Wittgenstein: Lengoaia, Zientzia eta Etikaren Mugak

Filosofia eta etika2,6 KB

Wittgenstein: Lengoaia Zientifikoaren Mugak

Wittgenstein-en helburua lengoaia zientifikoaren mugak finkatzea da; hau da, esanahia duen lengoaiaren mugak, zientifikoki egiaztatu ahal dena soilik izango baita. Horretatik abiatuta:

  • Proposizio egiazkoak edo enpirikoak: Gertaerak deskribatzen dituztenak.
  • Tautologiak: Matematikaren eta logikaren proposizioak. Hauek ez dute egoera gertagarririk adierazten, baina beharrezkoak eta egiazkoak dira, munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa aditzera ematen dutelako.

Etika, berriz, lengoaia zientifiko horretatik kanpo legoke, naturaz gaindikoa delako eta eduki enpirikorik ez duelako; beraz, mugen kontra jotzen du. Horrexegatik, hizkuntza ez da bere toki naturala.

Kant eta Wittgenstein: Ezagutzaren Mugak

Wittgenstein-en pentsaerak eta usteak Kant-en teoriarekin bat zetozen. Kant-ek ezagutzeko gaitasunaren mugak finkatu nahi zituen, eta horretarako bere garaiko zientzia hartu zuen abiapuntutzat:

  • Ezagutza objektiboa: A posteriori izan zitekeen (esperientzian oinarritua) edo a priori (beharrezkotasunean eta orokortasunean oinarritua, kausa-efektu erlazioa bezala).

Hortik aurrera, metafisikak ez zuen tokirik zientzia gisa, naturaz gaindiko gaiei buruz mintzatzen delako.

Descartes eta Arrazionalismoaren Kritika

Wittgenstein Descartes-en, arrazionalismoaren ordezkariaren, teorien kontra joango da bere ideiak adierazterakoan. Filosofo aitzindari honen arabera, gure ideia guztiak lortzeko eta garatzeko, aurretik gure adimenean dauden jatorrizko ideiez baliatu behar gara. Hauek ez datoz esperientziatik, gure buruan zeuden dagoeneko; bertatik abiatuta, bere ustez, arrazoimenarekin dena ezagutu daiteke. Wittgenstein-ek, ordea, mundu enpirikoa soilik ezagutu ahal dela esango du.

Lengoaia Arrunta eta Etikaren Garrantzia

Wittgenstein-ekin ez nator bat: lengoaia ez da bakarrik lengoaia zientifikoaz osatzen; eguneroko lengoaia arruntak hau osatzen du. Wittgenstein-ek bere bigarren etapan esan zuen bezalaxe, eguneroko lengoaia honek harremanak gauzatzen laguntzen du; beraz, beharrezkoa da eta funtzio bat betetzen du.

Etika azken arlo honen barruan dago; erabiltzen dituen hitzen esanahia testuinguruaren araberakoa izango da. Hor dago etikaren garrantzia: bidezkoa dena erakusten du, jendeak jarraitu beharko lukeena, nahiz eta egia den guztiek ez dutela egiten. Hala ere, etika existituko ez balitz, inork ez luke zerbait gaizki egiterakoan kontzientzia kargurik izango.

Deskargatu

PDF Word HTML