Platon eta Aristoteles: Antropologia Konparatua

Filosofia eta etika2,81 KB

Antropologia: Platon eta Aristotelesen Ikuspegiak

Bi filosofoek gizakiari buruzko ikuspuntu dualista dute; hau da, gizakia bai arimaz bai gorputzaz osatuta dagoela. Hala ere, arimari buruzko ikuspuntu desberdinak dituzte.

Platonen Ikuspegia: Arima eta Gorputzaren Bereizketa

Platonek dioenez, arima ideien munduari dagokio, eta gorputza, berriz, mundu hautemangarriari. Beraz:

  • Arima hilezkorra da.
  • Gorputza hilkorra da.

Ondorioz, arima eta gorputza elkarren artean independenteak dira, arimak gorputzari bizitza ematen diolarik.

Aristotelesen Ikuspegia: Arima eta Gorputzaren Batasuna

Aristotelesek, aldiz, arima eta gorputza bat direla dio, bi munduen arteko bereizketarik egin gabe. Horren arabera, biak dira hilkorrak. Honela, arima gorputzaren potentzialtasunaren aktibatzailea da. Platonek zioen bezala, baina bat hiltzean bestea ere hiltzen da, batasun hautsiezina osatzen baitute.

Arimaren Zatiketa: Bi Filosofoen Analisiak

Bestetik, biek hiru arima mota edo zati daudela diote, baina bakoitzak irispide ezberdinak erabiltzen ditu zatiketa hori egiteko.

Platonen Hiru Arima Zatiak

Platonek hiru arima zati hauek bereizten ditu:

  1. Arima Arrazionala: Gorputza gidatzea da bere funtzioa, eta gobernarietan nagusitzen da.
  2. Arima Suminkorra: Nahia izatea du helburu, eta zaindarietan nagusitzen da.
  3. Arima Grinatsua: Desioak neurtzea du helburu, eta herri xehean nagusitzen da.

Hiru arima zatien arteko harmoniak justizia sortuko du, bizitza bertutetsua lortuz.

Aristotelesen Hiru Arima Mota

Aristotelesek irizpide biologikoetan oinarrituta, hiru arima mota bereizten ditu:

  1. Landareen Arima: Landareetan dago eta elikatze, hazte eta ugaltze funtzioak betetzen ditu.
  2. Sentimen Arima: Animalietan dago eta landareek betetzen dituzten funtzioez gain, hautemate, desio eta lokomozio funtzioak betetzen ditu.
  3. Arima Arrazionala: Gizakietan dago eta aitzineko biak betetzen dituzten funtzioez gain, hausnartze, eztabaidatze eta aukeratze funtzioak betetzen ditu.

Hiru arima hauek bat egiten dute, gizaki guztiek dituztelarik.

Laburpena

Laburbilduz, biek hiru arima mota edo zati bereizten dituzte, baina interpretazioa desberdinak dituzte hauei buruz. Nahiz eta bientzat arima gorputzaren potentzialtasunaren aktibatzailea izan, Platonek arima gorputzarekiko independentea dela dio, eta Aristotelesek, ordea, batuta daudela.

Deskargatu

PDF Word HTML