Platonen eta Agustinen Filosofien Konparaketa

Filosofia eta etika3,26 KB

Platonen Filosofiaren Eragina Agustinenengan

Platonen filosofiak asko eragin zuen Agustinengan. Neoplatonismoaren kutsua du, baina ikuspegi kristauaren eraginpean.

Ontologia: Bi Munduen Bereizketa

Ontologiari dagokionez, bi mundu daudela esaten dute:

  • Platonen ikuspegia: Ideien mundua (betierekoa, aldagaitza, perfektua, eta benetako errealitatearekin osatua) eta mundu fisikoa (suntsikorra, aldakorra, ezperfektua, eta ideien munduaren kopia).
  • Agustinen ikuspegia: Jainkoaren Erreinua (benetakoa) eta mundu fisikoa (aldakorra).

Gizakiaren Eredu Dualista

Bi filosofoek gizakiari buruzko eredu dualista jarraitzen dute: gizakia gorputzez eta arimaz osatuta dago. Hala ere, desberdintasunak daude:

  • Platonen arabera: Arima gorputzera etorri aurretik ideien munduan aurrexistitu zen, eta gorputzeko kartzelan sartzean, ahaztuta zituen ideiez gogoratzen da, bere azken helburua lortu arte: Ongia gogoratu.
  • Agustinen arabera: Arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.

Dualismo Epistemologikoa eta Zoriontasuna

Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, eta zoriontasuna egia ezagutzean eskuratzen dela diote. Bi mundu dauden moduan, bi ezagutza mota daude:

  1. Ezagutza sentikorra: Beti aldatzen ari den munduari buruzko ezagutza, ez dena baliagarria benetako ezagutza lortzeko.
  2. Arrazoizko ezagutza: Benetako errealitateaz arduratzen dena, ezagutza unibertsala, ideien ezagutza.

Argiztapena eta Sinesmena

Ezagutza lortzeko prozesua desberdina da:

  • Platonengan: Ongiak arima argitzen du benetako ezagutza eskuratzeko, eta hori arrazoimenaz lortzen da.
  • Agustinengan: Jainkoak betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen ditu, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko. Horregatik, arrazoimenaz gain, sinesmena ere beharrezkoa da.

Bai Platonentzat bai Agustinentzat gizabanakoak ez du egia zentzuen bidez aurkitu behar. Platonen esanetan, zentzumenen bidez mundu fisikoko ezagutza (sasiezagutza, ideien munduko ezagutzaren kopia) eskuratu ondoren, arrazoimen hutsez benetako ezagutza lortuko da. Agustinen ustez, egia norberak bere barnean bilatu behar du, Jainkoaren argitzapenaren laguntzaz.

Politika eta Gobernua

Amaitzeko, politikari dagokionez, desberdintasunak nabariak dira:

  • Platon: Intelektualismo moralaren aldekoa da (jakintsua ona da, inork ez du gaizkia nahita egiten). Hiri ideala lortzeko filosofo-gobernatzaile bat beharrezkoa dela uste du, heziketa egokian oinarritua. Hirikide bakoitzak jaiotzez dituen trebezietara doituta zeregin aproposenak betetzean nagusituko da harmonia.
  • Agustin: Jainkoa maitatzean da gizakia ona. Lurreko hirian Jainkoaren hiria gauzatzeko, Eliza estatuaren gainetik egon beharko litzateke; Aita Santua estatu burua izan beharko litzateke. Horrela, justizia eta bakea gauzatuko lirateke.

Deskargatu

PDF Word HTML