Enpirismoa: Ezagutzaren Iturburua Esperientzian

Filosofia eta etika2,22 KB

Enpirismoa

Enpirismoa XVII. mendean eta XVIII. mendearen lehen erdian Britainiar uharteetan garatu zen korronte filosofiko bat da. Enpirismoaren eta Europa kontinentalean garatu zen arrazionalismoaren arteko eztabaida Kanten filosofia kritikoa agertu arte luzatu zen. Kanten filosofia kritikoan bi korronte filosofiko hauek bat egiten dute.

Enpirismoaren ezaugarri nagusiak

  1. Esperientzia da ezagutzaren iturria. Adimena esperientziaren edukien bitartez bete behar den arbel huts bat da, eta horregatik ukatzen ditu enpirismoak arrazionalismoak onartzen dituen jatorrizko ideiak.
  2. Esperientzia bera da arrazoimenaren muga. Esperientziatik haratago joanez gero, probablea edo zalantzakorra denaren esparruan sartzen gara.
  3. Eduki metafisikoak ezagutezinak dira, adimenaren mugetatik kanpo daudelako. Adimenak ezin du mundua ezagutu, esperientziak ezagutzen ditu soilik. Adimenak ezin du nia ezagutu, ezin du esan Descartes arrazionalistak bezala. Adimenak ez du niaren, munduaren eta jainkoaren existentzia ukatzen, baina horiek ezagutzeko adimenak esperientziaren mugak gainditu behar dituenez, ezagutezinak dira.

Metodoaren arauak

  1. Lehen araua, nabaritasuna: Honek bi ezaugarri ditu: argitasuna eta bereizkotasuna. Ideia batek, argia izateko, beste ideiatik banandua eta nahastezina izan behar du.
  2. 2. araua, analisia (intuizioa): Aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea. Ezagutza egiazteko ziurtasuna eskuratu nahi badu, soiletik hasi behar du. Zatiketak intuizioz hautematen dira, natura soilak lortzea da helburu.
  3. 3. araua, sintesia (dedukzioa): Objektu soiletatik eta ezagutzeko errazenetatik hasiz, apurka konplexuenetarako iristeko ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioa. Egia baten ebidentziatik egia berri batera heltzen gara.
  4. 4. araua, zerrendaketa: Ezer ez dugula ahaztu ziur egon arte. Arau horren helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneak saihesteko pentsamenduaren mugimendu iraunkorra eta etengabea egin behar dugu ondorioaren ziurtasuna izan arte.

Deskargatu

PDF Word HTML