Sofisten, Sokratesen eta Platonen Filosofia

Filosofia eta etika37,24 KB

SOFISTAK

Eszeptizismo epistemologikoa, erlatibismo morala eta legeen konbentzionaltasuna.

Sofistika mugimendua, atzerritik etorri ziren sofistek osatu zuten. K.a. V. mendeko Atenasen nagusi zen demokraziak, asanblada eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien hiritarrei. Leku publiko hauetan hitz egiteko hitzaren erabilera egokia eta argudio sendoak bota behar ziren, eta hitza dominatu ezin zutenak, sofistengana joaten ziren, diruaren truke elkarrizketarako teknikak saltzen baitzizkieten.

Jakituriaren emaile hauek, filosofo zaharren lanak baztertu eta arazo berriak planteatu zituzten: arazo antropologiko, hizkuntzazkoak, zuzenbidezkoak, politikoak eta moralak. Sofisten artean Gorgias eta Protagoras izan ziren ordezkari nagusienak; hauek atenastar ohiturak, erlijioa eta erakundeak kritikatu zituzten eta erlatibismoa aldarrikatu.

Erlatibitasunaren arabera, gauzak berdin zitzaien zuzenak edo ez zuzenak izatea; gauzek ez zuten berezko baliorik, guk egiten ditugu baliozko, nola edo nork begiratzen dion. Platonen iritziz, jakituriari uko egiten dio teoria honek eta interes pribatuak lehenetsi.

SOKRATES

Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo morala.

Atenasen nagusi zen demokrazkiak, asanblada eta batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea aitortzen zien hiritarrei. Baina hitz egiteko eskubide hau bi zentzuz interpretatzen zen: sofisten erlatibitatearekin eta Sokratesen elkarrizketa filosofikoaz.

Sokratesek bi ekarpen nagusi egin zituen: elkarrizketa filosofikoa eta definizio unibertsalak. Filosofo honen ustetan, egia lortzeko bi urrats egin behar ziren: lehena, ironia erabili, ezjakintasunaren itxura eginez solaskidearen jakituria kritikatu, solaskidea zalantzan utziz, honela erantzun desegokiak baztertu eta egokien bila abiatuz. Bigarren urratsa, berriz, maieutika da, gure barnean ditugun ezagutzak kanporatzea, ezagutzean ez baitugu ezer berririk asmatzen, barneko edukiak kanporatu baizik.

Sokratesen bigarren ekarpena definizio unibertsalena zen, erlatibismoaren aurka zioena. Hitzaren esanahia aurkitu eta mugatu beharra zegoela defendatuz, norberaren interesen araberako pentsamolde guztiak alde batera utziz, denentzat berdinak izango diren esanahi unibertsalak sortuz.

Honela, Sokratesek lehen moral arrazionala dela esango du, ongia jakintzaren menpe jarriz. Arrazoimenak gure ekintzak aginduko dizkigunez, inor ez dela okerra bere borondatez esaten du, ezjakintasunagatik baizik.

PLATON

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.

Platon Atenasen jaio zen K.a. 427an, bertako familia noble batean. Platoni emandako heziketa garai artako goi mailakoa zen. Arteak eta letrak ikasi zituen. Urte batzuk beranduago Sokrates ezagutu zuen eta honek benetako jakituriaren bidea erakutsi zion. Bere familiatik zetorrenez, eginkizun politikoiei eutsi zion. Sokrates heriotza zigorra kondenatzeak zeharo unkituta utzi zuen Platon; honek kartzeletik ihes egiteko proposatu zion, baina Sokratesek uko egin zuen, hiriaren esanak eta legeak bete behar zirelako. Une artatik aurrera politika jarduerak uzten ditu eta demokrazia kritikatu, gizarte antolaketa berri bat asmatuz.

Sokrates hil ostean jakituria guneetara bidaia batzuk egin zituen, Siziliara, eskola pitagorikoaren ekarpenak ikustera, Sirakusara, bere sistema politikoa proban jartzeko... azken honek huts egin zion eta heziketara dedikatzera pentsatu zuen, Atenasen akademia izeneko eskola bat funtzionalizatzen. Bere idazlanik garrantzitsuena errepublika da, bere pentsamenduak azaltzen dituenak.

Platon bizi izan zen garaiak bi ezaugarri nagusi zituen, kultura loraldiaz aparte. Bata Peloponesoko gerrateak eta bestea estatu hirien egoera politikoa. Greziako topografia zela eta, estatu hiri autonomoak zeuden, estatu bakoitzak bere errege propioa zuelarik. Bata bestearekiko autonomoak ziren, baina lotzen zien bakarra, arerioari aurre egiteko beraien artean osatutako elkarteak ziren. Estatu hirien artean ere gerrateak izan ziren eta hauek dira Peloponesoko gerrak deritzona.


Ideien teoria

Ideiak mundu fisikotik at dauden ezagutu beharreko errealitateak dira. Mundu fisikoan dauden objektuen kausa edo abiapuntua da eta filosofiaren egiteko nagusia, beraien ezagutza. Ideia hauek, Platonen ustetan, unibertsalak dira, materia gabeak eta desagertezinak, hau da, betierekoak. Gorengo ideia ONGIA dela adieraziz.

