San Agustinen Filosofia: Gaitza, Historia eta Platonen Eragina

Filosofia eta etika2,67 KB

San Agustin Hiponakoaren Pentsamenduaren Gakoak

Gaitzaren Arazoa eta Askatasuna

San Agustinek gaitzaren arazoaz dihardu, munduan duen presentzia etengabea eta nabarmena delako. Bi gaitz mota bereizten ditu:

  • Gaitz fisikoa edo naturala: Gaixotasunak edo hondamendi naturalak bezalakoak. Agustinen arabera, hau ez dator zuzenean Jainkoarengandik, baizik eta izakia osatzen duen materiaren izaeratik. Materia eta ustelkeria berez ez dira txarrak, Jainkoak sortu dituelako onak baitira, baina haien izaera ustelkorra da.
  • Gaitz morala: Bidegabeko portaeraren emaitza da eta borondate librean du jatorria. Gizakiak askatasuna oker erabiltzen duenean sartzen da gaitza munduan.

Historiaren Filosofia: Jainkoaren Hiria eta Lurreko Hiria

San Agustinen ustez, historia lineala da, eta maitasunak bi taldetan banatzen du gizateria:

  • Lurreko Hiria: Jainkoa mespretxatu eta maitasun egoista lantzen dutenek osatzen dute. Estatuarekin edo botere politikoarekin lotzen da.
  • Jainkoaren Hiria: Jainkoa maitatzen dutenek osatzen dute. Elizarekin identifikatzen da sinbolikoki.

Agustinen arabera, historiak hiru etapa nagusi ditu gizateriaren garapenean:

  1. Legearen aurreko etapa: Gizakiak ondasun materialen menpe bizi dira, haien aurka borrokatu gabe.
  2. Legearen etapa: Ondare materialen aurka borrokatzen dira, baina ez dute irabazten.
  3. Graziaren etapa: Jainkoaren graziari esker, gizakien munduaren aurka borrokatu eta irabazten dute.

Platonen Eragina Agustinen Pentsamenduan

Platonen pentsamenduak eragin handia izan zuen San Agustinengan. Bien ustez, gizakia gorputz hilkor eta materialaz baliatzen den arima da. Hala ere, Agustinek gehitzen du bekatuaren ondorioz gorputzak arima menperatzen duela, eta gaitza egiteko joera hori Jainkoaren graziari esker soilik gaindi daitekeela.

Bi pentsalariek bi munduren existentzia defendatzen zuten:

  • Mundu sentikorra: Etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa.
  • Mundu ulergarria: Benetako errealitate perfektua. Platonentzat Ideien Mundua zen; Agustinentzat, berriz, Jainkoaren Mundua da.

Ezagutzari dagokionez, biek bereizten zuten ezagutza sentikorra (ez-fidagarria) eta arrazoizko ezagutza (benetakoa). Dena den, Agustinek Platonen anamnesiaren teoria baztertu eta argitzearen teoria proposatu zuen: ezagutza Jainkoak arimaren barnean jarritako betiereko ideiak hausnartzean datza.

Deskargatu

PDF Word HTML