XX. Mendeko Pentsamolde Filosofikoaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,97 KB

XX. Mendeko Pentsamolde Filosofikoaren Oinarriak

Darwin: Hautespen Naturala eta Eboluzioa

Charles Darwin (1809-1882), Espezieen Jatorria, Hautespen Naturalaren Bidez (1852) lanaren bidez, espezien eboluzioari buruzko teoriaren sortzailea izan zen. Bere ideien arabera:

  • Organismo bizidunak baliabide naturalak baino neurri handiagoan hazten dira, eta horrek espezieen arteko bizirauteko borroka areagotzen du.
  • Hautespen naturalaren bidez, inguruneari hobeto moldatzeko ezaugarri biologikoak dituztenek biziraungo dute, eta besteak desagertu egingo dira.

Teoria darwinistaren ondorio filosofikoak nabarmenak izan ziren:

  1. Naturaren eta espezieen aldaezintasuna ukatzen da.
  2. Naturaren garapena ez da nahitaezko helburu baten araberakoa.
  3. Natur ordena egile goren baten diseinua dela baztertzen da.
  4. Giza arrazoia eboluzio prozesu naturalaren ondorioa da, ez buruaskia. Giza sorrera termino naturalistetan azaltzen da, ez metafisikoetan edo erlijiosoetan.

Karl Marx: Materialismo Historikoa eta Iraultza

Karl Marx (1818-1883) lanaren arabera, giza izana gizarteko ekoizpen-baldintzek determinatuta dago. Horregatik, ez dago giza esentzia unibertsal aldaezinik; giza izaera historikoa eta soziala da.

Materialismo historikoa:

  • Gizarte antolaketa bere ekoizpen-sistemak baldintzatzen du.
  • Gizarte aldaketen eragilea klaseen arteko borroka da. Klase arteko harreman politiko-ekonomikoak haustean gizarteak aldatzen dira.

Filosofiak izaera praktikoa eta askatzailea izan behar du, langilegoaren askatasun ekonomiko-politikoa lortzea helburu duena.

Nietzsche: Arrazionalismoaren Kritika eta Supergizakia

Friedrich Nietzsche (1845-1900) mendebaldeko tradizio razionalistaren kritika zorrotza egin zuen, arrazoiaz kanpokoa alde batera utziz. Bere ustez:

  • Mendebaldeko tradizio filosofikoa dualismo ontologikoan oinarritzen da (egia finkoa eta denboraz kanpokoa), naturaren denborazkotasuna eta aldakortasuna ukatuz. Horregatik, mendebaldeko razionalismo modernoa bizitzaren kontrakoa da.

Nietzscheren bi helburu nagusiak hauek ziren:

  1. Mundua eta gizakia azaldu eredu transzendenteetara jo gabe.
  2. Kultura berri batean oinarritu, hau da, supergizakiaren kulturan.

Freud: Psikoanalisia eta Inkontzientea

Sigmund Freud (1856-1939) teoria psikoanalitikoaren sortzailea da. Bere ikuspegiaren arabera:

  • Gaixotasun mentalaren jatorria inkontzientean dauden desira asegabeak dira. Sendabidea desira horiek kontzientziaraztean datza.
  • Giza-izaera faktore irrazionalek baldintzatzen dute.

Freudek mendebaldeko tradizio razionalista-humanistaren baikortasun antropologikoa ukatzen du. Arrazionaltasuna ez da buruaskia; arrazionaltasunaren eta irrazionaltasunaren arteko elkarrekintza dagoela azpimarratzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML