Epistemologia eta Metafisika: Jakintza Moten Azterketa
Epistemologia: Jakintza Motak eta Mailak
Gizakiak jakiteko desio naturala du; izan ere, arima arrazionalaren berezko funtzioa arrazoimenezko ezagutza garatzea da. Gizakiak jarrera intelektualean oinarritutako bizitzari ekin beharko dio.
Ezagutza Mailak
- Esperientzia
- Jakintza teknikoa
- Jakintza zientifikoa
Zientzia Sailkapena
- Jakintza ekoizlea
- Jakintza praktikoa
- Jakintza teorikoa
Ezagutza Mota Nagusiak
Zientziaren organo nagusia logika da. Hiru ezagutza mota bereizten dira:
- Hutemangarria: Zentzumenei esker lortzen da, forma hautemangarrien bidez, bi potentzialitateak aktora pasatzean.
- Episteme edo Zientzia: Hautemangarrian oinarritzen da, oroimenari esker ikusitakoa erreproduzitu, erlazioak eta amankomunezko ezaugarriak lortuz (orokorretik partikularrera).
- Esentzia edo Forma Adigarri: Gauzetan dagoen esentzia unibertsala bereganatzen du, prozesu intuitibo baten bidez (potentzialitateak aktora pasa eragile bidez: akot hutsa, izaera jainkotiarra, metafisikarekin lotua).
Silogismoa
Logikan oinarritutako arrazoiketa modua da, premisa orokor batetik egia edo kontzeptu partikularrera iristen dena. Adibidez:
- Premisa 1: Gizakia hilkorra da.
- Premisa 2: Platon gizakia da.
- Ondorioa: Platon hilkorra da.
Metafisika: Izatearen Azterketa Gorena
Metafisika zientzia teoriko gorena da, zergatiei erantzuna ematen die, izatea izate den aldetik, Jainkoa eta substantzia aztertuz. Bere izaera termino analogoan dago.
Errealitatearen Sailkapena
Hizkuntza apofantikoaren bidez errealitateaz egia esaten da. Subjektu bati dagozkion atributuak 10 kategoria nagusitan sailkatzen dira.
Errealitatearen Banaketa
- Substantziala:
- (1. Erreal): Gauza hautemangarria, partikularra, zehatza.
- (2. Erreala): Esentzia unibertsala (ousia).
- Akzidentala: Ezaugarri hautemangarriak, gauzetan soilik agertzen direnak.
Teoria Hilemorfikoa (Aktu-Potentzia Teoria)
Potentziatik aktura pasatzeko eragilea Motor Ibiltzailea da. Teoria honek erreala den guztiaren arteko batasunaren justifikazio metafisikoa ematen du, izakien hierarkizazio ontologikoa ezarriz: izate betea, materia gabeko adimen, izaki bizidun, izaki inorganiko.
Fisika: Mundu Fisikoaren Filosofia
Mundu fisikoaren filosofia da, aldatzeko eta mugitzeko gai diren errealitate hautemangarriak aztertzen dituena.
Gauza Naturalak eta Artifizialak
- Gauza Naturala: Barne printzipioa du (izaera mota bat, transformazio naturalaren funtsa).
- Sena (Landare): Jaiotza, elikadura, ugalketa.
- Animalia: Landarearen funtzioak + sentimendua, gogoa, lekualdatzea.
- Gizakia: Aurrekoak + intelektualki ezagutzeko eta desiorako gaitasuna.
- Gauza Artifiziala: Kanpoko printzipioa du (aldaketak kanpotik datozkio).
Aldaketa Motak eta Kausen Doktrina
Teoria Hilemorfikoa / Aktu-Potentzia Teoria aplikatzen da. Bi aldaketa mota daude:
- Aldaketa Zorzikoak: Kuantitatiboak, kualitatiboak, lekuzkoak.
- Substantzialak: Sortzea eta desagertzea.
Lehen Materia: Edozer gauza izan daitekeena, formagabea eta zehaztugabea.
4 Kausen Doktrina: Kausa materiala, formala, kausarazlea (eragilea) eta helburuzkoa (potentziatik aktura eragilea).