Ideia hauek arrazoimenaren bitartez ezagutu ditzakegu. Beraien azterketaz Dialektika arduratzen da, eta dialektika hau da agintariek agindu ahala izateko ikasi behar duten zientziarik bikainena.

Platonek ideien egonlekua izeneko teoria bat proposatu zuen; teoria honen arabera, lehen jarritako ezaugarriez gain, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan bizi da. Mundu honetan arimak gauzak ezagutzen ditu, eta mundu fisikora etortzean eta gorputz batean sartzean, pertsona horrek ezagutzeko gogoratu besterik ez du egin behar. Beraz, arrazoimenaren betebeharra arimak ideien munduak ikasi zuena gogoratzea da.

Ezagutzaren teoria: Zientzia eta iritzia. Dialektika.

Platonen ezagutza-teoria zeharo loturik dago bertutearekin, hau da, edozein izakik duen garapen betearekin. Dena den, ekintza bat edo beste egiten ikastea ez da kontu berdina. Nolanahi ere, jarduera zehatzak egiteko jakingarriak eskura daitezke bai ekinaren bidez, bai horretarako jaioa izanez. Filosofia jakintza-modua, ordea, ez da teknikarena bezalakoa, munduari dagozkion jakingarriak bilatzea baita bere helburuetako bat.

Teoria honetan bi mundu bereizten ditu, eta ondorioz, bi ezagutza mota: lehena, mundu fisikoari dagokiona, zentzumenen bitartez ezagutua, eta bigarrena, aldiz, arrazoimenaren bidez.

Zentzumenek ez dute jakituria ematen teoria honen arabera, objektuen itxurak aldakorrak baitira eta honela ez dira inoiz izatearen mailara iritsiko. Platonen ustez, gure ezagutza izaki egonkor bat topatu ezean ez da aldatuko, kontzeptu unibertsalak aurkitu arte. Zentzumenetatik abiatzen den ezagutza maila hau iritzia da.

Honela badakigu erabateko ezagutza izateko hiru egoeretatik pasa behar dugula: hasera batean ezjakintasun maila, ondoren zentzumen maila, zentzumenez bakarrik ornitzen den ezagutza, erdi mailakoa. Eta azkenik, arrazoimenaren maila, emaitzatzat zientzia duen goragoko ezagutza maila. Zientzia ezagutza hau lortu ostean, dialektika da ikasi behar duena, honekin bere ezagutza betez eta agintari izateko prest egonez.


Ongiaren kontzeptua

Eztabaida politikoetan nahiz epaitegietan, norberaren ikuspegitik hitzari adiera propioa ematen ohitzen ari ziren Atenaseko biztanleak, norberaren interesen araberako pentsamolde guztiak ontzat harturik. Sokratesen ustez ohitura okerra zen eta, sofisten erlatibismoaren kontra definizio unibertsalak egon badirela esango du.

Honela, Sokratesena lehen moral arrazionala dela esan ohi da. Bertutea jakintzari lotzen dio Sokratesek, ongia jakintzaren menpe jarriz. Hortaz, norberaren arrazoimenak zuzen jokatzeko ekintzak egiteko aginduko dio berehala. Beste modu batera, inor ez da okerra bere borondatez, baizik eta jokabide zuzenaren bidea txarto ezagutzen duelako.

Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria.

Platonen iritziz, gizakiak bi osagai ditu: arima eta gorputza. Arima jainkozkoa da, gorputza baino lehenago sortua, eta hilezkorra. Gorputza, aldiz, hilkorra, zantarra eta arimaren kartzela da. Platonek bere teorian hiru arima mota bereizten ditu: zati arrazionala, zati oldarkorra eta zati irritsua.

Arrazoi arima, gizakiaren goi mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen dena. Bere funtzioak gogamenaren funtzioak dira, pentsamena eta nahimena. Suminezko arimak, mendeku, ausardia edo koldarkeria gisako sentimenduetatik sortzen oldea bideratzea du zeregin. Bihotzean du bere muina. Hirugarren arima mota sabelean kokaturik dago, irritsezko arima da. Honek bizirik irauteo sena, otorduen plazera, mina eta bestelako nahierak ditu sentikizun. Suminezko eta irritsezko arima zatiek gizakiaren alderdi sentikorra dagokie eta arrazoi arimari, berriz, arrazoimena.

Hiru arima zati hauetan nagusia arrazoi arima da, beste arimei nagusitu behar zaie dena zuzen joan dadin. Gainera, arima mota hau hilezkorra da, eta beste biak gorputzarekin hilko dira.

Bertuteak eta hiri ideala

Platonen estatu idealaren deskribapenak eta justifikatzen zituen proiektuak, utopia hutsean geratu ziren. Bere ustetan gizakiak elkarganako beharra dutenez, elkarkidetzan bizi eta ekoizkinak sortzeko elkarlanean jardutera jo behar dute, horrexegatik bizi behar dute hirian. Hirikideak dagokien eginkizuna betetzen dutenean, orduan gauzatuko da zuzentasuna hiri barnean. Hiru gizarte sail bereizten ditu hiri batean, nagusitzen zaien arima motaren arabera: produktugileak, zaindariak eta gobernari filosofikoak.

