Filosofiaren Kontzeptu Nagusiak: Garuna, Pertsona, Kultura eta Jakintza
Garunaren eta Gogoaren Teoriak
Garunaren eta gogoaren arteko harremana aztertzen duten teoriak hiru multzo nagusitan sailka daitezke:
Teoria Monista Materialistak
Aitzindariak Demokrito eta Epikuro izan ziren. Gero, Boyle, Gassendi eta La Mettrie bezalako filosofoek garatu zituzten. Teoria hauen arabera, prozesu mentalek erabat jatorri materiala dute (garuna).
Fisikalismoa
Jarduera mentalak prozesu fisiko-kimiko hutsak direla diote. Fisikalismoaren baitako beste joera bat materialismo zibernetikoa da. Haren arabera, garuna oso ordenagailu konplexua baino ez da.
Materialismo Emergentista
Alderdi mentala ez da soilik fisikoa, baina eboluzioan zehar alderdi fisiko hartatik agertu zen. Bungeren teoriaren arabera, substantzia bakar bat dago (materia); eta substantzia horrek hainbat propietate ditu, eboluzioaren ondorioz.
Monismoaz eta Dualismoaz Haraindi
Interakzionismo Emergentista (Karl Popper)
Karl Popper aurreko bi teoriak gainditzen saiatu zen. Batetik, ekintza mentalak badirela adierazi zuen, dualismoaren bidetik jo zuen. Bestetik, gogoa eboluzioaren emaitzetako bat dela eta garunetik agertu zela ere esan zuen. Guztiz materialak ez diren hainbat entitate ere ba omen dira errealak: errealitate materialekin interakzioan ari daitezkeenak. Hiru munduk osatzen dute gizakia:
- 1. mundua: Ageriko gorputz fisikoek osatzen dute.
- 2. mundua: Egoera mentalak dira.
- 3. mundua: Giza gogoaren produktuen multzoa da.
Estrukturismoa (Pedro Laín Entralgo)
Pedro Laín Entralgoren teoria da estrukturismoa. Haren esanetan, estruktura edo egitura kontzeptu egokiagoa da emergentzia edo agertze kontzeptua baino, hobeto deskribatzen baititu alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko loturak. Garunak egitura dinamikoa du, eta beraz, bere kabuz funtzionatzen du. Pentsamendua, autokontzientzia, askatasunez aritzea, eta buru- eta arte-sormena, berriz, garun osoak eragindakoak dira.
Teoria Dualistak
Bi elementuz osatuta dago gizakia: gogoaz eta garunaz, edo gorputzaz eta arimaz.
Platonen Dualismoa
Gorputza eta arima bat eginik daude gizakiarengan. Arima hilezkorra eta materiagabea da. Beraz, gizakia arima da. Hura da gorputzari bizia eta mugimendua ematen dizkion printzipioa. Arimaren funtzio nagusia jakintza da. Gorputza materiala eta hilkorra da: arimak gorputzaren kartzelan igarotzen du. Lurreko mundu nahasi eta neketsu honen mugen barnean geratzen da.
Hilemorfismoa (Aristoteles)
Aristotelesek zioenez, arima eta gorputza elkarren osagarri dira. Aristotelesen dualismoa berezia da. Bi printzipio ditugu. Materiak forma jakin bat hartu behar du nahitaez: hilemorfismoa. Baina ezin du ez arimarik ez gorputzik egon.
Pertsona Kontzeptua
Antzinaroko eta Erdi Aroko Jatorria
Pertsona hitza latinezko persona formatik dator. Mozorro da termino horren berezko esanahia. Etimologiaren arabera, beraz, pertsonaia da pertsona. Lehengo garaian, jainkozko hiru pertsonak adierazteko erabiltzen zuten, bai eta gizakia adierazteko ere. Tertuliano legelariak erabili zuen lehenbiziko aldiz persona terminoa, legezko subjektua adierazteko.
- Izaeraz arrazoiduna: Gizakia naturaren parte da.
- Banako substantzia: Bere kasa egiten du aurrera, inoren laguntzarik behar izan gabe.
Kontzeptu Kantiarraren Jatorri Ilustratua
Kantek aberastu egin zuen pertsona kontzeptua. Izaki askea da pertsona, eta autonomo izateak esan nahi du aske izate horrek. Balio absolutua du pertsonak: kontua ez da baliagarria edo onuragarria edo praktikoa den ala ez den. Pertsona bera helburu izatea edo berez helburu izatea esan zion horri Kantek.
Mugimendu Pertsonalista
Pertsonalismoak pertsonatzat hartzen du gizakia. Korronte filosofiko honen aldekoek gogorarazi nahi izan zuten gizakien arteko harremana osagai duela gizaki horietako bakoitzak. Mounierrek sortu zuen mugimendu pertsonalista, Pertsonalismoaren aldeko manifestua lanarekin. Mounierren proposamenak:
- Existentzia
- Komunikazioa
- Askatasun baldintzak
- Konpromisoa
- Kritikarako gaitasuna
- Goi mailako duintasuna
- Hurbiltasuna eta adiskidetasuna
Azpikultura eta Kontrakultura
Kultura bakoitzean hainbat azpikultura daude, kide guztiek ez baitute berdin pentsatzen edo bizitzen. Kontuan izan behar da kultura berean bizi diren guztiek ez dituztela kultura horren aukerak berdin aprobetxatzen.
Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dituzte, adibidez:
Hiri Tribuak
- Rockerrak
- Punkak
- Skinak
Idolo edo lider baten inguruan biltzen dira eskuarki, eta kultura-adierazpeneko kode berezi bat izaten dute, besteengandik bereizteko.
Tradizioa
- Gure arbasoek historian zehar lortutako eta landutako kultura da.
- Hasieratik determinatu egiten gaitu.
- Gure gizartean sartzen eta mundua ulertzen laguntzen digu.
- Giza errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da historia aztertzea, gertatu diren aldaketek gaur egun garenak izatera bultzatu baigaituzte.
- Tradizioak zati batean ekarpen hori egiten digu.
Metodo Filosofikoak
Metodo Enpiriko-Arrazionala
- Zentzumenak eta adimena erabiltzen ditu.
- Errealitateko mailan zentzumenek ematen dizkiguten datuak daude; errealitatea askotarikoa eta aldakorra da.
- Adimenak errealitatean iraunkorra dena ulertzen du, intuizioaren eta arrazoiketaren bidez.
- Gure adimenak kontzeptu jakin batzuen bitartez edo izateko eta zer den esateko moduen bitartez adierazten du hori: kategorien bitartez.
- Kategoria nagusia substantzia da, gauza konkretu bakoitzaren funtsezko oinarria.
- Adimenak hautematen du badela iraunkorra den zerbait, aldatzen ez dena eta gauza baten aldaketa guztien oinarri-oinarrian dagoena.
Metodo Enpirista
Esperientzia eta arrazoimena dira ezagutza-iturri bereizienak.
- Ezagutza esperientziatik dator eta ezagutzaren balioa esperientziarekin egiaztatzen da.
- Izatezko egiak: Esperientziaren bidez baino egiazta ez daitezkeen enuntziatuz osatuta daude.
- Baldintzak:
- Gure ezagutzaren jatorria eta balioa zentzumenen esperientziatik dator.
- Ikerketarako indukzio-bidezko metodoaz baliatzen da.
Metodo Arrazionalista
Bi ezagutza iturrien artean arrazoimenak nagusitasuna du. Bi arrazoi baieztapen horretarako: Lehenengo, gauzak ez dira kanpotik datozen sentipenak, adimena bera baizik, eta gure ideia argienak, nabarienak eta egiazkoenak arrazoimenetik datozenak dira. Ezagutza-irizpidea arrazoimena da, eta dedukzioa metodoa zen.
Metodo Transzendentala (Kant)
Kantek bi metodoak kritikatu zituen, arrazionala eta enpirista. XVIII. mendekoa izan zen. Biek azaltzen dute nondik sortzen diren ezagutzak. Ez dituzte arrazoiak ematen, eta ematen dituzten zergatiak, adibidez: "Zergatik dira ziurrak Newtonen ideiak eta zergatik ez beste batzuk?" Kantek jakintza mota desberdinak aztertu zituen. "Zergatik ez du Filosofiak aurrera egiten gainontzeko gaiak bezala?" esan zuen. Horrek jakin nahi zuen zertarako jakin nahi dugun gauzak gizakiok. Ezagutza ekintza gerta dadin subjektua behar da, ezagutzaile bat, ekintza hori burutzen duena. Filosofiaren hizkuntza anbiguoa, iluna, ez dakigun hitzez josia dagoela. Filosofiaren errealitatea erabiltzen dugun hizkuntza azaltzea da.
Jakintza Iturriak eta Motak
Bi Jakintza Iturri Nagusiak
Sentikortasuna
Gauzei buruzko oinarrizko esperientzia ematen du, datuak testuinguru teoriko batean beti. Hainbat esperientzia mota daude:
- Esperientzia filosofikoa
- Erlijio esperientzia
- Esperientzia estetikoa
- Maitasun esperientzia
Arrazoimena
Hainbat jakintza mota esperientzia bati lotuta: indukzioa, dedukzioa...
Jakintza Motak
Jakintza Arrunta
Eguneroko bizitzarako esperientzian oinarritzen da eta ez du sistematikoa izan nahi.
Jakintza Zientifikoa
Ezagutza sistematikoki antolatu eta gertaeraren zergatiak azaldu nahi ditu. Esperimentazioaren bidezko esperientzia, errealitatea ikertzeko matematika erabiltzea.
Jakintza Teknikoa
Zenbait jarduera nola egiten jakitean datza. Helburua mundua kontrolatzea da. Jakintza teknikoak erronkak jartzen dizkio zientziari, aurkikuntza berriak bultzatuz, eta zientzia, berriz, ez litzateke bideragarria izango teknikaren laguntzarik gabe.
Jakintza Filosofikoa
Galdera filosofiko bat egitea da. Sistema filosofiko bakoitzak erantzun baten balioa izan dezake, eta erantzun guztiek ikuspegi multzo bat osatzen dute. Filosofatzea pentsatzea da.
Jakintza Artistikoa
Kontatzearekin eta edertasunarekin dago lotuta, azaltzearekin baino gehiago.
Jakintza Erlijiosoa
Sakratua denari buruzkoa da. Erlijio sinesmenak biltzen ditu. Jainkoa eta hurkoa maitatzea.