Fedea eta Arrazoia Erdi Aroan: Agustin eta Tomas Akinokoa

Filosofia eta etika3,73 KB

Fedea eta Arrazoia

Beraz, arrazoiak eta fedeak, batak bestearen beharra dute egia aurkitzeko. Egiaren bilaketan hasieran fedea dago, fedearen bidez onartzen baitu kristauak Jainkoak agerrarazitako egia. Ondoren, egia hori ulertzeko arrazoiaren lana behar da; arrazoiak fedea zentzugabea ez dela argitzen du, eta, horren ondoren, fedearen edukiak ahal den heinean ulertarazten saiatzen da. Arrazoia, ez nahikoa jakinduria lortzeko; bera bakarrik ez da egiaz jabetzeko gauza. Horrela, fedeak arrazoimena argitzen eta gidatzen du, eta arrazoimenak fedearen edukiak arrazoitzen ditu.

Agustinen Ikuspegia

Agustinek ez du fedea eta arrazoiaren artean mugarik jartzen, biak batera aritzen dira elkarlanean egia lortzeko. Berarentzat egia bakarra da eta gizakiari egia hori argitzea eta lortzea interesatzen zaio.

Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Aristoteles berrezagutzeak garrantzi handia izan zuen Erdi Aroan. Horrela, ordura arteko arrazoia eta fedearen arteko arazoari buruzko iritzia aldatu egingo zen, eta berritze hau batez ere Tomas Akinokoak burutuko zuen. Arazo honen aurrean, Tomas Akinokoak abiapuntu modura teologia eta filosofiaren elkarren arteko autonomia baieztatuko du. Filosofia eta Teologia bi zientzia desberdin dira. Filosofia arrazoian bakarrik oinarritzen da, materiazko errealitateari dagozkionak dira. Sinesmenaren iturria, berriz, jainkoagandiko errebelazioa da eta bere metodoa errebelazioaren datuak ondo miatu eta interpretatzean datza. Hala ere, badaude filosofiak eta teologiak komunean lantzen dituzten hainbat gai. Kasu hauetan, Tomas Akinokoak dio bai arrazoiak bai fedeak diotena bat etorri behar dela. Jainkoa delako gizakiaren eta egia errebelatuen egilea. Azkenik, komunak diren gai horietan filosofia eta fedea osagarriak dira, elkarren artean lagundu egiten direlarik. Filosofiak sinesmenari laguntzen dio logika metodoa aplikatzen, hau da, Teologia modu zientifikoan eraikitzen. Sinesmenak egiaren mugak erakutsiko ditu. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egin ez dutenean, teologiak epaitzen du.

Agustinen Bi Hiriak

Historiaren Kontzepzioa

Jainkoaren Hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen Agustinek, hots, ez-kristauak defendatzeko. Horren aurrean historiarekiko interesa piztu zitzaion. Historia linealaren kontzepzioa sortu zuen. Agustinen ikuspegitik gertaera bakoitzak bere arrazoia dauka prozesu historikoan, eta arrazoi hori historiaren helburuaren arabera ulertu behar da.

Bi Bizimoduak eta Hiriak

Jainkoaren Hirian Agustinek gizadiaren historia bi bizimoduren arteko tirabira bezala agertzen du: haragiaren arabera edo espirituaren arabera bizi direnen arteko borroka. Bi bizimodu horiek irudikatzeko, Agustinek bi hiri mota bereizi zituen: Jainkoaren Hiria eta Munduko Hiria.

Gizakiak, bi taldetan banatuak ikusten ditu:

  • Jainkoa mespretxatuz bizi direnak (Munduko Hiria).
  • Gauza guztien gainetik Jainkoa aukeratzen dutenak (Jainkoaren Hiria).

Lehenengoak munduko hiritarrak dira, norbera goratzeko balioak onartuz, Jainkoari uko egiten diotenak. Bigarrenak, zeruko hiritarrak dira, nork bere autonomiari uko eginez Jainkoa aukeratzen dutenak.

Azken Epaiketa

Bi hiriak nahasturik aurkitzen dira historian zehar, eta bien arteko borroka horrek denboraren amaiera arte iraungo du, azken eguneko epaiketa arte, non Jainkoaren Hiriaren behin betiko garaipena etorriko den. Historiaren amaieran, Kristo lurrera etorri eta biziak eta hilak epaituko ditu. Gorputza berpiztu ondoren, kristau zintzoak salbatuko dira, eta Jainkoaren ondoan biziko dira. Heretikoak, bataiatu gabe hil direnak eta bekatuez damutu ez direnak, berriz, infernura joango dira, eta hango sufrimenduarekin biziko dira.

Deskargatu

PDF Word HTML