Filosofiaren Jakintza: Kritika, Logika eta Etika

Filosofia eta etika2,51 KB

Filosofiaren Oinarrizko Printzipioak

Filosofia jakintza kritikoa eta logikoa da. "Kritikoa" esatean, arrazoia errealitateari egokitu behar zaiola esan nahi da. "Logikoa" esatean, berriz, pentsamenduaren hariak koherentea izan behar duela adierazi nahi da.

Filosofiaren Helburuak

Filosofia jakintza errotiko da. Errealitatea bere sustraitik adieraztea du helburu.

Filosofia Ezkonformista

Filosofia ezkonformista da. Ez da inoiz heltzen betetasunera. Errealitatea (mundu, bizitza, gizakia, gauzak...) aztertzean funtsaren bila dabil beti eta etengabe. Filosofia jakintza irekia da, etorkizunean etor daitezkeen arrazoiak osagarriak izan daitezkeelako.
Filosofia Unibertsala
Filosofia jakintza unibertsala da. Errealitate osoaz dihardu beti. Jakintza filosofikoa garbi bereizten da jakintza zientifiko guztietatik, horiek errealitatearen zati konkretu batzuez ari baitira. Adibidez, botanika, landareez; aritmetika, zenbakiez... Jakintza filosofikoak den guztiaz dihardu; jakintza zientifikoak, aldiz, denaren zati batez. Jakintza zientifikoa espezializaziora jo du. Filosofia globalitzaile eta integratzailea da, zientzia adar guztiak integratzeko asmoa du. Filosofia, funtsean, hausnarketa da.
Filosofia Profanoa
Filosofia ez du Sokratua den guztia gurtzen, ez du adoratzen, nahiz eta sakratuaz galdetu. Horregatik, filosofia profanoa da.

Filosofiaren Hausnarketa

Filosofia bere buruaz galdetzen du, hausnartzen du. Bere jarduera propioaren oinarriari buruz hausnarketa egiten du. Filosofia hauxe galdetzen du: nola da posible filosofia? Hala ere, zientzalaria ez da arduratzen garatzen duen jarduera zientifikoaren posibilitate baldintzez, ez eta kezkatzen ere.

Zientziaren eta Filosofiaren Arteko Harremana

Zientziak prozesu naturalak gertatzen diren moduari buruz azalpenak eman besterik ez du egiten. Zientzia ez da arduratzen jokatu behar dugun moduari buruz hausnarketa egitea. Sendagile batek, adibidez, esan dezake zer egin behar duen oso gaixorik dagoen batek bizitzen jarraitzeko, baina sendagile bezala, ez du esango bizitzari eustea etikoki zuzena den edo ez.

Filosofiaren Normatibitatea

Filosofiak, ordea, gizakiaren eta gizartearen norabideak aztertzen ditu; gizaki gizarte zoriontsuak lortzeko zernolako portaerak jarraitu behar diren. Beraz, filosofia jakintza normatiboa da.

Deskargatu

PDF Word HTML