Produktugileek eskulangintzan trebeak izaten dira eta ondasunak ekoiztea du bere ardurarik nagusiena. Nagusitzen zaien arima sabelekoa dute, irritsezko arima hain zuzen. Beraien bertute bereizgarria neurritasuna da eta nekazari, merkatari eta eskulangilez osatua dago talde hau.

Hurrengoak zaindariak dira, bihotzean kokatutako suminezko arima dute nabarmentzen zaiena. Soldaduek gaitasun fisiko eta moralak horniturik egon behar dute herria defendatzeko. Beraien onbideo edo bertutea sendotasuna da.
Azkenik gobernari filosofikoak daude, arrazoimenaren arima erabiltzen dutenak. Hauek hiritar prestatuenak eta hezienak izaten dira eta euren bertutea zuhurtasuna da.

ARISTOTELES

Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa.

Izakiaren bikoizketa sortu zuen Platonek. Hark zioenez, gauza baten benetako izana ezagutzeko, bigarren izaki bat ezagutu behar dugu, ideiarena hain zuzen. Baina nola jakin bigarren izakia ezagutu dugun? Hirugarren izaki bat asmatu beharko genuke. Horrela jarraituz, infinituraino joan beharko genuke, eta hori ezinezkoa denez, ez genuke lortuko hasierako gauzen ezagutza dugun jakitea. Gainera, horrela, eremu sentigarriko aldaketen ikerketa ezinezkoa bihurtzen zaigu, zientzia beste munduko ideia aldaezinezkoen aztarna bezala definitzen baita.

Gauzen benetako izaera edo esentzia, ez dago gauzari dagokion ideian, gauzan bertan baizik. Materia eta formaz osatuta dago gauza bakoitza, eta horri deritzo hilemorfismoa (hile= materia, morfe= forma). Forma Platonen ideia bezalakoa da, hau da, materia gabeko ezagutzen bilduma; baina, gauzan bertan kokatuta. Substantzia bakoitzaren materia Platonen materia soila baino egituratuagoa dagoen materia bat da, ura, sua, lurra... adibidez.

Formak bi mailako ezaugarriak ditu: esentzialak eta akzidentalak. Ezaugarri esentzialak beharrezkoak direnak dira, eta bat aldatzen bada, substantziak bere izaera aldatzen du. Ezaugarri akzidentalak ez-beharrezkoak dira, eta aldatzen badira substantziak ez du bere izaera galtzen.

Materia mota bi daude: lehena eta bigarrena. Lehena, Platonen materia soila bezalakoa da, baina ez da egoera horretan inon aurkitzen. Bigarren materia oinarrizko forma hartu duen materia lehena da, adibidez: harria, egurra, burdina...

Substantzia erak ere bi dira: egikerazkoa edo aktoa eta ahalezkoa edo potentzia. Aktoa, substantzia berak orain duen formarekin eta potentzia substantzia horrek har dezakeen forma.


Teoria politikoa: Gizatartasuna eta erregimen politikoak

Animalia politikoa da gizakia; bizirik irauteko gizartean bizitzea derrigorrezkoa zaiolako, eta baita ere perfekzioa ongi antolaturiko gizartean bakarrik lor dezakeelako. Gizakiak lehenik familia sortzen du, eta familiak elkartzean gizarte politikoa sortzen da. Lege zuzenak dituen hiri batean bizi behar du gizakiak zoriontsu izateko.

Gobernatzeko erak zuzenak eta okerrak daude. Zuzenak monarkia, aristokrazia eta demokrazia dira. Baina hauek usteldu egin daitezke. Monarkia, bakar baten gobernua da. Bina zuhurtasuna galtzean, aginduetan irrikek eraginda, erregetza usteldu eta tirania bihurtzen da. Aristokrazia, aldiz, boteretsuen gobernua da, klase altuetakoena, baina hau gutxi batzuen esku geratzean, usteldu eta oligarkian bihurtzen da. Azkenik, demokrazia, herriaren gobernua da. Baina herria hezia ez badago, sasiegiei jarraituz, demagogian bihurtu lezake.

Bestalde, gizartea klase ezberdinetan banatzen da: esklabuak eta libreak, aberatsak eta behartsuak. Esklabuek ez dute askatasunik ez eskubiderik, eskulangile eta merkatariak, aldiz, bai askatasuna baina ez eskubide guztiak. Hiritarrak bakarrik dira libre eta eskubide guztien jabe. Gizartea klaseetan banatuta egotea naturala da.


ERDIAROKO FILOSOFIA


AGUSTIN HIPONAKOA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.

San Agustin Numibian jaio zen, Ipar Afrikan. Aita paganoa zuen, baina ama, berriz, kristaua, eta honek kristautasunean hezi zuen bere semea. Agustinek, ordea, gaztaroan kristau izateari utzi zion, nahiz eta geroago bere fedea berreskuratuko zuen.

Gramatika, latin klasikoa eta erretorika ikasi zituen eta manikeo bihurtu zen. Kartagon eta ondoen Erroman erretorika eskolak ireki zituen, Erromatik Milanera aldatu aurretik. Gaztaroan plazerez betetako bizitza izan zuen Agustinek, baina, halako batean, Milango apazpikua ezagutu zuen eta haren laguntzaz, eta baita Plotinoren testuak irakurriz, kristautasunera itzuli zen. Ebanjelioak eta epistolak irakurriz eta hausnartuz, kristau doktrina bereganatu zituen, apaiz egin arte Hiponan. Bere obrarik esanguratsuetako bat "Bizitza Zoriontsuaz" da, non bere ingurukoekin elkarizketa batean bere ideiak aurkezten dituen.

San Agustin jaio zen urtean Erromatar Inperioa izugarria zen, baina jadanik hasia zegoen inperioaren gainbehera. Enperadorearen heriotza ostean, inperioa bere bi semeren artean banatu zuen. Zatiketa honek zeharo ahuldu zuen Erroma, baita inperioan zegoen azpikera eta botere nahiak sortutako barne borrokak ere. Ahulkeria ikusirik, barbaroak sartzen hasi ziren. Honela, Hipona ere hartu zuten, Agustin hemen hilaz.

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi

San Agustinen kezka nagusia ez zen bakarrik egia bat topatzea, baizik eta, denen gainetik, bihotza aseko duen egia aurkitzea. Agustinek bilatzen duen Egia egia posible guztien absolutoa da. Zoriontasuna Egi absoluto hori aurkitzen baino ezin baita lortu, honela, arimak behar duen lasaitasun eta atseden osoa lortzen da.

Egia bilatzea ez da metodo bat, baizik eta bide espiritual bat. Honetarako zihurtasuna erabili behar dugu, hortaz ezin da zentzumenez bakarrik baliatu, arrazoiaz eta fedeaz baizik. Filosofo kristauek ez dute fedea eta arrazoimena banatzen, sinesten dut, ulertu ere egiten dut; ulertzen dut, baina sinetsi ere bai esaldi famatuan ikus dezakegun bezala. San Agustinen ustez, hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen, ondoren, fedeak arrazoia gidatu eta argitzen du, eta azkenik, arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen ditu.

San Agustinek egia absolutua bilatzeko ezagutza teoria bat du, hiru ezagutza mailetan banatuta: lehena, ezagutza sentikorra, sentipenetik datozkigun objektuak agertu, desagertu eta aldatu egiten dira, beraz lortezina da benetako egia ezagutza sentikorraren bitartez. Bigarrena, arrazoizko ezagutza da, sentipenen datuetatik abiatuz ezagututako objektuen judizioa egiten da Jainkoaren ideiekin alderatuz. Eta hirugarrena, azkenik, kontenplazioa da: betiereko ideiak diren bezala ikustean datza, egia hauek arrazoimenean daude baina jainkoarenak dira, horregatik gizakiak berak bakarrik ezin du lortu, jainkoaren laguntza behar du egia absolutoa aurkitzeko, beste modu batera esanda, benetako jakituria lortzeko.

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

Agustinek behin eta berriz zioen Jainkoarengana jo behar dugula gure helburu bakar bezala. Jainkoak, gizakia sortu zuenean, bera maitatzeko agindua eman zion. Bere iritziz gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da: hura maitatzea behartuta dago. Honela, zoriontasuna aurkituko du gizakiak eta zoriontsu biziko da.

Egia bilatzeko abiapuntua ez dago kanpoan, barnean baizik, Agustinen ustez. Egia, hortaz, gizakiaren alderik sakonean dago. Zentzumenek ez badigute egonkortasun hori eskaintzen, espirituaren barnean bilatu behar da. Gure barnean egia aldagaitzak aurkitzen ditugu, matematikatik egi unibertsaletaraino. Egi hauek gizakiak ezin ditu ezagutu eta kanpoko laguntza bat behar du, horregatik jainkoak gizakia argitzen du egia ezagutzeko.

Gizakiak zoriontasunera iristeko gauza iraunkorra eta segurua izan behar du, zortetik apartekoa, bizitzaren gora-beheretatik aske. Nahiz eta ondasun asko eduki eta ezer ez faltatu, beti izango duzu galtzeko kezka eta honela ezin izan zara zoriontsu. Jainkoa dugu gauza iraunkor bat, hortaz, zoriontsu izan nahi baldin badugu, bera eduki beharko dugu eta haren nahia bete.

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

Jainkoaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Hainbat arrazoi ematen dizkigu San Agustinek jainkoaren existentzia arrazoitzeko:

- Lehenik eta behin jakinarazten digu, egia existitzen denez eta jainkoa bere funtsa izanik, jainkoa existitzen da.

- Kreazioak ezin diola gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna eman aipatzen digu ere, jainkoarantz joan behar dugu, gure gainetik dagoen egia aurkitu eta zoriontsu izateko.

- Baina San Agustinen benetako frogapena betiereko ideietan zegoen. Berak zioenez, gizakiak egia mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu eta egia hau adimena baino nagusiagoa dela esaten digu, hortaz, adimenak bere aurrean makurtu egin behar duela, Jainkoari men egin behar dio.

Jainkoaz hitz egiten duenean zera dio, gauza guztiak jainkoak eginak direla, ezerezetik sortuak, izatea berarengandik jaso dutelarik. Kreazio libre eta oso bat izan zen, bitartekorik gabea, non izaki aldakorrak sortu zituen, gu.

Askatasuna eta gaitzaren arazoa

San Agustinek, gaitzaren arrazoia gizakiaren askatasunean dagoela dio eta ez Jainko gaizkilean. Egiaz gizakia askea da eta askatasun hau Jainkoarenganako joera edukitzeko erabili behar du. Jainkoak gizakia sortu zuenean, Jainkoa maitatzeko egin zuen, baina Agustinen ustez, gizakiak bekatua egin zuen bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoarengandik urrunduz. Honen ondorioz, jatorrizko bekatu batekin jaiotzen da gizakia, bere askatasuna galduz.

Jatorrizko bekatu honengandik askatasuna berreskuratzeko aukera lortu nahi du gizakiak, baina berak bakarrik ezin du, gizakiak joera handiagoa baitu gaizkira jotzea ongia egitea baino. Horregatik beharrezkoa du Jainkoaren laguntza. Zoriontsua izatea da gizakiaren helburua, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak Goreneko Ongiarengana itzuli behar du, Jainkoa maitatuz.

San Agustinen iritziz, ongia eta gaizkia borondatepean daude, Jainkoarenaga hurbilduz edota aldenduz, hemen Sokratesek, berriz, gizakiak ezjakintasunaren pean egiten zuela gaizkia zioen.

Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

Erromako inperioa erortzean, mendebaldean krisi larria eman zen eta jentilek kristautasunari leporatu zion. San Agustinek, jainkoaren hiria jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen, eliza kristaua defenditzeko, jentilen aurrean kristauen apología gisa aurkezten da. Aukeramena, betierekotasuna eta, batez ere, Jainkoaren ikertezinezko borondatearen ideiez baliatuz, mina eta gaitzaren zentzuak azaltzen ditu historiaren baitan.

Gizadiaren kronika bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.

Gizakiak bi taldeetan banatuak ikusten ditu Agustinek. Batetik, Jainkoa mespretxatuz norbera Jainkoa baino maiteago dutenak eta, bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak. Lehenengoak munduko hiritarrak dira; norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko hiritarrak dira; nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak. Bi hiriak nahasturik aurkitzen dira historian zehar, azkenean, banandu egingo direlarik azken epaiketan.

Borroka horrek denboraren amaiera arte iraungo du, non Jainkoaren hiriaren behin betiko garaipena etorriko baita.

Platonen filosofiaren eragina Agustinengan

Platonen eragina nahiko handia dela esna genezake Agustinengan, bai zuzenki, baita ez zuzen zuzenean artuz, neoplatinismoa delako mugimendu baten bitartez. Neoplatinismoa K.o. III. mendean sortu zen, Platonen ideiek eta ideia erlijioso mistikoek osatzen duten filosofia joera zen, non bere oinarria Platonen ideiek eta ideia erlijioso mistikoek osatzen duten. Mugimendu honen autorerik garrantzitsuenak Alejandiako Filon eta Plotino izan ziren.

Filonek bere filosofia garatzean, Bibliako alegorietan oinarritzen zen. Bere ustetan jainkoaengandik logosa sortzen da, honen baitan ideiak eta azkenik ideiak mundua sortzen dute.

Beste autore garrantzitsu bat Plotino izan zen. Honek guztiaren gainetik bata jartzen du, non ezagutezina den, bere existentzia izan ezik. Gauza guztiak batetik datozela zioen eta horra itzuli behar dutela, honela gizakiok zoriontasuna lortuko genuelako, mundu materiala alde batera utziz.


TOMAS AKINOKOA

Fedea eta arrazoimena.

Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia eduki zuen Erdi Aroan. Ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egin zen: gertakari hori aristotelismoari esker posible izan zen. Tomas Akinokoa filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu beharra zegoela ohartu zen. Filosofia horrek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Berritze hori, batez ere, Santo Tomasek egin zuen.

Aristotelismoan ezagutza esperientziatik hasi behar da ezagutzen, giza-adimena materiari loturik baitago eta arrazoi-bideak zentzumenekin arremanetan baitaude. Behetik gora ibili behar da, bada, behe-ezagutzatik beste goragoko ezagutza mailetara iritsi nahi bada. Bide horretatik joan beharra daukagu Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu.

Sinismena goi-argiz eratutako jakinduria iturria da, errebelazioaren argiz eraikia, goitik beherako bidea ibili duena. Orain bada aristotelismoaren bidez, posible izango da azaltzea bi jakinduria bide horiek ezingo direla ezagutza maila berdinetara iritsi.

Santo Tomasentzat arrazoi-bideak, filosofiak, alegia, eragozpenez betea aurkitzen du bere lana, eta undu honetako errealitatea ezagutzera bakarrik iristen da. Goragokoak ezagutzera igo nahi duenean, itsuaren antzera ibiltzen da, pausoz pauso, erortzeko arriskua beti aurrean duela. Hala ere, berez espirituzkoa denez gero, espirituzko izaki gorenak ezagutzeko gaitasunik badu. Sinismena, berriz, gainetik dago, jakitate zihurra da; jakitate horretan ezagutzak ez du, ez neurririk ez mugarik.

Jainkoaren existentzia: bost bideak

Jainkoa badela egia agertua da, aldi berean arrazoiaren bitartez froga daitekeena; hau da, mundu naturalaz dugun ezagutzatik, jainkoaren berri jakiteko, beste edozein gauza ezagutzen den bezalaxe, esperientziara jo behar da. Jainkoa ez da materiazko mundu honetako izakia eta hemen ezin da esperientzia soilaz errealitatearen berri eduki. Esperientziak hasi, bai, baina arrazonamendu lan luzeagoaren bidez iritsiko gara beraren existentzia zihurtatzera. Giza-adimenarentzat, jainkoa ezagutzea ez da gai erraza izango, baina bai ahalezkoa.

Hona hemen, Santo Tomasek mundu naturalaren beatzetik eta haren gaineko ausnarketatik ateratako (Jainkoaren existentziaren) bost probak:

1-. Lehen bidea izaki naturalen higidura edo aldaketatik abiatzen da. Higidura orotan bereizi egin behar da higitzen dena eta higiarazten duena. Ezer ez da bere aldatzen eta aldatzen den izaki oro, beraz, beste batek higiarazten du; baina ezin gara eragile eta eraginen katean infinitura joan. Beraz, higitzen ez den lehen eragilea, motor ibilgea (hau da, Jainkoa) postulatu behar da.

2-. Bigarren bidea kausarazlearen ordenan oinarritzen da (hau ere kontzeptu aristotelikoa). Ezer ezin daiteke izan bere buruaren kausa. Hala izateko norberaren izatearen aurretik izan beharko baitzuen. Kausa eta efektuen katean ezin da infinituraino joan. Beraz, onartu beharra dago kausarazle guztien jatorrian kausarik gabeko lehen kausa dagoela, Jainkoa deitzen dugun hori, alegia.

3-. Hirugarren bidea izaki naturalen izaera kontingentetik (aldibatekoa) abiatzen da. Esperientziak erakusten digu mundu naturala, bere osotasunean, bilakaeraren eta heriotzaren mende dagoela. Izaki guztiak kontingenteak balira, denak asiko ziren, noizbait, existitzen, baina lehen ez ziren eta gero izateari utziko diote (ezerezetik ez baita ezer sortzen). Onartu beharra dago berez izaki beharrezkoa edo kausarik gabekoa den izakia badela. Beharrezko izaki horri esaten diogu Jainkoa.

4-. Laugarren bidea izakietan dauden perfekzio maila desberdinetatik abiatzen da. Guk gauzak elkarrekiko konparatu egiten ditugu maiz. Gauzak hobeak hala eskasagoak direla esaten dugu. Kualitate bakoitzeko izaki goren batek nonbait izan behar du. Ez-perfektuaren ebidentziatik, paradoxaz, izaki perfektuaren ideia sortzen da eta hori Jainkoa da.

5-. Bostgarren bideak era berean, aristotelikoa den helburuzko kausa kontzeptua hartzen du oinarritzat. Izaki naturalen mundua ez da kaotikoa, aitzitik, kosmikoki ordenatua eta helburu baten araberakoa agertzen da, ordena kosmiko hori ezin izan daiteke zoriaren fruitu, baizik eta adimen batek izakiak bideratu egiten ditu hauek dituzten helburuak bete ditzaten, horretarako sortu dira.

Bost bide horiek era berdintsuan eginda daude zentzumenek errealitatean jasotzen dituzten datuetatik hasten dira. Maila horretan gizakia munduko egia izpietatik argi pixka bat egitera iristen da eta argi horretatik, berriz, giza-adimena egia gorenera iristen da.


Filosofia modernoa

BERPIZKUNDEA ETA ZIENTZIA IRAULTZA

Ezaugarri orokorrak: gizartearen eraldaketa, antropozentrismoa eta zientzia iraultza.

Aro modernoan, Humanismoa eratu zen Europa osoan. Urrun geratu zen Erdi Aroko teozentrismoa, Jaungoikoa unibertsoaren gunea zela pentsatzea. Garai honetan Unibertsoaren erdian ez dago Jainkoa, gizakia baizik, eta gizakiaren goi ahalmena, arrazoia da. Honi, gizakia unibertsoaren muina dela uste izateari, Antropozentrismoa deitzen zaio. Garai honetan berrikuntza ugari egin ziren.

Erdi Aroan, eliza zen botere gehien zuena eta jakintza guztia monopolizatzen zuena. Baina Aro Modernoarekin batera, hau aldatu egin zen, izan ere, apurka-apurka Eliza katolikoa indarra galduz joan zen. Hau hainbat arrazoiengatik gertatu zen.

Lehenik XVI. mendean sortu zen Erreforma Protestanteagatik. Honi aurre egiteko nahian, Elizak kontraerreforma bat egin behar izan zuen. Kontrarreformako ekintzarik garrantzitsuena Trentoko kontzilioa izan zen, 1545ean hasia. Honekin fede katolikoa indartu eta Eliza katolikoan zeuden gehiegikeriak galarazi nahi zituzten. Mugimendu hau jesuiten ordena berriaren laguntzaz garatu zen.

Elizaren indar galtzearen beste arrazoi bat erregeen boterearen indartzea izan zen. Izan ere, Aro Modernoan absolutismoa ezarri zen. Bertan, estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratu ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuten parte hartzen gobernazioan. Agintea sendotzeko, lurraldea modu zentralizatuan antolatu zuten, zergak kontrolatu eta armada iraunkorra sorrarazi zuten.

Bestetik, aro modernoan, Elizaren kosmologiaren aurka agertzen zen zientzia berri bat atera zen, iraultza zientifiko handi bat eman zen. Zientzia eta filosofia korronte berriak ez ziren unibertsitateetan sortu, akademietan baizik. Bada, garai hartan, unibertsitateak protestanteen eta katolikoen kontrolpean zeuden eta honek ez zuen uzten lekurik pentsamendu askeentzako.

Koperniko (heliozentrismoa: Eguzkia unibertsoaren muina izango litzateke, eta Lurra bere inguruan biratuko litzateke), Kepler (eguzki-sistemak makina batek funtzionatzen duen bezela funtzionatzen du) eta Galileo (natura ikertzeko metodo zientifikoaren asmatzailea; inertzia-legea, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbideak aztertzen zituen) zientzia esperimental berriaren zutabeak izan ziren. Hauen teoriak garaiko autoritateen pentsamenduei uko egiten zieten. Izan ere, hauek baieztatzen zuten, zientzian mundua adierazteko dagoeneko ez zegoela zertan Bibliako, Aristotelesen... azalpenetara jo behar. Horrela, jakintza zientifiko eta filosofikoaren eredu bezala matematika hartzen zuten.


DESKARTESEN RAZIONALISMOA

Datu biografikoak eta testuinguru historikoa.

Descartes 1596an jaio zen Frantzian, familia noble batean. Aristoteliar eskolan ikasi zuen eta zuzenbidean lizentziatu. Gertakizun batek bere bizitza aldarazi zuen: behin Danubio ibai bazteean zegoela ikuspena bat izan zuen: dei jainkotiar bat sentitu zuen jakintza orori oinaria emango dion filosofia ereformatzeko. Bidaiatzen ibili ostean, Herbereetan geratu zen bere gogoetak egiteko pake bila. Urte hauetan idatzi zituen bere idazlanik garrantzitsuenak, metodoaren diskurtsoa eta metafisika gogoetak. Bee azken bidaia Suedia egin zuen, erreginak deitua, eta han hil zen.

Deskartes bizi zian garaia aldaketa handiko garaia izan zen. Gizarte maila guztietan absolutismoa zen nagusi, non batek dena kontrolatu eta agintzen zuen, bai famili, baita politikan ere. Absolutismo hau ez zen garai historiko bat bakarik izan, pentsamolde eta joera bat baizik. Azken batean Descartes bera honetaz baliatzen da absolutua izango den filosofia bat sortzeko.

Garaiko beste ezaugari bat erlijio ereformak dira. Eliza botere handiko erakundea zen eta jakituria guztia monopolizatzen zuen, baina, apurka-apurka, indarra galduz joan zen hainbat arazoengatik: Luteroren protestanteen ereforma, burgesiaren dinamikotasun eta modernizazioa eta zientzien aurrerapena. Egoera honetan Elizak bane ereforma egin zuen.

Zientzia, esan bezala, goaka zioan, baina ez unibertsitatean, hauek elizaren esku batzeuden, akademietan baizik. Asko eta asko izna ziren garaiko zientzialari ospetsuak, Koperniko, Galileo eta Kepler adibidez. Hauen zientzia esperimentalak garrantzi handia izan zuen.

Razionalismoaren ezaugarri orokorrak

Arrazionalismo modernoa Descartesek sortu zuen, beretzat ezagutza iturri garrantzitsuena baitzen, bere hasierako jatorrizko ideiak hortik atera baitzituen. Arrazionalismoa, orduz, arrazoitik datorren ezagutza dela esna genezake. Arrazoiaz kanpo ez du beste motako irizpiderik kontuan hartzen epaitzeko, ez erlijioso, ez tradizio ezta autoritate ere. Errealitateari buruzko ezagutza arazoitik sortu zela zioen, adimenetik. Lau ziren arrazionalismoaren ezaugariak:

- Arazoian konfiantza > ezagutza iturri garrantzitsuena arrazoia da eta ezagutza baliozkoa sorraraz dezakeen bakarra.

- Ezagutza sentikora gutxietsi > zentzumenek sarritan engainatu eta hutsak egitera bultzatzen gaituztelako, eta ezagutza sentikorra ezin delako unibertsala izan, gutxietsi egin behar da.

- Zientzia unibertsalera beharrezkoaren nahitaezkotasuna > Zientziako judizioek baliagarriak izan behar dute kasu guztietarako eta nahitaez horrela izan behar dute, unibertsalak.

- Munduaren arazionaltasuna > Unibertsoko gertaera orok justifikazio bat du, kausa bat, ezer ez baita gertatzeagatik gertatzen.


