Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Antzinako Filosofia eta Kristautasunaren Eragina: Eskolak eta Pentsalariak

Filosofia eta etika5,64 KB

Grezia eta Erromako Eskola Filosofikoak

Erromatar Inperioan sortutako pentsaera desberdinak dira, lau nagusiak: Platonismoa, Aristotelismoa, Estoizismoa eta Epikureismoa. Platonismoa izan zen indartsuena eta kristautasunarekin harremana izan zuen.

Epikureismoa

Epikurok sortu zuen Lorategia izeneko eskolan, non emakumeak onartuta zeuden. Bere ustez, gizaki jakintsuak ez du politikan parte hartu behar, politika nahigabeen jatorria baitzen. Adiskidetasuna eta askatasun pribatuak balioesten dira. Jakintsuak autarkia lortu behar du eta horren bidez, ataraxia, hau da, beldur, min eta kezkarik eza. Bere ustez, morala plazerrera bideratu behar da bizitza zoriontsua lortzeko, minik gabe. Baina ez plazer materiala, baizik eta jarraikor espirituala edo afektiboa....

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Filosofia eta Kristautasunaren Eragina: Eskolak eta Pentsalariak" »

Agustinen Filosofia: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika4,74 KB

Askatasuna eta Gaitzaren Arazoa

Askatasuna

Agustinok askatasunaren eta gaitz moralaren arteko lotura aztertzen zuen. Haren ustez, askatasunak bi dimentsio ditu, eta, gizartearen barruan aukerak egon arren, askatasunak ez zuela beti ongia ekartzen. Agustinok bi askatasun mota bereizten zituen: Libertas, hau da, Adam eta Evaren egoera, non ongia egiteko joera zuten; eta Liberum arbitrium, Evak fruitua jateagatik gaizkia egiteko joera. Agustinoren arabera, Jainkoak gizakia libre sortu zuen, eta askatasunaren dohain hori eman zion. Jainkoak Adam eta Evari Edenen askatasuna eman zien, baina haiei zuhaitzaren fruituak jatea debekatu zien. Hala ere, Deabruaren tentazioari jarraituz, fruitua jateko erabakia hartu zuten, eta horrek jatorrizko bekatua...

Jarraitu irakurtzen "Agustinen Filosofia: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak" »

Platonen Filosofia: Estatu Ideala eta Ezagutza

Filosofia eta etika4,23 KB

Platonen Politika eta Gizarte Ikuskera

Gizakia animalia sozial eta politiko gisa ulertzen du Platonek. Bere ustez, estatuaren eginkizuna gizakiek beren beharrak asetzeko eta bizitza guztiz zoriontsua lortzeko baliabideak erraztea da. Platonek, zoriona indibidualtasunetik urrun dagoela uste zuen. Bestalde, ondorioztatu zuen ez zegoela modu justuan gobernatzeko modu bakar bat, baizik eta hainbat zeudela, bi printzipio jarraitzen badira:

  1. Isonomia printzipioa betetzea, hau da, legeen aurreko berdintasuna izatea.
  2. Helburua guztion ongia lortzea izatea.

Bi printzipio horiekin batera, gobernatzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta, hiru antolaketa politiko mota bereizi zituen:

  • Gobernu isonomikoak: monarkia, aristokrazia eta demokrazia.
  • Gobernu ez-isonomikoak:
...
Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia: Estatu Ideala eta Ezagutza" »

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia

Filosofia eta etika4,17 KB

San Agustin: Ezagutza, Arrazoimena eta Fedea

Ulertzeko sinetsi, sinesteko ulertu

Filosofia honen arabera, fedea eta arrazoia elkar osatzen dute, biak egia berera eramaten baitute. Fedea Jainkoaganako sinismenean oinarritzen da, jainkozko dohain modura. Arrazoiak fedea arrazionalizatzen du, eta sinestea ez da jarrera irrazionala, baizik eta arrazoiak justifikatzen duena. Teoria honek eszeptizismoari aurre egiten dio. Agustin Hiponakoak "Si fallor sum" esaldia erabiltzen du: engainatzen banaiz, banaiz. Honek ezagutza posible dela adierazten du.

Ezagutzaren hiru maila nagusiak

Ezagutzaren hiru maila nagusi daude, eta bakoitzak bere ezaugarriak ditu:

  1. Sentimenezko Ezagutza: Mundu sentigarriko objektuen ezagutza da, eta aldakorra eta subjektiboa izateagatik,
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Jainkoaren Existentzia" »

Sofistak, Sokrates eta Platonen Filosofia

Filosofia eta etika8,91 KB

Sofistak

Sofistak K.a. V. mendean, demokrazia sistema politikoa nagusia zen Atenasen, eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea zeukaten hiritarrek. Euren eginbeharra zen eztabaidatzea, entzutea eta erabakiak hartzea. Testuinguru horretan hitzaren erabilera egokiak garrantzi handia hartu zuen: komunitatean bizitzeko, interesak babesteko, argudio sendoak eraikitzen jakin behar zen. Baldintza horietan sortu eta hartu zuten indarra sofistek.

Sofisten iritziz, Natura gizakiaren borondatetik kanpokoa da. Gizakia ikertu behar da errealitatea ikertu ordez: gizakia eta giza kontuak dira garrantzitsuenak.

Bestetik, Parmenides eta Demokritok ez zituzten zentzumenak erabili errealitatea zer den azaltzeko: zentzumenek ez digute benetako ezagutza ematen....

