Platonen Epistemologia eta Antropologia: Ezagutza eta Arima

Filosofia eta etika3,03 KB

EPISTEMOLOGIA (Ezagutzaren Teoria)

Ezagutza zer den eta nolakoa den argitzen digu. Bi mundu desberdintzerakoan, bi ezagutza mota bereizten dira:

  • Mundu hautemangarrian: Doxa (sinesmena).
  • Ideien munduan: Noesis (ezagutza unibertsala).

Doxa: Mundu Hautemangarriaren Sinesmena

Doxak ematen duen irudia etengabe aldatzen ari den errealitateari buruzkoa da. Hortaz, mundu aldakor horri buruz dugun ideia mundu akastun batena da, eta beraz, ezin daiteke ezagutza unibertsalik lortu.

Doxaren barruan bi maila bereizten dira (Irudiak jasotzetik sinesmenera):

  • Eikasia (Engainua, hori errealitatea dela uste dugu).
  • Pistisa (Ustea, sinesten duguna).

Noesis: Ezagutza Zientifiko eta Unibertsala

Noesis edo adimenezko ezagutza zientifikoa, unibertsala eta beharrezkoa da, hautemangarria batere kontuan hartzen ez duena. Ezagutza mota honi dagokio giza bizitza ordenatzea. Bertan bi ezagutza maila bereizten dira:

  1. Dianoia (Hipotesiak): Bere ezagugaiak objektu matematikoak dira, ideiak ezagutzeko prestatzen gaituztelako.
  2. Episteme (Ezagutza Intelektuala): Adimenari esker ideiak ezagutzeko gai izango gara. Ideia guztien artean, Ongiaren Ideia da garrantzitsuena.

Ezagutzaren Bidea: Birgogoratzea eta Dialektika

Platonen ustez, gizakia zoriontsu izateko, perfekzioarekin, arrazoimenarekin eta bertutearekin bat bizi behar du. Horretarako, bere bertute nagusia, adimena, maila gorenera garatu beharko du, ideien ezagutzari esker.

Ezagutza ideien birgogoratzeari deritzo. Ezagutza ez da kanpotik datorkigun zerbait, gure barnean daukagu, baina arima egoera amnesikoan dago. Birgogoratze prozesu hori egiteko, beharrezkoa da Dialektika (mundu hautemangarritik ideien mundura dagoen bidea).

ANTROPOLOGIA ETA ETIKA

Gizakiaren Dualismoa

Gizakia bikoitza da: alde batetik gorputza eta bestetik arima. Arima gorputzaren barruan preso dago eta alde egin nahi du, ideien mundura joan ahal izateko. Horregatik esaten dugu gizakia dualista dela.

Arimaren Hiru Zatiak eta Bertutea

Arima hiru zatitan banatuta dago, eta hauen arteko harmoniak justizia edo zuzentasuna sortzen du. Horretarako, hiru zatiak neurrikoak izan behar dute, eta modu honetan, bizitza bertutetsua izango da.

Gurdiaren Mitoaren Azalpena

Platonek ideia hau azaltzeko Gurdiaren Mitoa erabili zuen:

  • Gurdia: Gorputza.
  • Gidaria: Arima arrazionala (Logistikon).
  • Zaldi Zuria: Suminezkoa (Thymoeides).
  • Zaldi Beltza: Grinatsua (Epithymetikon).

Gidariak bi zaldiak neurrian mugitu behar ditu. Bat nagusituz gero, desoreka edo deskontrola sortzen baita. Gainera, ezin daiteke gelditu, bestela gorputzaren bizia galtzen baita (heriotza). Modu honetan, harmonia sortzen da, giza bertutea alegia.

Deskargatu

PDF Word HTML