Metodoa deskartesengan

Garai honetako pentsalari askok egia aukitzeko bide beria bat aurkitzen saiatzen ziren, metodo ziur bat, non filosofia erreformatuko duena, zientziak bezala, aurrerapausoa egin dezan egiaren bila. Metodo honen aurkikuntzan Descartes izan zen garrantzitsuena, honek matematika hartu zuen eredu metodo berri bat osatzeko, aurretik Aristotelesek eta Elizak zituzten irizpide silogismikoak baztertuz.

Metodo berri honek lau pausu ditu: nabaritasuna, analisia, sintesia eta berrikusketa.

- Lehen erregelak zera dio, ezer ez daitekeela egiatzat hartu nabaritasun osoz honela dela jakiten denean izan ezik.

- Analisiak, aztertzen dugun zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, soluzio onenak eska lezakeen bezala egitera, bilatzen gaitu.

- Hirugarren erregelak, sintesiak, dedukzio lan bat eskatzen du, ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuetatik, gauza konplexuagoak direnak ulertzea.

- Azken erregela, berrikuspenak, erabilitako gauza guztien zerrendaketa egitea eta ondoren berrikuspen oso bat egitea eskatzen digu, ezer ez dugula ahaztu ziur egoteko.

Intuizioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia

Gure bizitzan zehar egiten ditugun bi prozesu hauek zerbaiten ezagutza edota ulermena aztertzeko balio digu. Ondoren argituko dudan bezala, bi prozesu hauek bata bestearen aurkakoak dira.

Intuizioa, begiraldi zuzen batean agertzen dena, beste ezagutzen bitartekorik gabea da. Zeozer intuizioa erabilita ezagutzean, ez du zalantzarik izan behar, lehengotik guk dakigun ezagutza bat eskatzen baitu. Honek bi baldintza eskatzen ditu: ezagutu beharrekoa argia izatea eta kolpe batez uletua izatea.

Dedukzioa, aldiz, guztin kontrakoa da. Deskartesen hirugarren erregelan agertzen den prozesua da, non bere helburua objektu edo gogoeta soiletatik eta ezgautza errezenetatik hasiz, apurka-apurka, konplexuetaraino igotzeko. Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ulertzean datza dedukzioak.

Duda metodikoa eta lehen zihurtasuna: cogito-a

Egia ziurrak bilatzeko osatu zuen zalantza metodoa Deskartesek. Horretarako, lehenik eta behin, printzipio nabariak eta zalantza gabekoak aurkitu behar zituen. Printzipio hauek argitzeko zalantza erabiltzen du, existitzen den guzti guztia zalantzan jariz, benetakoa eta ebidentea ez den proposizio oro, gure adimenetik baztertuz. Zalantzaren bidean hiru maila daude: zentzumena, zentzumenek engainatu egiten gaituztenez ezin gaitezke fida eta hortaz, baztertu. Ametsak, lotan gaudenean esna egongo bagina bezalako sentsazioak edukitzen ditugulako. Azkenik, jaiko gaiztoaren hipotesia, non suposatu behar dugun Jainkoak bere boterea gu engainatzeko erabili duela; azken batean, ziurtzat ez da ezertxo ere hartu behar.

Dena zalantzan jarri ostean lehen egiaren bila abiatu zen. Bera konturatu zen egiten ari zen pentsatzeko akzioa bitartekorik gabea zela eta zuzenean hautematen zerbait zela, hortaz, ez zegoen zalantzarik pentsatzean bere existentzia frogatzen zuela. Hemen etorri zen lehen egia: "pentsatzen dut, beraz, banaiz". Hauxe izango da bere filosofiaren abiapuntua.

Bost dira lehen egia honen ezaugarriak: lehena, nabaria dela, ez delako zalantzarik sortzen eta bakoitzak bere baitan aurkitzen duelako; bigarrena, bitartekaririk gabea dela, bakoitzak hautematen duelako; eta azkenik, bere filosofiaren abiapuntua dela eta zirutasunaren irizpide.

Ideia motak: adbentziak, faktiziak eta jatorrizkoak

Joan Jainkoaren existentzia frogatzeko, berriro ere pentsamenduetatik abiatzen da. Lehenik eta behin, hiru ideia mota bereizten ditu: jatorrizkoak, eratorriak eta irudimenezkoak. Pentsaerak izango bailitzan modura bakarrik artuko balira, ez dago beraien artean desberdintasunik; baina gauzak ordezkatzen dituen irudiak bezala artuz gero, orduan oso desberdinak dira elkarren artean.

Kanpokoak edo eratorriak gure kanpoko eta barneko esperientziaren bidez ailegatzen zaizkigunak dira. Kanpoko esperientziak munduaren berri ekartzen digute. Azkenean, ezin du inork orain ikusten eta sentitzen dituena gauzen errealitatea zalantzan jarri.

Humen iritzia bestelakoa da ezagutzari dagokionez. Beretzat eduki mental guztiak perzepzioak dira, eta hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak, sentipren, grina eta emozioak dira, buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Ideiak inpresioaren irudiak dira, normalki aurrekoak baino ahulagoak. Ideiak elkartu litezke eta konplexuagoak osatu. Elkartze hori ez da edonola gertatzen baizik eta, lege batzuk jarraituz (antzekotasuna, hurbiltasuna, kausa-efektua...)

Deskargatu

PDF Word HTML