David Hume: Epistemologia, Morala eta Giza Naturaren Ikerketa

Filosofia eta etika2,95 KB

David Hume eta Filosofia Morala

Hume-k filosofia moralaren kezka zuen, eta ezagutza aztertzeko esperientzian eta behaketan oinarritutako metodo esperimentala erabili zuen.

Arrazoia modu desegokian erabiltzen zutenen dogmatismoa gaitzetsi zuen, haiek ez zutelako kontuan hartzen gizakiek nola pentsatzen eta jokatzen zuten. Hume-k bere filosofia morala garatu zuen eta ezagutzaren kritika bat egin zuen; metafisika eta moral tradizionalei kritika eginez, eta sinesmenean eta probabilitatean oinarritutako tolerantzia aldeztu zuen.

Hume-ren Helburuak

  • Sineskeria ezabatzea.
  • Askatasuna eta tolerantzia aldarrikatzea.

Giza Naturaren Ikerketa

Giza naturaren ikerketa bultzatuz, giza natura deskribatu nahi du alderdi adimentsu, grinatsu eta moraletik. Gure gogamenean dagoenaren deskribapena egin nahi du printzipio batzuetan oinarrituz, kausazko legeak erabiliz.

Zientzia bat egin nahi du gogo-egoera hautemate horien iturria eta horien arteko erlazioak deskribatzeko, baina giza natura arautzeko printzipioak zehaztean muga bat aurkitzen du: behaketa eta esperientziatik harago ezin da joan. Behaketek eta esperientziek gizakiek eta animaliek sustrai erkide bat dutela erakusten digute.

Ezagutzaren Azterketa

Hautematea (Perception)

Hautematea adimenak kontuan har dezakeen guztia da: gure zentzumenetatik datorrena, pasioek eragindakoa edo pentsamendu edo hausnarketa erabiltzean sortutakoa.

Hautemate Motak

  1. Zirrarak: Zuzenean bizitakoak (indartsuagoak).
  2. Ideiak: Zirraretan oinarritutako hausnarketak (ahulenak).

Zirrara eta Ideien arteko Aldeak

  1. Adimenean zer nolako indar eta bizitasunez eragiten duten.
  2. Zuzentasuna (Arartekotasunik eza).

Zirrara Motak

  • Sentipenezkoak: Kanpoko zentzumenetatik datozenak.
  • Hausnarketakoak: Zenbait ideiek sortzen dituzte. Ideia bat adimenera itzultzen denean, bere bizitasunaren zati batekin itzul daiteke, eta zirrararen oroitzapena oso bizia bada, erreakzio bat sortzen du.

Zirrarak eta Ideiak (Konplexutasunaren arabera)

  • Bakunak
  • Konplexuak

Ideien Ordena eta Lotura

Ideiek ordena bati jarraitzen diote, eta ordena hori adimenera ekarri duten ahalmenaren araberakoa da:

  • Oroimena
  • Irudimena

Ideiak Lotzeko Printzipioak

Indar batek ideiak hiru printzipio hauen arabera lotzen ditu:

  1. Antzekotasuna
  2. Denbora eta espazio hurbiltasuna
  3. Kausalitatea

Ezagutza Motak

Ideien arteko lotura (Relations of Ideas)
Ezinbestekoa, a priorikoa, ez dator esperientziatik (Matematika eta Logika).
Izatezko gaiak (Matters of Fact)
Ziurtasun gutxiago, ezeztapena egin daiteke, a posteriorikoa, esperientziatik dator (Zientzia Enpirikoa).

Deskargatu

PDF Word HTML