiko bat bakarrik, pentsamolde eta jarrera bat ere bada.
Bestalde, garai haietan, Elizaren Kontrarreforma gertatuko da. Egindako erreformagatik, Elizak indar asko galduko du, ordura arte jakintza guztia monopolizatzen baitzuen.
Zientziaren gorakada
Beraz, Elizak behera eta Zientziak gora egingo dute. Aipatzekoa da zientziaren gorakada hau filosofia modernoaren sorrerarekin lotuta dagoela.
Koperniko, Kepler, Galileo eta Descartes bezalakoek zientzia berrien zutabeak ipini zituzten, eta horrela, zientzia garatzen hasiko da.
Descartesen Arrazionalismoa
Arrazionalismoa ezagutzaren iturri gisa arrazoia erabiltzeari deitzen zaio. Arrazionalismo modernoa sortu zuen pentsalaria Descartes izan zen.
Descartesen ustez, arrazoiak, ezagutza lortzeko, ez du bere gainetik beste irizpiderik onartzen, eta hainbat ezaugarri ditu:
- Arrazoian konfiantza: Arrazoia ezagutza iturri garrantzitsuena da eta baliozko ezagutza sor dezakeen bakarra.
- Ezagutza sentikorraren gutxiespena: Zentzumenek sarritan engainatu egiten gaituzte eta hutsak egitera bultzatzen gaituzte, ezagutza sentikorra ezin baita unibertsala izan.
- Zientzia unibertsal eta beharrezkoaren nahitaezkotasuna: Zientziako judizioek baliagarriak behar dute kasu guztietarako (unibertsalak) eta nahitaez horrela izan behar dute (beharrezkoak).
- Munduaren arrazionaltasuna: Gertaera orok justifikazio edo kausa bat duela, eta kausa hori arrazoiak bere kabuz ezagut dezakeela.