Immanuel Kanten Kritizismoa: Arrazoi Teorikoa eta Praktikoa

Filosofia eta etika2,68 KB

Kanten Kritizismoa: Planteamendu Orokorra

Immanuel Kanten kritizismoa filosofiaren planteamendu orokor bat da. Kantentzat, filosofia lau galdera nagusiei erantzutea helburu duen hausnarketa da:

  • Zer ezagut dezaket?
  • Zer egin behar dut?
  • Zer itxaron dezaket?
  • Zer da gizakia?

Arrazoi Motak: Teorikoa eta Praktikoa

Kantek bi arrazoi mota bereizten ditu giza adimenean: arrazoi teorikoa eta arrazoi praktikoa.

  • Arrazoi teorikoak "Zer ezagut dezaket?" galderari erantzuten dio.
  • Arrazoi praktikoak, aldiz, "Zer egin behar dut?" galderari erantzuten dio.

Arrazoi Teorikoaren Kritika (Zer ezagut dezaket?)

Arrazoi teorikoaren kritikan (Arrazoi Teorikoaren Kritika), Kantek Arrazionalismoa eta Enpirismoa batu nahi ditu nolabait, hau da, arrazoi bidezko ezagutza unibertsala esperientziari uko egin gabe lortu nahi du. Kantek bai subjektuari nahiz objektuari ematen die garrantzi berbera. Ezagutza zientifikoa izateko, subjektu nahiz objektuak nolabaiteko elkarrekintza izan behar dute.

Ezagutza Ahalmen Kantiarrak

Azterketa honetan, filosofia kantiarrak hiru ezagutza ahalmen bereizten ditu:

  1. Sentsibilitatea: Pasiboa da eta inpresioak jaso besterik ez du egiten.
  2. Adimena: Aktiboa da eta ideiak eta kontzeptuak sortzen ditu, esperientziatik eratortzen ez direnak.
  3. Arrazoia: Hiru ideia erregulatzaile aipatzen ditu.

Arrazoiaren Hiru Ideia Erregulatzaileak

Kantek Arrazoian hiru ideia erregulatzaile aipatzen ditu:

  • Arima: Arrazoiari esaten dio posible dela barne-bizipenak ezagutzea.
  • Mundua: Arrazoiari esaten dio posible dela kanpoko eremuko edukiak ezagutzea, baina inoiz ez dituela eremu horretako eduki guztiak ezagutuko.
  • Jainkoa: Arrazoiari esaten dio posible dela bai barne-bizipenei bai kanpoko objektuei dagozkien edukiak ezagutzea, baina inoiz ez dituela eduki horiek guztiz ezagutuko.

Arrazoi Praktikoaren Kritika (Zer egin behar dut?)

Arrazoi praktikoaren kritikak ezagutza ez den gainontzeko guztia aztertzen du, "Zer egin behar dut?" galderari erantzuna emanez.

Kantentzat, dudaezina da kontzientzia moralaren existentzia. Horren ardatza lege morala edo eginbeharra da.

Inperatibo Kategorikoak eta Autonomia

Arrazoi praktikoa autonomoa den aldetik, subjektuak jartzen dizkio bere buruari agindu kategorikoak. Hauek inperatibo unibertsal eta baldintzarik gabeak dira, ekintza moralaren oinarri direnak.

Deskargatu

PDF Word HTML