Arrazoia eta Fedea Erdi Aroan: Tomas Akinokoaren Ikuspegia

Filosofia eta etika2,25 KB

Arrazoia eta Fedea

ARRAZOIA ETA FEDEA

Averroismoak sortutako "egia bikoitza" delako teoria, pentsalari kristauak arrazoia eta fedearen arteko erlazioa planteatzera behartu zituen. Ezin ahantzi Erdi Aroko gizartea kristaua zela eta ondorioz, Jainkoa jakintzaren objektu gorena zela. Tomas Akinokoak, hau guztia onartuta, jainkoa arrazoia (filosofia) eta fedearen (teologia) objektua zela baieztatu zuen. Bere ustez, arrazoia objektu berbera bada, ezin da kontrasterik izan eta baten bat oker egotekotan filosofia izango zela. Beraz, fedea arrazoiaren konpon irizpide bat da eta azkena aurrekoaren pean legoke. Hala ere, arrazoia ez da desagertzen fedea ordeztua baizik eta hobeago bat ateratzen da. Hala ere, bakoitzaren arloa autonomoa da, nola metodoa nola berezko egiak baitituzte.

Egia Errebelatuak eta Arrazoiaren Mugak

Hori bai, badira arrazoiarentzat ulergarriak ez diren egia errebelatuak eta gainera, arrazoiak lor ditzazkeenak gutxi batzuk dira, ikasitakoak. Tomasek hitzetan, egia hauek beharrezkoak direnez, teologiak interpretaturiko errebelazioa beharrezkoa da. Ondorioz, azken jakintza teologia errebelatua da. Orduan sortzen da horrelako galdera: filosofiari zergatik eliza? Fedeak daukan misterioari eremua kentzeko eta errebelatua, ahal den neurria, arrazoitzeko.

Fedearen eta Arrazoiaren Arteko Elkarlana

Laburbilduz, fedea edo errebelazioa arrazoiaren irispide bikoitza da: negatiboa (erroreak jakinarazteko) eta positiboa (hausnartzeko metodoak ematen dizkio). Arrazoia bere aldetik, fedearen laguntzailea da. (adib: jainkoaren existentzia argudioen bidez frogatu).

Kristautasunaren Erronkak Erdi Aroan

Kristautasuna kolokan jartzen duten aspektu kritikoak badaude:

  • a) Islama geroz eta eragin handiagoa dauka.
  • b) Kristautasuna eta indar handiko kontzeptu aristotelikoak bateratu beharra: eternoa den mundua Aristotelikoa eta arimaren hilkortasuna.
  • c) Hirietan kritikoagoak dira elizekin.

Honen eraginez hainbat galdera sortuko dira eta eskolastikak ez du erantzun bakarra emanen, baina apurka-apurka arrazoia autonomoagoa eginen da. Tomasek arrazoia eta fedea egia berdinera eramaten gaituzten bi bide baino ez direla adieraziko du.

Deskargatu

PDF Word HTML