Gizarte Zibilaren Jatorria: Aristotelesen Ikuspegi Naturalista

Filosofia eta etika2,28 KB

Gizarte Zibilaren Sorrera eta Erakundeak

Aristotelesek gizakia berez gizarteko izakia dela dio (animalia politikoa, poliseko animalia). Pertsonek bizirik irauteko bere espezieko besteen premia dutela dio. Jaiotzen denetik eta haren garapen guztian, bera hartzen duen giza taldearen menpe bizi da. Izan ere, talde horretan ase ditzake premia materialak, adeitasunekoak eta adimenekoak.

Zentzu zabalean, gizarteko erakundeak gizabanakoen portaera eta gizarte-jarduera arautzeko ereduak edo egiturak dira. Helburua era egokian eta uniformean komunitateko kideek dituzten premia batzuk asetzea eta gizarteko kohesioari edo egonkortasunari eustea da.

Gizarte zibilaren sorreraren azalpena bi ikuspegitan oinarritzen da:

  • Izaera naturala: Gizakiaren berezko izaerak gizartean bizitzera bultzatzen du.
  • Egintza kontzientea: Gizartera biltzea gizabanakoen egintza kontziente baten ondorioa da, eta horrek hitzarmena, komenentzia eta inposizioa argudiatzen ditu elkartzearen sustrai gisa.

Ikuspegi Naturalista: Aristoteles

Aristotelesek dio gizakia gizartean beharragatik bizi dela. Familia eta tribua dira gizakiari dagokion gizarte-antolamenduaren lehendabiziko osagaiak, eta Estatu moduko gizarte-antolakuntza handiagokoak eta konplexuagoak osatzen dituzte beharrizan guztiak asetzeko.

Gizarte politikoa ongiaren zerbitzurako egon behar da. Aristotelesen arabera:

  • “Hiria gizabanako libreen elkartea da”.
  • “Gizabanako berdintsuen arteko elkartea ahalik ondoena bizitzeko”.

Alegia, polisa gizaki libreen eta berdintsuen arteko komunitatea da; beraz, berdintasuna eta askatasuna gizartearen sorreran ditugu. Komunitate horrek ondo bizitzea bermatu behar du; beraz, giza naturari dagokionaren arabera bizitzea dugu oinarri (Estatuaren legiak zuzenak izatea, ongi bizitzeko).

Komunikazio sistemari esker, egokia eta zuzena zer den erabaki, eta, horren ondorioz, hirian justizia ezarri ere egin dezakegu. Gizartea bere baldintza da gizabanakoak bere burua gauza dezan, elkartearen baitan egonik gobernuan eta justiziaren administrazioan esku hartzen duen gizabanako libre bihurtzen delako. (Gizakia librea da polisean).

Deskargatu

PDF Word HTML