Gizarte Kontzeptuak: Hobbes, Rousseau, Birsozializazioa, Azpikultura, Etnozentrismoa eta Erlatibismo Kulturala
Thomas Hobbes eta Jean-Jacques Rousseauren Giza Izaerari Buruzko Ikuspegiak
Thomas Hobbes: Gizakiaren ikuspegi ezkorra du. Hobbesen ustez, gizakia, jatorrizko egoera hipotetikoan, berekoikeriak bultzatuta etengabeko borrokan bizi da besteekin.
Jean-Jacques Rousseau: Rousseauren ustez, gizakia, berez, bakartia eta xaloa da, eta ez du gizartearen beharrik bizitzeko. Bereizgarria du errukia lagun hurkoekiko; berezkoa zaio onbera izatea. Giza garapenerako ona da, baldin eta gizarte-antolamendua berdintasunezkoa bada eta oso jendetsua ez bada. Irtenbidea bidezko gizartea litzateke: denon adostasuna izango luke oinarri, eta helburua, berriz, guztion ongizatea.
Birsozializazioa
Birsozializazio-prozesuetan, subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu: sozializatu den gizarteaz bestelako baten kultura-edukiak, edo, bere gizartean bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz, gizarte horretako eduki berriak. Birsozializazio-prozesua eta lehen mailako sozializazioa antzekoak dira, baina ez erabat berdinak; lehenengoak ez baitira hutsetik abiatzen. Horren ondorioz, birsozializazio-prozesuetan, ordura arteko ikuspegiak bertan behera geratzen dira, eta, bestetik, bestelako identifikazio bat sortzen da, indar afektibo handikoa. Birsozializazioa krisi sakonen ondorioz gertatu ohi da, eta hainbat arrazoik eragiten dituzte halakoak.
Azpikultura eta Kontrakultura
Kultura bakoitzean hainbat azpikultura egoten dira, kide guztiek ez baitute berdin pentsatzen. Kultura berean era askotako kideak daude. Kontuan izan behar da kultura berean bizi diren guztiek ez dituztela kultura horren aukerak berdin aprobetxatzen. Oso desberdinak dira hiri-kultura eta baserri-kultura. Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie; esan beharra dago kultura eta gizarte alternatiboren bat proposatzen dutela halakoek.
Hiri Tribuak
Ez gizartean, ez familian aurkitu ez duten identitate baten atzetik dabiltza.
Gizarteari Erasotzen Dioten Taldeak
Gizakile-taldeak aipatu behar dira bereziki, ezarrita dagoen sistemari zuzenean eta indarkeriaz erasotzen baitiote.
Gizarte-Talde Alternatiboak
Etorkizuna ilun eta oraina iheskor ikusi, eta hutsune moduko bat sentitzen dute askok. Bizitzari nolabaiteko zentzua eman nahian, hainbat irtenbide bilatzen dituzte, eta gizarte materialistaren kontrako jarrera izaten dute.
Etnozentrismoa
Norberaren kulturaren arabera neurtzen da etnozentrismoa. Etnozentristek norberaren kulturaren ezaugarrien arabera aztertzen eta interpretatzen dituzte beste kulturak. Bi ondorio eragiten ditu: beste kulturetako bizimoduak ulertzeko gaitasunik eza, eta norberaren taldearekiko kohesio-sentimendua gogortzea. Sentimendu horren ondorioz, taldekideek besteak baino hobeak direla uste izaten dute, eta bi jarrera hauetako bat hartzen dute desberdinak direnekiko: paternalismoa edo inposaketa. Etnozentriko batzuek xenofobia sentitzen dute (arrazakeria, chauvinismoa eta aporofobia).
Kultura Erlatibismoa
Kultura bakoitza bertako balioak oinarri hartuz aztertu behar da; toleranteak izan behar dugu kultura-adierazpen guztiekiko. Jarrera hori etnozentrismoa baino hobea da, baina muga handiak ditu: ez du kulturen arteko elkarrizketa bultzatzen, eta kultura bakoitza bere balioen baitan itxita gera daiteke.
- Arrazakeria: Kultura bakoitzaren ezaugarriei bere horretan iraunarazteko modurik onena kulturak ez nahastea da.
- Kulturak elkarrengandik banatzea: Jarrera horri jarraiki, erraza da kulturek elkar onartu arren ere harremanik izan nahi ez izatea.
- Jarrera erromantikoa: Etnozentrismoari aurre egin nahian, beste kulturen alderdi onak puzten dituzte. Gehiegizko balioespen horrek eraginda, erraz gal daiteke zentzu kritikoa, eta beste kulturetako elementu guztiak onak direla pentsa daiteke.
- Kultura-paralisia: Kulturei buruzko ikuspego estatikoa bultzatzeak badu arrisku hori. Izan ere, tradizioei eustea omen da garrantzitsuena.