Tomas Akinokoa eta Aristoteles: Errealitatearen Konparaketa

Filosofia eta etika2,72 KB

Errealitatearen ikuspegia

Aristotelesen filosofiaren kristautzea

Errealitatea azaltzeko, Tomasek kristautu egingo du Aristotelesen filosofia. Haren filosofiatik, kristautasunarekin bat datozen ideiak edo teoriak onartuko ditu. Onartutako teoriak hauek dira:

  • Substantziaren ideia.
  • Mugimenduaren eta aldaketen teoria.
  • Lau kausen teoria.

Substantziaren osagaiak: Hilemorfismoa

Bestetik, Tomasek hainbat puntu moldatuko ditu bere printzipio kristauetara, esaterako, Aristotelesen teoria hilemorfikoa.

Aristotelesek uste zuen substantziek bi osagai zituztela:

  • Forma: Substantzia horren esentzia biltzen duena, bertan substantzia horren definizioa dago.
  • Materia: Substantziak osatzen duen materia, bertan ez du definizioa biltzen.

Tomasen ikuspegia: Esentzia eta Existentzia

Tomas, berriz, ez zegoen ados. Haren ustez, substantzia baten osagaiak esentzia eta existentzia ziren. Existentzia kontzeptu berria gehitu zuen.

Alde batetik, esentzia dago. Esentziak objektua zer den adierazten du. Honen barruan, forma eta materia daude, eta bietan lortzen da substantziaren definizioa.

Beste aldetik, existentziaren kontzeptuaren bitartez, objektua existitzen den ala ez adierazten digu.

Errealitateari dagokionez, biek errealitate bakarrean sinesten dute, nahiz eta Aristotelesek materia soilik dagoela uste izan, eta Tomasek errealitatea materiala zein espirituala dela uste duen arren.

Sustantzia motak Tomas Akinokoaren arabera

Aristotelesek substantzia guztiei buruz ikuspegi lineala zuen: ez zituen taldeetan edo maila ezberdinetan zatitzen, denak substantzia material gisa biltzen zituen. Tomas, aldiz, hori gainditzen saiatu zen eta 3 substantzia mota bereizi zituen, batzuk materialak eta besteak espiritualak:

  1. Jainkoa:

    Substantzia bat da, bere barnean existentziaren ezaugarria dauka. Horrek esan nahi du Jainkoa beti existitu dela eta beti existituko dela (esentzia = existentzia). Bestetik, guztiz espirituala da, ez materiala. Eta nahitaezkoa da, nahitaez existitu behar da. Laburbilduz, Jainkoa espirituala eta guztiz nahitaezkoa da.

  2. Aingeruak:

    Badaude zenbait substantzia materia ez dutenak, soilik forma. Horrek esan nahi du espiritualak direla. Beste ezaugarri guztiak izango dituzte. Aingeruak kontingenteak dira; existitu daitezke, baina ez dira nahitaezkoak. Laburbilduz, espiritualak eta kontingenteak dira.

  3. Izaki bizidunak eta objektuak:

    Materialak dira, ez espiritualak. Osagai guztiak dituzte eta kontingenteak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML