Filosofia eta etika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Jainkoaren Ideia: Bizitzaren Antinomia ala Zentzuaren Bilaketa?

Filosofia eta etika2,83 KB

Jainkoaren ideia, testuinguru askotan, indar zentrala izan da historian zehar giza sinesmenen egituran. Hala ere, "Jainkoaren ideia bizitzaren antinomia gisa asmatu da" ideiak Jainkoaren nozioa bizitzaren esentzia bera indargabetzeko edo ezeztatzeko sortu zela iradokitzen du.

Jainkoa Bizitzaren Antinomia Gisa

Erlijio Monoteisten Izaera Errepresiboa

Erlijio monoteista batzuek giza bizitzaren alderdi instintibo eta sentsualekiko erakutsi duten izaera errepresiboan datza. Erlijio askotan, gorputza eta bere desirak bekatu eta ustelkeria iturri gisa ikusten dira, Jainko perfektu, garbi eta espiritual baten idealarekin kontrastean. Gizatiarraren eta jainkozkoaren arteko dikotomia hori giza portaera gaitzesteko edo kontrolatzeko modu gisa ikus daiteke,...

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren Ideia: Bizitzaren Antinomia ala Zentzuaren Bilaketa?" »

Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak

Filosofia eta etika2,77 KB

Feminismoak emakumezkoen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide berdintasuna aldarrikatu du. Hala ere, korrontea ez da homogeneoa eta historian zehar eboluzioa izan du. Honela azal daiteke:

Aitzindari Ilustratuak: Olympe eta Mary

Olympe de Gougesek eta Mary Wollstonecraftek pentsalari ilustratuen "berdintasun politikoaren" aldarriak gizon zuri, burges eta heterosexualak bakarrik hartzen zituela salatu zuten.

Neurritasunaren Mugimendua Bostonen

AEBetan alkoholaren aurkako mugimendua sortu zuten emakume talde ezberdinek. Honek bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien emakume askori.

Mugimendu Sufragista eta Eskubide Politikoak

Sufragistek balio demokratiko eta eskubide liberalen unibertsalizazioa aldarrikatu...

Jarraitu irakurtzen "Feminismoaren Eboluzioa: Mugimendu eta Pentsalari Garrantzitsuak" »

Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora

Filosofia eta etika2,84 KB

Kant eta Etika: Autonomia eta Duintasuna

  • Kanten etikak autonomiaren garrantzia nabarmendu zuen.
  • Bere helburua gizaki guztientzat baliagarria izango zen proposamen bat lantzea zen, bakoitzak bizi duen egoera, unea edo lekua edozein delarik ere.
  • Bakoitzak bere arauak landu behar ditu, modu autonomoan.
  • Inperatibo Kategorikoa: Guztiek bete beharreko oinarrizko jokabide, arau edo maxima indibidualak. Aukeratu beti lege UNIBERTSAL bihurtzea nahiko zenukeen jokabide-arauak.
    • Joka ezazu beti lege unibertsal bihurtzea nahiko zenukeen maxima bati jarraituz.
    • Adibidez: "Komeni zaidanari gezurra esango diot". Zer gertatuko litzateke jende guztiak arautzat maxima hori hartuko balu? Inor ez litzateke inorengan fidatuko, elkarrekin bizitzea nekeza litzateke. Arau
...
Jarraitu irakurtzen "Etika eta Filosofia: Kantetik Estoizismora" »

Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika

Filosofia eta etika2,39 KB

Balioa: Nietzsche eta Balioen Transmutazioa

Balioa Nietzschek aldarrikatzen duen gizadi berriaren eginkizuna da. Balioen transmutazioaren bidez, gezurra egia bihurtzen du Nietzschek, eta alderantziz; halaber, ongia gaizki bihurtzen du, eta alderantziz. Nolanahi ere, balioen transmutazioa ez da balio tradizionalak ordezkatzen dituzten balio berrien ezarpena, balioespenak sortzeko era berri bat baizik. Nietzschek gizakia aldezten du, bizitza hutsean oinarriturik, ongiaren eta gaizkiaren sortzaile izan dadin. Balioen transmutazioa Jainkoaren heriotza gainditu duen eta bere burua baieztatzen duen supergizakiaren eginkizuna da.

Gezurra: Mendebaldeko Kulturaren Faltsukeria Metafisikoa

Gezurra Mendebaldeko kultura osoa kutsatzen duten faltsukeria metafisikoen...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Balioa, Gezurra, Egia eta Jainkoaren Kritika" »

Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak

Filosofia eta etika2,1 KB

Metafisikari Kritika

Arima, Jainkoa eta hilezintasuna bezalako kontzeptuek, Nietzscheren ustez, existitzen ez den errealitate bat islatzen dute. Kontzeptu eta hitz gisa existitzen direnez, existentzia erreala balute bezala ulertu izan dira. Nietzscherentzat, egiak eta gezurrak ez dute betiko zentzurik; momentu horren arte, egia moralki zuzena zena zen, eta gezurra, berriz, inmorala. Baina Nietzschek beste zentzu bat eman nahi die, moralik gabekoa: egia anitza da, ez da bakarra (erlatibismoa, perspektibismoa). Gezur bat egia izatera hel daiteke, eta egiak ez du zertan logikoa izan behar; bere osagaiak ditu: afektiboak, irudimenezkoak… Hizkuntza oso subjektiboa da, eta hitzek ez dute zuzenean errealitatea islatzen.

Metafisika ez da zentzumenetaz...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Metafisikari, Ezagutzari eta Zientziari Egindako Kritikak" »

Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa

Filosofia eta etika4,79 KB

Nietzsche

Sarrera

Nietzscheren pentsamendua filosofia bitalista da. Norbanakoaren bizitzak duelako balio handiena. Bizitza osoa eta betea izateak dauka garrantzia eta ausardiaz eta energiaz bizitzera gonbidatzen gaitu.