Jarraitu irakurtzen "Sofistak, Sokrates eta Platonen Filosofia" »

Tomas Akinokoa eta San Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogapenak

Filosofia eta etika2,71 KB

Tomas Akinokoaren Bost Bideak

Tomas Akinokoa XVIII. mendeko pentsalaria zen. Jainkoaren existentzia frogatu nahi zuen, baina Jainkoa materiazkoa ez denez, ezin da zentzumenen bidez hauteman. Horregatik, ezagutza sentikorraz, esperientziaz, baliatu zen haren existentzia frogatzeko, kausalitatearen legea aplikatuz. Beste autore batzuen bideez baliatu zen:

  • Aristotelesen mugimenduaren bidea izan zen lehena. Bide hau gauzen mugimendutik abiatzen da, gauzak mugitzeko beste zerbaitek mugitu behar dituelako. Hala ere, motore segida ezin daiteke infinitua izan, eta horrek lehen motore baten existentzia frogatzen du, Jainkoa.
  • Bigarren bidea kausa eragilearena da, Aristotelesena. Hau kausetatik abiatzen da, zerbait gertatzeko beste zerbaitek sortu behar
...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoa eta San Agustinen Jainkoaren Existentziaren Frogapenak" »

Mitotik Logosera: Filosofiaren Jaiotza eta Bilakaera

Filosofia eta etika12,05 KB

AZALPEN AURREARRAZIONALA: MITOA

Mitoak naturaz gaindiko izakiek (jainko-jainkosak, heroiak...) antzina egindako ekintza gogoangarrietan oinarritzen diren kontakizun sakratuak dira, gaur egungo mundua azaltzen dutenak.
Mendebaldeko kulturak oso gogoan izan ditu antzinako Greziako mitoak, eta, agian, horregatik dira ezagunenak. Baina, Greziako mitoez gain, beste kultura askotan ere antzeko kondairak izan dira. Mitoak munduko herri guztietan ageri dira; izan ere, mitoek geure buruari egiten dizkiogun galderen erantzunak ematen dituzte. Hainbat gairi buruzko azalpenak ematen dituzte mitoek; esate baterako, munduaren jatorria, bizitzaren zentzua, gizakiak nola agertu ziren Lurrean, landareen eta animalien itxura, naturaren zikloak eta heriotzaren...

Jarraitu irakurtzen "Mitotik Logosera: Filosofiaren Jaiotza eta Bilakaera" »

Etika eta Morala: Desberdintasunak, Teoriak eta Giza Eskubideak

Filosofia eta etika4,96 KB

Etika eta Morala

Desberdintasunak

Etika eta morala antzeko errealitateak azaltzen dituzten arren, badaude zenbait desberdintasun garrantzitsu:

EzaugarriaEtikaMorala
FokuaTeorikoa ("pentsatzen den morala")Praktikoa ("bizitzen den morala")
HelburuaOngirantz bultzatzea, gaizkia ekiditeaEguneroko bizitzarako aholkuak ematea
ArauakPrintzipio orokorrak edo unibertsalakGizatalde baten arauak
EraginaNorbanakoaren kontzientzia eta nahimenaKanpotik zein inkontzienteki

Deliberazio Morala

Deliberazioa arrakasta lortzeko eta porrota ekiditeko bidea argitzen laguntzen du, ikuspuntu morala kontuan hartuz. Giza duintasuna funtsezkoa da, eta bioetikan garatzen da bereziki, oinarrizko giza eskubideak erreferentziatzat hartuz.

Teoria Etiko Moralak

Etika pertsona guztiok

...

Jarraitu irakurtzen "Etika eta Morala: Desberdintasunak, Teoriak eta Giza Eskubideak" »

Nietzsche eta Marx: Erlijioaren Kritika eta Alienazioa

Filosofia eta etika4,54 KB

Apoloneoa eta Dionisiakoa

Apolo eta Dionisos bizitza ulertzeko elkarren aurkako bi jarreren sinbolo, eredu edo jainkoak dira. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da, eta formak eta ideiak erakusten ditu. Dionisos, aldiz, itxuragabearen eta neurrigabearen adierazgarria da, sexu-kilikaduren eta gauaren jainkoa. Bereizketa eta aurkakotasuna nabarmena den arren, ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Hala eta guztiz ere, Europako filosofia-tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan (Platonen itzala handi samarra izan da beharbada harrezkero), arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina, atseginak eta bestelako irrikak arimaren jardueretan, sentipenen izaera berez zantarra delako.

Nietzschek horixe bera leporatzen dio filosofiari, eta,...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Marx: Erlijioaren Kritika eta Alienazioa" »

Nietzsche eta Beauvoir: Morala, Emakumea eta Supergizona

Filosofia eta etika8,18 KB

Kristautasuna/Supergizona: Moralari egindako kritikan ikusi dugunez, Nietzschek kristautasunari leporatzen dio gizateriaren gainbehera. Kritika horrek bi ideia nagusi ditu:

  • Beste bizitzan daukagun itxaropenak bizitza mesprezatzea eta eskaintzen dituen aukerak eta edertasuna galtzea eragiten du.
  • Esklabuaren morala sustatzen da, eta balio ziztrinak (mezquinos) adierazten ditu: mendetasuna, sakrifizioa, sufrimendua, etab.

Ilustrazioarekin, gizarte modernoak onartzen du Jainkoaren existentzia frogaezina dela eta egiaren eta ezagutzaren irizpide gisa ezabatzen da. Horrela, Nietzscheren ustez, Gizateriaren Historian inflexio-puntua markatzen duen gertaera ez da Kristoren jaiotza izan, Jainkoaren heriotza baizik. Jainkoa hil da. Hori da jaunen morala...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche eta Beauvoir: Morala, Emakumea eta Supergizona" »