Agustinen Filosofia: Jainkoa, Egia eta Askatasuna
Zoriontasuna eta Jainkoaren Bilaketa
Agustinen ibilbide existentzialak Aitorkizunak liburuan jasotzen dira. Egiaren bilaketak markatu zuen bere bizitza. Zoriontasunaren bila filosofiaren edo erlijioaren bidetik baino ez zen aritu. Gaztaroan, zoriona plazerrean zegoela uste zuen. Hortensius liburua irakurri zuenean, Manikeismora hurbildu zen, eta bi kezka sortu zitzaizkion: Jainkoa eta gaizkia. Manikeismoak, ordea, ez zuen asetu. Aristoteles irakurri zuenean, Agustinek zalantzan jarri zituen sinesmen manikeoak. Arrazoiaren aukerek nahasi egin zuten, eta Akademia Berriaren eszeptizismoaren doktrinari atxiki zitzaion. Zalantza eszeptikoa gainditzea: ezin da dena zalantzan jarri. “Zalantzarik badu, bizi da.” Bizi dela egia denez, eszeptizismoa gezur hutsa da.
Materialismo manikeoa gainditzea: Manikeismoa eta eszeptizismoa Anbrosiorekin Milanen topo egin zuenean, eta ondoren kristautu zenean, gainditu zituen, baina baita testu neoplatonikoen bidez ere. Mundu adigarri platonikoa egia iraunkorraren mundua zela ohartu zen Agustin, eta horrela gainditu zuen materialismo manikeoa: Gaizkia ongiaren gabezia da. Kristau bihurtzeak norbere buruarengana itzultzea esan nahi du; izan ere, Jainkoa gizakiaren barnean baino ez dugu aurkituko. Barneko gizakian bizi da egia.
Arrazoia eta Fedea Agustinen Pentsamenduan
Agustinen ustez, “egia bat bera da guztiontzat. Egia ez da nirea, zurea, ezta honena ere; bat bera da guztiontzat.”
Bi bide daude ezagutzara iristeko: aginpidea eta arrazoia. Filosofiak eta erlijioak lortu behar duten egia Jainkoaren egia da; hau da, fedeak pisu handiagoa du: “Bizitza zoriontsua egiaz gozatzea da, zutaz gozatzea da, Jainkoa, zu baitzara egia.”
Arrazoiak eta fedeak elkarren beharra dute Jainkoaren bilaketan. Arrazoiak nahitaez fedearen onarpenaren aurretik joan behar du. Horren ondoren, fedea ahal den heinean ulertarazten saiatuko da arrazoia. “Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko.”
Agerkundeak indar argitzailea ematen dio ezagutzaren ahalmenari. Arrazoia ez da nahikoa jakituria lortzeko; ez da egiaz jabetzeko gauza, Jainkoaren eta aginpidearen laguntza behar du.
Jainkoaren Existentzia eta Ideia Eredugarriak
Jainkoaren existentziaren hainbat froga aurki daitezke:
- Akordio Unibertsala: Mundu guztiak Jainko batean sinesten du.
- Kosmologiaren argudioak: “Ororen ordena, eraketa, edertasuna, mugimendua eta aldaketak, Jainkoak bakarrik sortuak izan daitezke.” Teleologia: Dena helburu batekin eginda dago, kasu honetan Jainkoaren plana. Darwinek hau erabat suntsitu zuen bere teoriarekin, izan ere, berak zioenez, hemen zoriz gaude.
- Ideia eredugarriak: Bere frogarik gogokoena Ideia eredugarriak abiapuntu gisa hartzen dituena da. Arimak egia aldaezinak, ezinbestekoak eta betierekoak ezagut ditzake: adibidez, objektu matematikoak edo axiomak. Horrela lortzen da ezagutza. Hau ez datorkigu sentimenduetatik, baina arimatik ere ez, ez baita betierekoa, aldaezina edo ezinbestekoa.
- Matematika gure adimena baino nagusiagoa da, adimena bere aurrean makurtu egin behar baita. Jainkoak gizaki bakoitzaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak, bere arima-adimenean.
Ideia eredugarri eta betiereko hauen oinarrian izate bat egon behar du. Zentzumenen ezagutza aldakorraren oinarrian gauza aldakorrak dauden bezala, betiereko egia gauza eredugarrien oinarrian dago; beraz, egia aldagaitza egon behar du, hau da, Jainkoa. Izan ere, ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du. Nola ezagut dezake gizakiak? Jainkoak esku hartu eta gizakiaren adimena argitzen duenean.
Argumentu ontologikoa: San Anselmo Canterburykoa Jainkoaren existentzia frogatzen du arrazoiaren bidez, arrazoi agustindarra erabiliz. Jainkoaren ideia abiapuntu hartzen du: Jainkoak kualitate guztiak baditu, existentzia ere badu; beraz, Jainkoa existitzen da.
Santo Tomasek honen aurka egiten du. Hark esaten zuen objektu baten existentzia ez dela bere ezaugarri bat. Ezin da salto bat eman errealitatetik existentziara. Hau ezagutzeko modu bakarra esperientzia da.
Askatasuna eta Gaizkiaren Arazoa
Zergatik dago gaizkia? Jainkoak dena sortu badu eta bera zintzoa bada, nola egon daiteke gaizkia?
Agustinek Plotinoren azalpena onartu zuen; alegia, gaizkia ez dela ezer erreala, ongiaren gabezia baizik. Ezin zaio gaizkia Jainkoari egotzi.
Hiru gaizki mota daude:
- Gaizki metafisikoa: Izaki izateak berez dakar mugatua izatea. Izatea, ez-izatea, identitatea (ez perfektua). Ikuspuntu horretatik, gauza guztiek dute inperfekzioa, gauza perfektu bakarra Jainkoa delako.
- Gaizki morala: Bekatuak dira. Jainkoaren nahiaren aurka egitea. Ezin zaio Jainkoari leporatu, askatasuna eman zigulako. Askatasuna ona da, baina gaizki erabiltzen dugu. Gaizki honen errua guk dugu. (Zazpi bekatu nagusiak: Harrokeria, lizunkeria, sabelkeria, nagikeria, inbidia, zikoizkeria, haserrea) Zazpi bekatu nagusi horiek gabeziak dira, eta gabezia horiekin ezin da ona aukeratu. Horregatik behar da Jainkoaren laguntza. Norbera da bere ekintzen ondorio.
- Gaizki fisikoa: Mina da. Ezin zaio Jainkoari egotzi. Ez dugu Jainkoaren ikuspuntua ezagutzen, eta ez dakigu oinazea behar-beharrezko osagaia den.