Grezia klasikoa du iturri, Apolo eta Dionisosen arteko konbinaketa bat behar dela esanez. Apolo grekoentzat ordenaren eta arrazoiaren jainkoa da eta Dionisos kaos eta bulkadena.

Orain arteko filosofia guztia apolineoa eta arrazionala izan da. Nietzschek alderdi dionisiakoari ere garrantzia eman zion, berarentzat adimena ez zelako gizakiaren osagai bakarra, ezta garrantzitsuena ere.

Metafisikari Kritika

Metafisika gogor kritikatu zuen existitzen ez den errealitate bat ilusiotzat duelako. Errealitatea mundu honetan dago, autorearen ustez....

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Filosofia Bitalista, Metafisika eta Baloreen Transmutazioa" »

Nietzsche: Nihilismoa, Baloreen Transmutazioa eta Supergizakia

Filosofia eta etika13,77 KB

NIHILISMOA eta BALOREEN TRANSMUTAZIOA:

Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Indarrean zeuden balioak, gizakia babesten zutenak, itota gelditzen dira. Mendebaldeko kulturaren gainbeheraren transzendentzian oinarritzen da, porrotaren arrazoiak barnean dituena. Nietzscherentzat, nihilismo pasiboa mendebaldeko kulturaren ondorioa da. Kristautasunak etsipena gomendatzen du, eta horregatik, mantsotasuna bizi-eredutzat hartu, bizitza berari eraso eginez. Ondorioz, bizitza ukatuz, nihilismoaren lehen aztarnak ezartzen dira moraltasun tradizionalaren eskutik. Gorputzaren gogoei uko egiteak eta historiak patu jakin bat duela pentsarazteak nihilismorantz garamatza, amaierarik ez dutela ikustean, etsipena eta sumina sortuz. Munduak azalpenik ez

...
Jarraitu irakurtzen "Nietzsche: Nihilismoa, Baloreen Transmutazioa eta Supergizakia" »

Kant: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Filosofia Kritikoa

Filosofia eta etika3,76 KB

Kanten Filosofia: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Kritizismoa

Arrazionalismoaren eta Enpirismoaren Sintesia

Immanuel Kantek, Arrazoi Hutsaren Kritikan eta Ilustrazioaren ildotik, arrazoimenaren ezagutzarako mugak eta ahalmenak aztertu zituen. Horretarako, ezagutzari buruzko bi ikuspegi kontrajarrien arteko sintesia gauzatu zuen: arrazionalismoa eta enpirismoa.

Arrazionalismoa

Arrazionalismoaren arabera, arrazoi soilak, esperientziarik gabe, egia absolutua ezagut dezake, bere baitan aurkitzen dituen a prioriko ideietatik abiatuz, dedukzioak eginez (Descartes, Wolff). Metafisikaren gaiak ere (Jainkoa, arima) ezagutu daitezkeela uste zuten. Jarrera dogmatikoa hartu zuen.

Enpirismoa

Enpirismoak, aldiz, esperientziara murrizten du ezagutza oro. Ez dira...

Jarraitu irakurtzen "Kant: Arrazionalismoa, Enpirismoa eta Filosofia Kritikoa" »

Descartes eta San Agustinen Filosofia: Grinak, Ezagutza eta Zoriona

Filosofia eta etika3,54 KB

Pasioa (Grimak)

Descartesek grinak arimaren mugimendu gisa hartzen ditu. Erantzun automatikoak dira, gorputzetik eta burutik sortzen direnak. Grina hauek emozio batzuk barne hartzen dituzte, hala nola: maitasuna, desioa, poza, tristura, etab.

Baina, erantzun automatikoak izan arren, Descartesek ez du esaten ezin ditugula grinak kontrolatu. Hau da, arrazoia ager daiteke grinak kontrolpean jartzeko.

Enpirismoa

Enpirismoaren arabera, ezagutza eskuratzeko modu egokiena estimuluetatik jasotzea da, ezagutzaren iturri gisa. Mugimendu honetako bi figura garrantzitsu eta nabarmenenak John Locke eta David Hume dira, enpirismoa bultzatu baitzuten beren ezagutza aurkezpenen eta lanen bidez. Enpirismoak jatorrizko ideiak ukatzen ditu: gizakiok bizitzen eta...

Jarraitu irakurtzen "Descartes eta San Agustinen Filosofia: Grinak, Ezagutza eta Zoriona" »

Gorputza, Egia, Ni, Jainkoa, Arima, Sentimendu

Filosofia eta etika3,07 KB

GORPUTZA: Substantzia materiala da. Arimatik (immateriala) desberdintzen du. 2 substantzia mota dira Esperientziarekin eta zentzumenekin lotzen du. Gorputzak ez du arrazoimenaren bidez ezagutzen. Beraz, gorputzak eskainiko digun ezagutza ez da benetakoa izango. Ondorioz, zalantza metodikoan gorputza ere zalantzan jarriko du. Soilik pentsatzearen prozesua kontuan izanik, eta prozesu hau adimenean edo gogamenean gauzatzen da.

EGIA Metodoaren eta filosofiaren helburuari egiten dio erreferentzia. (Egia ziurra bilatu nahidute. Zalantzarik sortuko ez duena) Descartesen ustez benetako egia ziurra eta ukaezina izan behar da. Era ebidentean agertzen zaizkigunak: argi eta garbi Ondorioz, orain arte egiazkotzat hartu duguna zalantzan jarri behar dugu....

Jarraitu irakurtzen "Gorputza, Egia, Ni, Jainkoa, Arima, Sentimendu" »