Arimaren hilezkortasuna: Argudio nagusiak
- Aurkakoen argudioa: Argudio hau denborari buruzko ikuspegi zirkularrarekin dago lotuta. Hiltzen direnean, arimak beste mundu batera (Hades) doaz eta handik hona itzultzen dira.
- Anamnesia: Ezagutzea oroitzea denez, arimak existitu behar izan du gorputzari lotu aurretik eta, aurreko argudiora joz, gorputzaren heriotzaren ostean ere izaten jarraituko du.
- Bakuntasuna: Arima ideiak ezagutzeko gai bada, orduan Ideien antzeko izaera eduki behar du, hau da, bakuntasuna. Eta bakuna dena ezin denez desegin, arima hilezkorra da.
- Bizi-printzipioa: Arima duen guztia bizirik dago. Bizitza, ezinbestean, arimaren eskutik doa. Horregatik, kontraesankorra litzateke bizitza ematen duena hil daitekeela esatea.
Platonen politikari buruzko ikuspegia
- Politika gaiek bizitza osoan zehar kezkatu zuten.
- Hiru liburu desberdinetan jorratu zuen gaia: Errepublika, Legeak eta Politikaria.
- Garaiko gertakari politikoek hurbiletik ukitu zuten:
- Atenasen borrokak aristokraziaren eta demokraziaren aldekoen artean.
- 30 tiranoen gobernuan senideak izan zituen.
- Sokratesen epaiketa "politikoa".
- Sirakusan bere ideal politikoak gauzatzeko ahaleginak egin zituen.
- Historiako lehen "utopia" proposatu zuen.
- Demokrazia gogor kritikatu zuen.
- Bere proposamenean "komunismoa" eta "elitismoa" elkartzen dira.
- Emakumeen partaidetzari dagokionez, oso aurrerakoia izan zen.
Hiria (Polisa)
- Antzinako greziar zibilizazioa elkarren artean burujabeak ziren estatu-hiriek osatzen zuten.
- Hiri hauetan erregimen politiko desberdinak egon ziren: tiraniak, oligarkiak eta ateniarren sorkuntza den demokrazia.
- Antzinako greziarrentzat gizakia hiritarra zen.
- Bertute etikoak hirian bakarrik gauza daitezke.
- Hiriak (polisak) gizakiaren premiak asetzen ditu.
- Premia desberdinek lan-banaketa eskatzen dute.
Gizarte klaseak Errepublikan
Gobernariak
- Ez dute familiarik.
- Ez dute jabegorik.
- Heziketa gorena eduki behar dute Ongia gauzatu ahal izateko.
Gudariak
- Ez dute familiarik.
- Ez dute jabegorik.
- Den-dena partekatzen dute.
- Hiriaren defentsaz arduratzen dira.